Behera egin dute COVID-19aren kasu positiboek Euskal Herrian

  • Positibotasun tasa, %7,9koa izan da asteburuan EAEn eta Nafarroan ere, azken bi hilabeteetan zenbatu diren datu baxuenak zenbatu dituzte, %5,8ko positibo-tasarekin. Ipar Euskal Herria biltzen duen departamenduan ere %14,4koa da datu hau, azken informazio ofizialen arabera –azaroaren 13an–, hau ere aurrekoetan baino doi bat apalagoa.


2020ko azaroaren 17an - 09:45

Behera egin dute COVID-19aren gaitzak kutsatutako kasu postiboek orokorki Euskal Herri guztian. EAEn aurkitutako positiboen kopurua ttipitu da asteburuan: Araban 73, bezperan baino 43 gutxiago, Bizkaian 407, aurreko egunean baino 46 gutxiago eta, Gipuzkoan 307, bezperan baino 124 gutxiago. Nafarroan azaroaren 16an  2.363 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta 136 positibo atzeman zituzten.

Ipar Euskal Herria biltzen duen departamenduan ere positibo tasa ttipituz doa. Hori horrela, positibo-tasak %7,8koa da EAEn, %5,8koa Nafarroan eta %14,4koa Ipar Euskal Herria biltzen duen departamenduan.

Egoera "larria"

Ospitaleratzeen kopurua kontutan harturik, "egoera larria" dela argi utzi du Ignacio Garitano Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol programen koordinatzailea. 145 lagun daude EAEko zaintza intentsiboen unitateetan eta 55 lagun gehiago ospitaleratu zituzten asteburuan. Ipar Euskal Herria biltzen duen departamenduan ere 411 dira ospitaleratuak eta hauetan 22 dira zaintza intentsiboen unitateetan. 110 hildako eragin ditu koronabirusak Ipar Euskal Herria biltzen duen departamenduan. Nafarroan, 58 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU), eta 331 gaixo daude ospitaleetan.

Datuek beherako tendentzia duten arren, oraindik zifra altuak jasotzen ari garela ohartazi nahi izan du Eusko Jaurlaritzak. Jasaten dugun egoera larria dela kontutan harturik, hiru lurraldeetan “egonkortze fasearen bidean” izanda ere, zentzuz jarraitzea eskatu du, "egoerak, berriz, okerrera egin ez dezan". 

Nafarroako Gobernuak mugikortasunaren murrizketak abenduaren 18ra arte indarrean izango dituela jakinazi du. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan ere aurrera doa konfinamendua, eta Frantziako Gobernukoek egindako hainbat adierazpenei segi, baliteke abenduan ere segitzea.

Eustaten azken datuak 

Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 19,5 egin du gora heriotzen kopuruak 2020ko bigarren hiruhilekoan EAEn, Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera. COVID-19k eragindako heriotzen ondorioz gertatutako igoera izan dela adierazi du institutuak. Izan ere, heriotza guztien %20 COVID-19aren gaitzak kutsatutako gaixoak izan ziren.

Pfizer, Moderna eta beste

Pfizerrena baino eraginkorragoa eta hotzean kontserbatzeko eta garraiorako errazagoa izango den txertoa iragarri du AEBetako Moderna konpainia farmazeutikoak. Astebete behar izan du Modernak, Pfizer konpainiak COVID-19ren aurkako txertoaren atariko lehen emaitzen iragarpenari erantzuteko. Joan den astean Pfizerrek txertoak % 90eko eraginkortasuna zuela esan bazuen ere, Modernak % 94,5era igo du apustua astelehen honetan. Modernarenaz gain, beste bederatzi txerto daude garapenaren hirugarren fasean.

Bestealde, Ignacio Garitano Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, "zuhurtziaren alde" egin du farmazialariak iragartzen ari diren txerto berrien aurrean. Izan ere, ohartazi du ez direla epe laburrean  hartuko ditugun txertoak eta beraz, babes neurriekin jarraitu beharko dugula. "Zuhurtzia" eskatu du ere OME Osasunaren Mundu Erakundeak: iragarpenak "pozgarriak" badira ere, immunizazioaz "hainbat zalantza" daudela esan zuen.

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude