Ingelesezko Wikipediak laburbiltzen duenez, beganismoak aldarrikatzen du uko egitea animalietatik eratorritako produktu orori, bereziki elikaduran, eta hari lotuta doa animaliak ondasuntzat erabiltzea arbuiatzen duen filosofia. Beganismoaren baitan zenbait kategoria bereiz daitezke. Elikadurazko beganoek [dietary vegans, strict vegetarians] uko egiten diote animaliazko edozein produktu jateari, ez soilik haragia, baita arrautza, esneki edo abereetatik eratorritako edozeri. Etikazko beganoek [ethical vegans] filosofia zabaltzen dute beren bizimoduko atal orotara, uko eginez abereen edozein erabilerari. Ingurumenezko beganismoak [environmental veganism] aldarrikatzen du abereetatik eratorritako produktuak egiteko horiek granja industrialean hazteak kalte egiten diola ingurumenari eta ez dela iraunkorra.
Beganoak, animalistak, antiespezistak… gure pretentsioa hemen ez da guztien aurkezpenik egitea, ezta beren ekintzek gure inguruan sortu dituzten erantzunena ere, ARGIAk badu Animalien Eskubideei lotutako albisteen atal bat.
Begano eta antiespezistei –osotasunean edo atal batzuetan– aurre egiten dieten planteamenduek ere gorputza hartu dute urteotan, indar kontserbadoreetatik sarri, baina baita jende aurrerazaleen aldetik ere. Hauen erakusgarri bat aipatzearren, 2019ko otsailean Argiak plazaratutako “Abeltzain txikiek animalista eta beganoei erantzun nahi diete” kronika, aurkezten zuena Frantziako Confederation Paysanne sindikatuko abeltzain txikien posizioa, ziurrenik Euskal Herriko nekazari txiki askok sinatu lezaketena.
Nekazarien eta begano-antiespezisten arteko harreman edo elkarrizketa beharrezkoa izango delakoan, artikulu bilduma bat osatu dugu –Animaliak hazi, hil eta jateaz– osorik ARGIAren webgunean irakur daitekeena; orriotara ekarri ditugu horietatik bi, animalien erabilera edo erabileraren ukoak ingurumenean eduki ditzakeen mesede edo kalteei buruzkoak.
Animaliak hazi, hil eta jateaz atala, orain artean, artikuluok osatzen dute:
“Zergatik bihurtu begano”, William Gildea, Vegan Society elkarteko burua.
“Jasangarria eta etikoa al da haragia jatea?”, elkarrizketa Simon Fairlie abeltzain eta kazetariari.
“Zer da beganismoa”, Nor Euskal Herria Antiespezista elkartea.
“Laborarien hitza gizakiaren eta animaliaren arteko harremanez”, Confederation Paysanne.
“Beganoak erabat oker ari dira”, Paul Aries, Frederic Denhez, Jocelyne Porcher.
Hamaika gaiez jardun daiteke katedradun arabarrarekin. Elkarrizketa honetan batez ere Euskal Herriko autogobernua, Katalunia eta hari egindako epaiketa, eta euskal presoen gaia jorratu ditugu. Bere ustez, Espainia nabarmen ari da egiten estatu autoritario baterantz.
Agorrilaren 25, 26 eta 27an G7aren goi-mailako bilera egingo dute Biarritzen. Nazioarteko politikan aditu Asier Blasek gailurraren nondik norakoak analizatu ditu. II. Mundu Gerran sorburu izan zuen egungo kapitalismo liberalaren kontrako protestak antolatu dituzte... [+]
2001ean euskal mendizaletasunean gertaturiko tragedia batetik abiatuta, munduko gailur handienak dauden lurretako herritarren sufrimendu eta esperantza ere erakusten digu Pumori, mendiaren alaba dokumentalak, himalaismoan askotan ezkutuan geratzen den hego aurpegia.
Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]
Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]
ARGIAren ehun urteek euskarazko kazetaritzaren bizkarrezurra marrazten dute. Ez da hedabide bakarra izan, beti eduki ditu hurbileko nahiz urrutixeagoko senideak, baina mende beteko genealogia erakutsi eta frogatu dezakeen bakarra Zeruko Argiatik datorren ARGIA da. Bizkarrezur... [+]
Askekintza Donostialdeko talde antiespezistaren Gurean dokumentalak eztabaidaren erdigunean jarri du gizakiz bertzeko animalien erabilera, besten esparruan. Herritarren protestek aldaketak eragin dituzte, azken urteotan, Euskal Herriko hainbat herritan, baina bertze anitzetan,... [+]
William Gildea Britainia Handiko Vegan Society elkarteko zuzendaritzako kideak azaltzen ditu jendeak dauzkan arrazoi ugariak begano bihurtzeko, abereen produktuak murrizte hutsetik harago joanda. Artikulu hau Why Go Vegan izenburuz argitaratu du agroekologia britainiarrean... [+]
Simon Fairlie kazetari eta nekazaria ezaguna da Britainia Handian agroekologian interesa daukaten baserritar eta kaletar askoren artean. Begano/ez-begano eztabaidan leku bat egin du bere Meat: A Benign Extravagance [Okela, kalterik gabeko gutizia bat] liburuak. Esne-behiak eta... [+]
Ordu aldaketaz idaztea eskatu diogu Mikel Aramendi analista geopolitikoari: “Egia frogatu bakarra da egungo DST sistema hau 1973ko petrolioaren krisiak abiarazi zuela. Eta geroztik, hor dagoela”, dio besteak beste.
Gehienetan ez dira turismo gidetan agertzen. Eta eskerrak. Baina kanpoko hiri batera joaten garenean bisitatzea merezi duten gauzen zerrendan, beti egon behar litzateke liburu-dendaren bat.
La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]