Begiak ‘Laranja mekanikoa’-n bezain zabal

  • 1971koa da Stanley Kubricken A Clockwork Orange filma, izen bereko Anthony Burguessen berriki euskarara itzulitako eleberria oinarri duena. Ez dut gogoan noiz ikusi nuen, baina bertako eszena asko eta asko dauzkat irarriak ene garuneko irudien gordelekuan.


2021eko irailaren 18an - 09:00
"A Clockwork Orange" filmeko fotograma.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Orain artean, zinemarekin harreman oso gorabeheratsua izan dut, Guadiana ibaiaren antzerakoa izan da: egunero film bat ikusi izan ditudan aldiak batere ikusi ez dudan aldiekin txandakatu dira.

Parisen zinema ikasketak hasi nituenean, ikusten nituen filmak orrialde batean apuntatzeko ohitura hartu nuen. Astero, Sena ibaiak zeharkatzen duen hiriko zinema aretoen egitarau oparoa eskaintzen zuen L’officiel edo Le Petit Parisien erosteko ohitura hartu nuen, agerkarian boligrafoz markatzeko aste horretan ikusteko asmoa nuena. Horrez gain, hilero Cahiers du Cinema ere irakurtzen nuen. Ikasketen lehen urtearen buruan ehun film ikusi nituen. Nire hutsune zinematografikoak betetzeko aukera eskaintzen zidan karteldegiak, film berriekin batera, Nouvelle Vagueko Truffaut, Godard eta enparauen hasierakoak ikusteko aukera baitzegoen.

Parisen ikasle eta errefuxiatu gisa igarotako urtebete horren buruan, beste gauza asko bezala, ikasketak ere utzi behar izan nituenean galdu nuen zerrenda hori. Orduan ikusitako film batzuen izenburua eta oroitza baino ez zait gelditu, Bellocchioren Le diable au corps, Armendarizen 27 ordu, Cherifen Le thé au harem d’Archimède, besteren artean.

Harrezkeroztik eta ondorengo urte mordoxka batean, zinema aretoan film bat ikusteko izan ditudan aukerak bi eskutako hatzekin zenbatu daitezke.

Gogoan daukat, gaizki lotutako hitzordu baten ondoren hiri batean denbora egin behar nuelako eta iluntzean kalez kale ibiltzeak nire mugimenduak susmagarri egin zitzakeelako Titanic (David Cameron, 1997) ikustera sartu nintzela,. Gorroto dudan arren, hitzordu berrira garaiz iristeko, filma amaitu baino lehen atera behar izan nuen, neure kautan, kontsolagarri, “dena dela, badakit nola bukatzen den” nioelarik. Handik gutxira ohartu ginen polizia zerbitzuren batek arrastoa hartuta sartu nintzela zinema-aretora, eta handik gordelekuraino jarraitu gintuztela. Gordelekua utzi behar izan genuen arren, onik atera ginen hartatik.

Hilabete batzuen buruan gordeleku berri batean geundela, gutako batek bideo-denda batean zinta alokatu eta Titanic etxean ikusteko plana egin genuen. Ontzia ondoratzeaz gain zer besterik gertatzen zen jakiteko gogoz gelditu bainintzen. Orduko hartan bururaino ikusi nuen. Baina, egun gutxiren buruan, gordeleku hura ere korrika eta presaka utzi behar izan genuen. Geroztik, film horrek balbea ekartzen didalakoan, inork Titanic aipatu edo Celline Dionen kanta entzun eta urduritu egin naiz. Azkenerako, Titanic-ek zerikusirik izan gabe, harrapatu ninduten.

Kartzelan, eskuarki, ez da egoten film asko ikusteko aukera. Hala ere, kartzela aldiko azken urteetan, baliabide berezi batzuei esker, ez soilik filmak, baizik eta telesail ekoitzi berriak ere (La Casa de Papel, Breaking Bad, The Handmaid's Tale...) ikusteko aukera izan nuen. Egunero film bat eta telesailen baten atal bat edo bi ikusita oheratzen nintzen.

Garai hura gogora dakarkidanean, Laranja mekanikoan begiak bortxaz zabalik irudiz galkatzen duten Alex protagonistaren antzera ikusten dut neure burua. Nire kasuan, irudien bidez garuna lokarrarazi eta nindukaten ingurunea ahanzteko ahalegin hutsalean.

Horregatik izango da, kartzelatik ateraz geroztiko bi urte eta erdian dozena bat film baino gehiago ez dudala ikusi. Goragale modukoa sentitu izan dut etxeko ordenagailuan edo lagunenean Home pantaila handi batean film bat ikusteko aukeraren aurrean.

Eta zinemara bakarrik joateko gogorik ere ez dut izan.

