Beganoak erabat oker ari dira

  • Gutxi dira, baina entzulego harrigarria daukate. Esaten dutenak badaukanez zuzentasunaren itxura osoa, hau da, emozioi eta ongiaren eta gaizkiaren moral binarioari dagokiena, orduan egia izan behar du. Abelazkuntza eta haragiaren abolizionismoaren bertsio politiko eta muturrekoa den beganismoaren propagandari horrek ekarri dio arrakasta, honela neurtu daitekeena: gaur egun, haien kontrako iritziek maioritarioak izan arren harekiko justifikatu beharra daukate.

Guk salatzen dugu beganismoak egiten dien erasoa gure bizimoduari, nekazaritzari, animaliekiko gure harremanei eta baita korronte begetariano tradizionalei ere, lehendik konbentzituta gauden bezala beharrezkoa dela sistema industrialek ezarritako baldintzak ahalik eta azkarren amaitu eta aldatzea hurbileko elikatze sistema batera, bio-aniztasuna eta baserritarrak zainduko dituena, eta haragi gutxiagokoa ere bai. Mendebaldeak eta Hegoaldeko herrialdeetako aberatsek okela gehiegi jaten dute, batik bat okela txarra. Hegoaldean bezala Iparraldean, sistema industrialek animalia bihurtu dute landareen zelulosa proteina merke bihurtzeko makina, multinazionalen etekinerako eta nekazarien, kontsumitzaileen, lurzoruen, uraren eta abereen kalterako. Animaliekiko lan harreman lotsagarrion balantzea osasunari eta ekologiari dagokionez gainerako laborantza produktibistaren balantzea bezain txarra da: kontsumitzaileak pozoitzen dira haragi txarrez, barazki txarrez eta fruitu txarrez, kaltetuz ingurumena eta baserritarren bizimodua.

Hori dena esanda, ikus ditzagun beganoek darabiltzaten argudioak.

Beganoek animaliak salbatuko dituzte

Azken hamabi mila ureotan abereekin bizi gara eta haiekin lan egiten dugu, denoi interesatzen zaigulako gehiago elkarrekin bizitzea elkarren aparte baino. Etxekotutako animaliak jada ez dira, oso aspalditik, animalia ‘naturalak’. Beren berezko mundukoak adina dira gizakien mundukoak. Eta elkarrekin egiten dugun lanari esker  garatu dute bigarren izaera bat, zeinari esker ulertzen gaituzten, dudarik gabe guk haiek ulertzen ditugun baino hobeto. Horregatik, ziurrenik ez dute eskatzen ‘aska’ ditzagun. Ez dute eskatzen basatien artera itzultzea. Ez dute eskatzen esterilizatuak izatea pixkanaka desagertzen joateko, zenbait beganok proposatzen duten moduan. Eskatzen dute gurekin bizitzea, eta gu haiekin, eskatzen dute bizitzea bizi interesgarri, inteligente eta duin bat.

Beganismoak salbatuko gaitu gosetetik

Gogora dezagun duela gutxi arte gizonak eta emakumeak bizkor goiz hiltzen zirela hiruotako batek eramanda: gaixotasun kutsakorrak, gerra eta gosea. XVIII. mende amaieraz geroztik Europan eta 1960ko hamarkadatik mundu osoan, ez da baliabide faltagatiko goseterik. A zer aurrerapena! Gertatzen diren goseteak arma politikoak dira. Bazterren batean jendeak gosez hiltzen badira, beste  batzuek hala erabaki dutelako da. Ez da inondik ikusten errealitate hori beganismoak nola alda lezaken.

