Telefonoak pintxatuta eta autoetan GPSekin zelatatu zituzten migratzaileei laguntzea egotzita atxilotutakoak

  • Larunbatean elkarretaratzea egin dute Baionan Darmanin inmigrazio-lege proiektua, mugak ixtea eta hiru atxiloketak salatzeko. Bertan eman zuen bere lekukotza atxilotuetako batek, Kazetak jaso duenez. Bederatzi hilabetez Poliziak bereziki zelatatu dituzte, telefonoa pintxatu diete eta autoetan GPSak ezarri dizkiete.


2023ko martxoaren 28an - 12:11
Azken eguneraketa: 16:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2022ko uztailetik ikertzen aritu dira martxoaren 21ean atxilotu zituzten hiru Urruñarrak, Fernand Perret Bidasoa Etorkinekin elkarteko kideak azaldu duenez. Bera izan zen atxilotuetako bat, bere emaztearekin eta arrebarekin batera. Arratsalde horretan utzi zituzten aske. Larunbatean elkarretaratzea egin dute Baionan, Darmaninen inmigrazio-lege proiektua, mugak ixtea eta hiru atxiloketak salatzeko. Bertan eman zuen bere lekukotasuna Perretek, Kazetak jaso duenez.

Bidasoa Etorkinekin elkarteko kideak azaldu duenez, Urruñako etxean atxilotu zituzten hirurak, eta beren bi etxeak arakatu zituzten, inori abisua emateko baimenik gabe. "Desagertu egin ginen". Ia egun osoa pasa zuten komisaldegian, eta haren parean elkarretaratzea egin zuten hainbat pertsonak.

Bederatzi hilabete ikerketapean

Ez da egun batetik besterako mugimendua izan. Perretek azaldu duenez, duela bederatzi hilabete abiatu zuten atxilotuen inguruko ikerketa. "Arau-haustea, talde antolatuan atzerritarrei Frantzian sartzeko, zirkulatzeko eta egonaldi irregularra atzemateko laguntza ematea eta gaizkile talde batean parte hartzea, delitu bat egiteari begira" izan ziren ikertzeko arrazoiak. Ordutik hona, partikularki zelatatu, telefonoa entzun eta autoetan GPSak ezarri dizkiete.

Migranteak Pausa harrera gunera eramaten zituelakoan abiatu zuten ikerketa, mugimendu hori soldatapean egiten zutelakoan. Bidasoa Etorkinekineko kideak ukatu egin du inoiz migrante bati muga pasatzen lagundu dionik. "Ainitz ekarri ditut etxera gurekin bazkaltzera, batzuetan etxean ostatu hartu dute, eta bakoitzari diru apur bat eman diot, haien helmugara iristeko autobus tiketa eros zezaten". Salatu du atxiloketen helburua Bidasoa Etorkinekin elkartea kaltetzea dela, eta "gure zintzotasuna eta gure ekintzen izaera legala zalantzan jartzen saiatzea".

Darmanin inmigrazio-lege proiektua

Frantziako Gobernuak egin duen inmigrazio lege-proiektuaren inguruko eztabaida izango da gaur Frantziako Senatuan. Larunbateko mobilizazioan legearen aurka agertu ziren manifestariak. Legeak "immigrazioa kontrolatzea" eta "integrazioa hobetzea" ditu helburu, gobernuaren arabera. Horretarako, Gobernuak adierazi du etorkinak Frantziatik kanporatzeko aginduak "hobeto betearazteko" asmoa agertu du. Gerald Darmanin barne ministroak adierazi du "etorkin delitugileak" Frantziatik kanporatu nahi dituela, eta "lan egitera datozenak lagundu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


Eguneraketa berriak daude