Behatokiak gurasoen eskaerarekin bat egin du eta auzia konpontzeko eskaera aurkeztu du Euskarabidean. Mendigorriko hainbat gurasok urteak daramatza euskarazko irakaskuntza lerroa abiatzeko eskatzen. Ez dute baiezkorik jaso.
Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko guraso talde batek 2015ean ekin zion euren seme-alabek euskaraz ikasteko zuten eskubidea aldarrikatzen. Behatokiak oharrean dio gurasoek eskaerak egin arren ez dutela lortu D eredua abiatzea eta Nafarroako Gobernuak ez duela zehazten etorkizunean eredu hori martxan jarriko duen.
Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak herrian bertan euskaraz ikastearen garrantzia azpimarratu du: “Nafarroa guztian bezala, Mendigorria bezalako herri txikietan berebizikoa da etorkizunerako haurrak herrian bertan euskaraz ikasteko aukera izan ahal izatea, are gehiago herrian bertan, Mendigorrian bezala, instalazio egokiak dituen zentroa izanik”. Mendigorriko guraso talde baten eskaeraz soilik ez direla ari adierazi du Gaubekak eta Nafarroa osoko egoera ekarri du gogora: “Ez gara ari soilik guraso batzuen eskaeraz, Nafarroako hainbat herritako haurren eskubideez eta herri hauetako eredu kultural eta soziolinguistikoaz ere ari gara eta horiek babesteko egungo Nafarroako marko juridikoak ez duela beharrezko babesa ematen argi gelditzen da”.
Behatokiak dio haurren hezkuntza eskubideak urratzeaz gain, familientzako eragozpen handiak sortzen dituela egoerak, haurrak euskaraz ikas dezaten herritik kanpora ateratzen dituztelako. Familiaz gain, herriak ere ondorioak jasango dituela uste du Gaubekak, bai behintzat soziolinguistikan eta eredu kulturalean.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.
Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka... [+]
Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota... [+]
Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]
Iruñeko euskalgintzako kolektiboek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dute martxan "Udalak nirekin euskaraz" kanpaina, Iruñeko Udalaren hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko helburuz. Horretarako, herritarrei eskatu diete partekatu ditzatela... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publiko egin ditu irailean herritarrek egindiako salaketak, zoriontzeak eta lorpenak.
Uztailaren 6an jarri zuen herritarren eskura Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publikatu egin ditu ekainean erregistratu dituen eskubide urraketak eta zorion mezuak.