Beganismoak nekazaritza salbatuko du

Izatekotan ere, justu alderantziz. Goseteak desagertu baldin badira izan da XVIII. mendetik nekazaritzak ezagutu duelako sortu zenez geroztikako iraultzarik handiena: agronomia. Eta polilabore-abelazkuntza, lurzorua elikatzeko dagoen osagairik onena, simaurra, eskuratzen duena. Gizakiak sekula eduki duen ideiarik onenetako bat. Abelazkuntzaren industrializazioari dagokionez, ez da sortu II. Mundu Gerra ostean laborantza produktibistarekin. Askoz lehenagotik pentsatuta zegoen, XIX. mende erdi aldean, kapitalismo industrialaren garapenarekin. Abereak orduan bihurtu ziren makinak, zeintzuen erabilgarritasun bakarra baita etekinak sortzea, baserritarren eta ingurumenaren kalterako.

Beganismoak salbatuko du gure elikadura

Beganismoak proposatzen du animaliei uko egitea, salbatzeko asmoz. Hasierara bihurtzea: abelazkuntzarik gabeko nekazaritza gosetea dakarren nekazaritza da, lurzoruak agertzen dituelako. Etekin benetan txikiak [ridicules] ematen ditu lana beltz eginarazita, laboreak hazteko barazkiekin egindako konpostak askoz eraginkortasun txikiagoa baitauka abere simaurrak baino. Baldin eta ez bada lurzorua indartu nahi kimikarekin, bistakoa dena. Eta lurra askoz sakonago goldetuz. Baina honek ere lurzoruak hondatu egiten ditu, haiek funtsean diren ekosistemak nahasten ditu.

Beganismoak salbatuko du gure osasuna

Aberea hiltzea gaizkia omen da, haragia jatea suntsitzailea. Ikerketek erakusten omen dutelako haragi kontsumoa lotuta dagoela kantzerrari. Hori bai, ikerketok nagusiki egin dituzte AEBetan eta Txinan, non askoz okela gehiago jaten baita eta hormonaz bezala antibiotikoz are beteagoa, are eraldatuagoa. Begetarianoek –zeinek, esan dezagun bide batez, kontsumitzen baitituzte abereen produktu batzuk, esneki eta arrautzak, eta beraz, abelazkuntzaren mende baitaude- horiek bizi itxaropen luzeagoa dutela erakusten duten ikerketei dagokienez, desitxuratuta daude frogatua dagoelako jende horiek oso produktu eraldatu gutxi kontsumitzen dituztela, azukre gutxi, kirola egiten dutela, gutxi edaten, aseguru sozial ona daukatela, eta abar. Zenbat eragiten dute barazkiek haien osasun onean? Zaila da esaten! Garrantzia duena da orekatuak izatea elikatzeko era eta bizimodua. Horren aldean, begano jateak, “gabeko” errejimenetan absolutuena,  kondenatzen gaitu produktu eraldatu asko irenstera, hau da,  alde batera utzi ditugun molekulak kopiatzeko molekula multzoak. Ahaztu gabe B12 bitamina beharrezkoa gehitu behar diotela beren elikadurari. Zeren eta hura gabe, hainbeste begano-ohiren lekukotasunek erakusten duten moduan, errejimen ultra-osasuntsu honek suntsitu egiten baitu osasuna, buruaren osasunetik hasita.

Beganismoak salbatuko du ekologia

Naturalera itzulirik, ekologia salbatuta dago. Ez, bada. Zeren eta animalia etxekotuak baztertuz gero ez baita geratzen ezer zabalik mantentzeko paisaiak, belazeek, padurek, mendiek eta hesi biziek osatuak. Non eta ez ditugun behartzen langabeak, presoak eta eskaleak bazterrak segatu eta belarrak moztera, edo ez baditugu robot sasi garbitzaileak [brouteurs, ] zabaltzen. Behiak eta ardiek bermatzen dute Frantziaren paisajeen aniztasun bikaina, eta baita gure otorduena ere.  Animaliak eta aberedunak dira lurraldearen antolatzaile nagusiak.

