Duela egun gutxi EITBko zuzendari jaunaren elkarrizketa bat entzun nuen; bihotzean min sentitu nuen. Euskal Irrati Telebistako zuzendari jauna jardunean, eta euskaraz aritzeko nahiko lan. Nire aburuz, euskarak egun ikus-entzunezkoetan duen lehentasuna neurtzeko guztiz esanguratsua.
Poza eman zidan duela bi aste politikari bati entzun nionean euskara dela euskaldun egiten gaituena. Berehala, ordea, otu zitzaidan agian etxean bertan hasi beharko lukeela argitzen bere tesia.
Oraintsu bete berri ditu 40 urte EITBk. Ospakizuna ikusi ahal izan dugu; hari buruzko ika-mikak ere bai: etxean bertan oso entzutetsuak izan diren langile ezagun batzuk, guztiz erreferentziazkoak, sareetan kexu azaldu dira ospakizunak izan duen kutsuagatik. Nire zalantza da ospakizuna bakarrik ote den sumindura horien arrazoi. Norberak egin dezala interpretazioa.
"EITB bere lehen pausuak egiten hasi zenean helburuetako bat, denon kate publikoa izateaz gain, euskararen ezagutza eta erabilera hedatzea zen"
Gogoratzen naiz nire belaunaldikoentzat ETBko euskarazko katea zela erreferente, telebista eta kate hori sinonimo zirela. Pentsaezina egiten zitzaigun marrazki bizidunak edo telesailak erdaraz ikustea, eta egokituz gero, guztiz arrotz egiten zitzaigun. Egun, jakitun naiz gazteen artean errealitatea bestelakoa dela, baina askotan otu izan zait ia behar duen lehentasuna ematen ari garen gaiari, hurrengo belaunaldiek nahikoa erreferente euskaldun izan ditzaten. Oker egon naiteke, baina irakurri eta ikusten dudanaren arabera badirudi gero eta erreferentziazko film, telesail, marrazki bizidun…gutxiago ekartzen direla euskarara. Egun, ez al luke alderantziz izan behar? Egun, dugun eskaintza zabala kontuan izanik, gure kate publikoan ez al luke izan beharko lehentasuna eduki gehiago, eguneratuagoak eta kalitatezkoak eskaintzea, gazteek euskaraz kontsumi dezaten?
EITB bere lehen pausuak egiten hasi zenean helburuetako bat, denon kate publikoa izateaz gain, euskararen ezagutza eta erabilera hedatzea zen. Gaur egun, ez nago ziur pausuak aurrera edo atzera egiten ari den. 40 urteren ondoren, euskarazko kateari benetako lehentasuna emateko pausuak ematen hasi beharko genukeela uste dut. Esango nuke gaztelaniazko euskal kateari baliabide eta garrantzi gehiago eskaintzen zaizkiola. Eta hori, audientziaren izenean? Egon litezke beste arrazoi batzuk ere. Imajinatzen al duzue egoera berdina Katalunian? Ezinezkoa, han jada bertako katea guztiz katalanez baita. Badirudi gainera, bertako kate erreferentea izaten jarraitzen duela, nahiz eta guztiz katalanez izan. Nahiz eta esan beharko nuke, edo agian horixe da benetako arrazoia? Beharra bezalakorik ez omen dago ikasteko.
Aditu eta hizkuntzalariez gain, badirudi gazte asko ere kezkatzen hasiak direla gure hizkuntzaren erabileraren egoerarekin. Sortu berri den Gazte Euskaltzaleen Sarea ekimena horren adibide. Eta egin berri den manifestazioa Donostian, euskalgintzaren hamaika eragilek babesturik. Ikus eta ikas dezagun beraz, beharrak asetzen has gaitezen, berandu baino lehen.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]
Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.
1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]
Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.