Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta kontziliaziorako kaltegarria izateaz gain enpresak berak 2025erako aurreikusitako produkzioarekin betetzeko ez dela beharrezkoa azaldu dio ARGIAri Mikel Díaz de Alda LABeko delegatuak, eta horregatik langileen artean “ulertu ezina” dela nagusi.
Aste bitartean bederatzi orduko bi txanda (6:00etatik 15:00etara eta 15:00etaik 00:00tara), eta goizekoa egokitzen den astean, larunbat goizean beste zortzi ordu. Urrian aurkeztu zien asmoa enpresaren zuzendaritzak sindikatuei, eta orduan jada langile batzordearen 29 ordezkarietatik hamazortzi dituzten ELA (9), LAB (5) eta ESK (4) aurka azaldu ziren. Lan hitzarmena UGT (6), CCOO (4) eta Ekintza (1) sindikatuek sinatu dute, gutxiengoan.
“Langileek ez luke behar adina atseden hartuko eta 600 pertsona inguru soberan leudeke muntaketa-katean", adierazi zuen ELAko ordezkari eta enpresa batzordeko presidente Igor Guevarak. “Ez zaie gustatzen ez lan-hitzarmenaren sinatzaileei, ez enpresari berari, badakitelako zer inpaktu duten eta zer nahigabe sortzen duten langileengan”, adierazi zuen ESK-k. “Ezin dira langileak 53 orduz lan egitera behartu goizeko txandako asteetan eta 45 orduz arratsaldekoan. Langile zahartuak gara, langileen %35 50 urtetik gorakoak; neurri horiek aplikatzeak ekarriko dituen gauza bakarrak baja gehiago eta produktibitate txikiagoa dira", adierazi zuen LABek.
Orduan proposamen gisa aurkeztu zuena ezartzea erabakia duela jakinarazi du iragan astean zuzendaritzak. Langileen artean dagoen sentimenduaz galdetuta, “ez du inork ulertzen”, azaldu dio ARGIAri Diaz de Aldak. Batetik, “osasunerako eta kontziliaziorako oso kaltegarria litzateke bederatzi orduko lanaldietan lan egitea”, dio. Gogoratu du enpresa kexu dela baja asko hartzen dituztelako langileek, “bada, horrela lan eginez gero gehiago izango dira”. Bestetik, “produkzioari begira ere ez dago beharrik”, ziurtatu du. Enpresak berak hurrengo urterako 124.000 furgoneta ekoiztea aurreikusi du, pandemiaz geroztik kopururik txikiena. Hain zuzen ere, eta Mercedesen tradizioari jarraiki, zuzendaritzak mehatxu egin du bere baldintzak ez onartzekotan kanporatzeak egin beharko dituela. “Inor ez dago soberan”, erantzun du horren aurrean Díaz de Aldak, argudiatuta badirela moduak lanpostu guztiak mantentzeko.
Zer egingo dute langileek eta sindikatuek? Oraindik egoera nahasia dela dio LABeko ordezkariak. Sindikatuen artean ez dira bildu oraindik, eta haien artean ikuspegi ezberdinak daude enpresaren proposamenaz. Batzuk uste dute indarrean dagoen lan-hitzarmena urratzen duela eta, hortaz, ez dela aplikatuko. LABek ez du hori horren argi, “eta lan hitzarmenaren barruan sartuko balitz, protestak legez kanpokoak lirateke”. Hori guztia, Europako autogintzaren industriak oro har krisi sakona bizi duen garaian, eta baita Mercedesek ere. Alemaniako enpresa multinazionalak irailean iragarri zuen bere etekin aurreikuspenak murriztu dituela 2024rako. Edonola dela, momentuz behintzat inork ez du auzitan jarri enpresak eta instituzioek Gasteizko plantarako iragarritako 1.000 milioi inguruko inbertsioa, 2026an furgoneta elektrikoen modelo berria eraikitzen hastea helburu duena.