Beganismoak jarrera politiko askatzailea dauka

Ez, nahiz eta hala uste duten hainbeste gaztek, “beganoa naiz” esanaz harro, ekintza iraultzaile baten partaide balira bezala, edo hiltegien kontrako edo azoketan beren gaztak saltzen dituzten baserritarren kontrako bere ekintzak ordena ezarriaren aurkako erresistentzia balitz bezala; beganismoak ez du laguntzen animalien askapenean eta are gutxiago gizakienean. Oso bestela, abelazkuntzarik gabeko laborantza eta animalia etxekoturik gabeko mundua defendituz, hau da, ez behi, ez behor, ez zakur barik, mugimendu honek are gehiago uzten gaitu multinazionalen negutegietan eta handiagotzen ditu gure elikadura menpekotasuna eta gure alienazioa. Teoriko eta militante beganoak ez dira iraultzaileak, alderantziz baizik, argi eta garbi dira kapitalismoaren tonto utilak.

Beganismoa da 4.0 industriaren aitzindaria

XXI. mende hasiera honetako arrisku handia da abelazkuntzarik gabeko nekazaritzaren sorrera. Dagoeneko ezin konta ahalak dira egiten diren inbertsioak eta aurkeztutako patenteak haragia ekoizteko laborategian landatuz oilasko, txekor edo txerrien giharretako ehunak, edo eskea eta arrautzak ekoizteko OGM legamietatik. Laborantza zelular honen sustatzaileak aurkitzen dira korporazio handien baitan: GAFA [Google, Apple, Facebook, Amazon], milioidunak eta inbertsio funts handiak. Litekeena da lehenbiziko okela artifizialak carpaccio gisan azaltzea merkatuan, ondoren datozen hamar urteetan merkaturazeko in vitro ekoiztutako benetako haragi gezurrezko puskak. Proteina multzook haziko dituzte hazteko hormonazko eta kutsadurak saihesteko antibiotikozko txute handiekin.

Horra egia: beganismoak ez gaitu salbatuko

Beganismoa arriskutsua da. Animalia etxekotuekin dauzkagun loturen ezabatze programatuaren osagaia da. Gosetera kondena gaitzake antzinako garaietako nekazaritza suntsitzailera itzul eraziz. Hondamendira eraman ditzake ekologikoa [bio] bezalako nekazaritza alternatiboak, horren oinarrian dagoen polilabore-abelazkuntza suntsituz. Kondenatu gaitzake elikadura industriala 4.0-aren menpekotasunera. Gure paisaiak uniformizatu ditzake. Paradoxikoki, eraman gaitzake gure gizatasun haragiztatua eta gure animaliatasuna galtzera, errealitate naturaletatik eten eraziz, zoo birtualekin, santutegi bihurtutako paisaiekin, zakurrak eta katuak ordezkatuko dituzten robotekin. Beganismoa are mehatxu  handiago baten laiatua da. Zeren, azken finean, natura batere ez hondatzeko modurik onena harekin batere harremanik ez izatea baita. Hirietan zerratu, molekula fluxuz eta data fluxuz elikatuta.  Akabo zikina, dena are garbiago, gure burua bidea dadila azken moral baten aldera: gizakia hobetzea naturatik erabat isolatzearen poderioz, natura ezin delako menderatu eta eten gabe itzul erazten gaituelako gure aberetasunera. Bai, beganismoak eta transhumanismoak errimatzen dute.

Mundu beldurgarri bat. Okela jateak ekarri digu, historiaurrean hasita, elkarbanatzeko beharra, dohaintzaren eta kontra-dohaintzaren logika asmatzea, zeren eta ehiztari batek ez baitu sekula jaten berak. Dohaintza eta kontra-dohaintza dira, horrela, animaliekiko gure harreman sozialen oinarriak. Zer izango da gizakia truke oinarrizko hau gabe?

[Artikulu hau jatorriz Liberation egunkariak plazaratu du 2018ko martxoan: Pourquoi les végans ont tout faux]

Paul Arièsek idatzita dauka, besteak beste: Une histoire politique de l'alimentation du Paléolithique à nos jours [Paleolitotik gaur arteko Elikaduraren historia politiko bat], Max Milo, 2017.

