Txertoa Herriarentzat Aliantzak egindako azterketaren arabera, txertoen fabrikazioa eta salmenta kontrolatzen dituzten farmazia-enpresek lortutako etekinetatik, gutxienez, bederatzi pertsona milioidun bihurtu dira pandemia hasi zenetik. Zerrendaren buruan Moderna eta BioNTech-eko zuzendari exekutiboak daude, baita beste inbertitzaile batzuk eta farmazeutikoetako goi-kargudunak ere.
Gutxienez bederatzi pertsona izugarri aberats bihurtu dira pandemia hasi zenetik, koronabirusaren aurkako txertoen fabrikazioa kontrolatzen duten farmazia-enpresek lortutako etekinen ondorioz. Txertoa Herriarentzat Aliantzak Forbes aldizkariko milioidunen zerrendako datuak aztertu ditu, eta agerian utzi nahi izan dute "neurri handi batean funts publikoekin finantzatutako txertoei esker, pertsona gutxi batzuentzat sortzen ari den aberastasun handia". Txeroa Herriarentzat Aliantza osatzen duten erakundeen artean besteak beste, Aministia Internacional, Oxfam eta ONUSIDA daude.
Koronabirusaren aurkako "txertoen aberats berrien" zerrendaren buruan, Moderna eta BioNTecheko, Stéphane Bancel eta Ugur Sahin zuzendari exekutiboak daude, horietako bakoitzak 4.000 milioi dolar edo gehiagoko ondarea du. Zerrenda horretan sartzen dira, halaber, Modernako bi inbertitzaile eta AEBetako enpresa bioteknologiko horretako presidentea, baita Moderna txertoa egiteko eta ontziratzeko akordioa duen enpresa bateko zuzendari nagusia ere; neurri handi batean funts publikoek finantzatu zutena. Zerrendako azken hiru aberatsak ordea, CanSino Biologics enpresa txinatarraren sortzaileak dira.
Aktibistek salatu dutenez, "txertoen milioidunak" sortzen ari dira. Enpresa horiek txertoen monopolioaren kontrola daukate: "txertoen hornikuntza eta prezio kontrolatzen dituzte, eta haien irabaziak handitzeaz gain, herrialde txiroek behar dituzten txertoak lortzeko zailtasunak sortzen dituzte".
No es Sano erakunde-aliantzaren txostenaren arabera, pandemia hasi zenetik koronabirusaren aurkako txertoek ia 5.000 milioi euro jaso dituzte funts publikoetatik eta erakunde filantropikoetatik. Inbertsio hori sektore farmazeutikoaren "esku" utzi dela salatu dute, "baldintzarik gabe eta herrialde guztientzako sarbide unibertsala eta bidezko prezioak ziurtatu gabe".
Dokumentuaren arabera, AEBak eta Alemania dira, txertoen I+Gko inbertsiogile handienak. Atzetik, Erresuma Batua, Europako Batasuna, Kanada, Norvegia, Singapur eta Txina daude. Ikerketa-taldeak eta enpresa farmazeutikoak izan dira funts horien hartzaileak. Janssen, Moderna, Pfizer/BioNTech eta Curevac laborategiak daude I+Grako diru publiko gehien jaso dutenen zerrendaren buruan: dokumentatutako inbertsio publikoaren erdia baino gehiago haiek jaso dute.
2020an mundu osoko gobernuek I+G finantzatzeko eta enpresek banaketa eta hornidura bermatzeko konpromisoa hartu zuten. Baina No se Sano-ko kideek gogorarazi dutenez, gerora sortu diren erantzunak txerto banaketa "bidegabea eta deskorekatua" ekarri dute. Hala, "herrialde aberatsetan bildu da txertoen gehiengoa, diru sarrera txiki eta ertaineko herrialdeak atzean utziz".
Munduko Osasun Erakundeak (OME) ohartarazi duenez, herrialde aberatsak munduko biztanleriaren % 15 dira, baina munduko txertoen % 45 dituzte. Errenta baxuko eta ertain-baxuko herrialdeak munduko biztanleriaren ia erdia dira, baina munduko txertoen % 17 baino ez dute jaso. Bestalde, OMEren kalkuluen arabera, txerto guztien % 75 baino gehiago 10 herrialdetan baino ez daude.
Anna Marriot, Oxfameko osasun politiken arduradunak hala adierazi du: “Txerto horiek diru publikoarekin finantzatu ziren eta, batez ere, munduko ondasun publikoa zaindu beharko lukete, ez onura pribaturako aukera bat. Monopolio horiek amaitu behar dira lehenbailehen, txertoen ekoizpena handitu, prezioak jaitsi eta munduari txertoa jarri ahal izateko ".
No es Sano aliantzaren txostenak gobernuei, farmazialariei eta ikerketa-zentroei COVID-19aren aurkako teknologiarako sarbide mankomunatua delakoari gehitzea eskatzen die. Mekanismo hori duela urtebete sortu zuen OMEk, eta lizentziak modu ez-esklusiboan eta gardenean ematea du helburu, ahalik eta fabrikazio-gaitasun handiena aprobetxatzeko. Oraingoz, txerto nagusien ekoizleek ez dute ekimenarekin bat egin.
Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.
Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]
Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]
Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]
Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak ikerketa bat egin du publiko. Beren erabakiaz eta motiboez galdetu die gehienez haurdunaldiko bederatzigarren astean egonik abortatzera joan eta bi metodoak aukeran izan dituzten 1.536 emakumeri. Hauetatik %85,74ak metodo... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]
Zenbat aldiz ari dira gure agintariak, herritarron diruarekin, gauza beragatik ordaintzen? COVID-19aren aurkako txertoen aferan, gutxienez hirutan.
1960ko hamarkadan asmatu zuten emakumeentzako pilula antisorgailua, baina gaur egun oraindik zergatik ez dute farmazeutikek gizonentzako pilula antikontzeptiborik bultzatu, zergatik geratu dira bertan behera egindako ikerketak, zergatik gizonek ez dute interesik erakutsi?... [+]
AEBetako Janssen farmazeutikak eskatuta egin dute bilera martxoaren 1ean Eusko Jaurlaritzan eta beraien txertoa Europan baimentzeko prozesua zertan den azaldu diete. Jaurlaritzaren hitzetan, lehen bilera horrek "Osasun Sailak eta Janssenek lankidetzan jardun dezaten"... [+]
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.
COVID-19ren aurkako txertoaren lasterketa erakusten ari da bizitzaren aldeko borroka horren atzean negozioa eta desberdintasuna ere badagoela, pertsona eta herrialde guztiak ez garela berdinak.
Erresuma Batua da koronabirusaren aurkako txertoa onartu eta erabiltzen hasiko den Mendebaldeko lehen herrialdea. Gobernu britainiarrak aurrea hartu dio AEBetakoari Pfizer farmazeutika estatubatuarraren eta BioNTech enpresa alemaniarraren txertoari argi berdea emanez.