Ekaineko eta uztaileko greba egun historikoen oroimena bizi-bizi dagoela heldu dira Arabako lantegi nagusiko hauteskunde sindikalak. Enpresa batzordearen osaera irauli dute emaitzek: grebak bultzatu zituzten sindikatuen blokeak (ELA-LAB-ESK) %24,5eko igoera izan du bozetan, eta... [+]
Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.
“Oso larritzat” jo ditu Bingen Zupiriaren adierazpenak LABek. Behin aurreakordioa onartuta iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa egin dezan Mercedes “konbentzitzeko” ordua dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak. Inbertsioa aurreakordioarekin lotu... [+]
Mercedes-Benz enpresako langileen %57ak hitzarmenaren alde bozkatu duen arren, hitzarmen berriaren baldintzak jasango dituen taldean (tailerreko langileak) ezezkoak irabazi duela nabarmendu du ELAk.
Emilio Titosek lantegiaren etorkizuna lotu du asteleheneko erreferendumean langileek, patronalak eta sindikatu batzuek sinatutako aurreakordioari baietza ematearekin. Langileen gehiengoa aurreakordioaren aurka azaldu da. Urkulluk eta Tapiak aurreakordioa goraipatu dute.
Zuzendaritzak eta UGT-CCOO-Ekintza-PIM blokeak aurreakordioa sinatu zuten asteartean, eta ELA-LAB-ESKk asteazkeneko greba deialdia mantendu zuten akordioak ez zuelako jasotzen soldata igoera KPIren araberakoa izatea. Langileek masiboki egin dute greba, ekoizpen katea gelditu... [+]
Langileen bi aldarrikapen nagusietako bat onartu du enpresak –seigarren gauari uko egitea–, baina ez bigarrena –soldataren igoera KPIaren araberakoa izatea–. ELA, LAB eta ESKk asteazkeneko greba eta asanblada mantentzen dituzte. Aurreakordioa astelehenean... [+]
Abiadurak eta tenperaturak gora jarraitzen dute Mercedeseko lan hitzarmena berritzeko gatazkan. Langileen mobilizazioak eta batasunak ezustean harrapatu ditu eragile nagusiak, ohiko indar harremanak eraldatu dira. Zuzendaritza eta berarekin harreman estua duten sindikatuek,... [+]
UGTk oharra zabaldu du esanez hiru sindikatuek bertan behera utzi dituztela hurrengo asterako deitutako hiru greba egunak, “UGTk eskatuta”, baina hori gezurtatu dute ELA, LAB eta ESKk. Enpresa eta “zenbait sindikatu” langileak desmobilizatzeko helburuan... [+]
Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak desblokeatu eta akordioa sustatu asmoz hartutako erabakia da. Ostiralean ere seigarren greba eguna masiboki jarraitu dute langileek, eta gaur gaurkoz beste hiru greba egun daude deituta hurrengo asterako.
ELA, LAB eta ESK-k egin dute deia, eta gainontzeko sindikatuak gonbidatu dituzte batzera. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek enpresari eskatu diote seigarren gauari uko egin diezaiola, negoziazioak berriz abiatzeko baldintzak sortzeko. Gaur, ostirala, seigarren greba eguna dute... [+]
Goizeko 9:30tan bildu dira sindikatuak eta patronala, eta zuzendaritzak langileei adierazi die ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean. ELA, LAB eta ESKk zuzendaritzaren “jauntxokeriak” gatazka “areagotuko” duela adierazi du. Gaur ere... [+]
Asteazkenean, bi astetan laugarren aldiz, Mercedeseko greba orokorrak produkzio katea gelditu zuen. Enpresa batzordean %45eko ordezkaritza duten ELA, LAB eta ESKk deituta, langileen %95ak egin zuen greba. Ostegun eta ostiralean ere greba dago deituta, eta ostegun goizean bilera... [+]