Frédéric Denhezek idatzita dauka, besteak beste: Le Bio, au risque de se perdre [Bio edo Ekologikoa, bidean galtzeko arriskuan], Buchet-Chastel, 2018.

Jocelyne Porcherek idatzita dauka, besteak beste: Encore carnivores demain? [Bihar haragijale jarraituko?] Quae, 2017 (Olivier Néron de Surgyrekin).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beganismoa
2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Begano eta abeltzain txikien arteko aliantza

Azken urtean COVIDaren ondorioz, abiadura handian izugarrizko aldaketak eman ditu gure bizimoduak. Egoera berriak gure elikadura ohituretan ere aldaketak ekarriko dituela dirudi.

Aurten izan naizen hainbat baserritan, kezkaturik, artifizialki sortutako haragi sintetikoaz hitz... [+]


Abelazkuntza herrikoiaren aldarrikapena
Laborarien hitza gizakiaren eta animaliaren arteko harremanez

Laborari eta abeltzain txikien eredua defenditzen dutenek, alegia frantsesez "agriculture paysanne" eta Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "laborantza herrikoia" deitzen dutena, argudio sail osoa dute antolatua aspalditik azken hamarkadotan nagusitzen... [+]


Animaliak hazi, hil eta jateaz
Beganismoa ingurumenaren mesede ala kaltegarri?

Ingelesezko Wikipediak laburbiltzen duenez, beganismoak aldarrikatzen du uko egitea animalietatik eratorritako produktu orori, bereziki elikaduran, eta hari lotuta doa animaliak ondasuntzat erabiltzea arbuiatzen duen filosofia. Beganismoaren baitan zenbait kategoria bereiz... [+]


2019-08-09 | William Gildea
Zergatik bihurtu begano?

William Gildea Britainia Handiko Vegan Society elkarteko zuzendaritzako kideak azaltzen ditu jendeak dauzkan arrazoi ugariak begano bihurtzeko, abereen produktuak murrizte hutsetik harago joanda. Artikulu hau Why Go Vegan izenburuz argitaratu du agroekologia britainiarrean... [+]


2019-08-09 | ARGIA
Zer da beganismoa?

Beganismoaren inguruan Nor taldeak zabaldutako lana da, testu motz eta irakurterrazez osatua, gizakiz besteko animalien aurkako zapalkuntzari buruzko oinarrizko gakoak jartzen ditu mahai gainean. Promoviendo El Veganismo taldearena da jatorrizko testua, Ochodoscuatro argitaletxe... [+]


Xabier Arratibel eta Nora Barragués, Askekintza
“Ez ditugu kaiola handiagoak nahi animalientzat, kaiolak desagerraraztea baizik”

Entzierroa, sokamuturra, idi-dema, asto lasterketa… Jaiekin batera, asko dira animaliekin ikuskizunak antolatuko dituzten herriak. Eta uda honetan ere, kanpaina abiatuko du Askekintza animalien askapenaren aldeko Donostialdeko taldeak, animaliak aisialdirako, jateko edo... [+]


700 txerri hil dira Donostiako San Tomasetako ospakizunetarako

Urtero milaka pertsona biltzen dira Donostian abenduaren 21ean San Tomasak ospatzeko. Aurreko urteetako datuen arabera 10,6 tona txistorra banatzen dira, Askekintza animalien askapenaren aldeko taldeak azaldu duenez. Horren aurrean postu begano bat jarriko dute Gipuzkoa plazan.


Bizitzeko, gainontzeko animaliak ustiatu nahi ez dituen jendea

Begano eta aktibista maila berean direla diote erreportaje honetako bi protagonistek. Biak dira Donostiako Askekintza taldeko kide, eta animaliekiko elkartasun jarrera gisa definitzen dute eurek beganismoa. Mugimendu honen hastapenetako lau frikietako bi direla diote,... [+]


Eguneraketa berriak daude