69. Zinemaldiaren berri izan nuenean ordea, bat-bateko zinema-gosea piztu zitzaidan. Egitaraua hartu eta garai batean Parisen L’Officielekin egiten nuen moduan, ekitaldiak irauten duen bederatzi egunetan ikusi asmo ditudan filmak zerrendatu ditut.

Orain, bederen, filma ikusi ostean, garai batean egin ohi nuen legez, itzuli bat egin ahal izango dut, eta itsasoari begira eseri, begiak zabal-zabal.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021-09-28 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


2021-09-27 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

Aurten ez naiz Zarautzera joan Literaturiara. Nekatuegi nengoen. Neure buruari ezarritako zine maratoiaren amaieran ondo zetozkidakeen begiei zabalik eusteko Laranja mekanikoa filmeko Alexi ipini zizkioten gailuak.

 


BESTELAKO ZINEMALDIA
Irudika ditzagun istorio sinesgaitzak

Zinemaldiaren glamourak atzean zer uzten zuen ez pentsatzen ahalegindu ginen. Irailaren 17tik 26ra bitarte, Donostiako erdiguneak eta Alde Zaharrak Zurriolako hondartzarekin egiten duen triangeluak ez du Zinemaldia ez zen besterik izan hizpide. Eta behin garbitzaileen kamioiak... [+]


“Haiek milionario, gu prekario”

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


BESTELAKO ZINEMALDIA / 8. EGUNA
Alfonbraren azpian zegoena

Betirako gelditzeko itxura lukeen arren, amaitzen ari da Donostia Zinemaldia. Estreinatu dira dagoeneko film guztiak, eta hasia da epaimahaia sarien berri ematen. Batzuetan bat gatoz, besteetan ez horren beste; hor dago iritziaren koska. Agian homologazio eta lehia ez litzateke... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 7. EGUNA
“Dokumentalgintzak narraziorako potentzia eta esperimentaziorako joera berariazkoak ditu”

Paloma Orlandini (Buenos Aires, 1996) zine zuzendaria eta muntatzailea da. Donostia Zinemaldiko Nest sailean aurkeztu du Ob scena lana, eta berekin izateko aukera izan dugu, Argentinako zinemaz, bertako mugimendu transfeministaz, eta pornografiaz aritzeko. Urguleko... [+]


2021-09-23 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 6. EGUNA
Kerik gabeko egunak

Giro itogarria ezin jasanez alde egin eta Mexikon luzaz egon den gizon bat Donostiara itzuli da. Bertan aurkituko duenak ez du zerikusirik bere gaztaroan ezagutu zuenarekin. Gatazkaren presentzia egunerokoa den hirian ezin egokituz dabil, bakarti, eta alkoholarekin arazoak... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 6. EGUNA
Esaten ez direnak

Azken egunetara iristen ari garela, film gutxi gelditzen dira estreinatzeke. Banaka-banaka ikusi ditugu areto eta oholtzatik pasa diren zuzendari, ekoizle nahiz aktoreak, apur bat hurbiltzen gaituelarik horrek sortze eta eratze prozesura. Egileen zuzeneko ahotsa entzutea izaten... [+]


2021-09-22 | Peru Iparragirre
Sail Ofiziala / 5. eguna
Amatasun atmosfera itogarriak


2021-09-22 | Mikel Antza
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 5. EGUNA
Azpi-azpikoak

Emanuel Carrere idazle eta zinegilearen Ouistreham filmaren sinopsia irakurri nuenean, Günter Walraff kazetari alemaniarrak 1985ean argitaratu zuen Ganz unten (Azpi-azpian) liburua etorri zitzaidan gogora. Walraffek bi urte igaro zituen lan egiteko baimenik gabeko langile... [+]


BESTELAKO ZINEMALDIA / 5. EGUNA
Atalik interesgarriena eta ospearen balioa

Sarrerak lortzeko egon diren zailtasunak izan dira hizpide hainbat mediotan. "Aurten ez dut ezer lortu" edo "datorren urtean akreditazioa, fijo" bezalako komentarioak entzun ditut han eta hemen; nik, seigarren egunez, alarma 6:45etan jarrita eman diot hasiera... [+]


“Emakumerik gabe ez dago zinemarik, elkarrekin indartsuagoak gara” aldarrikatu dute Zinemaldian

Emakumeek zineman ikusgaitasun nahikorik ez duten arren, izan badirela gogoratu dute Donostiako Zinemaldian, duten lekua aldarrikatuz, “emakumerik gabe ez baitago zinemarik”. Elkarrekin indartsuagoak direla-eta, elkarte berri bat ere aurkeztu dute: MIA Animazio... [+]


Eguneraketa berriak daude