Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Scintia enpresa mexikarrak 2022-2023 ikasturtean erosi zuen eskola, baina, langileetako batek ARGIAri jakinarazi dionez egun berean eraikina berriro saldu zion higiezinen promotore bati. Langilearen esanetan, Scientia funtsaren estrategia argia da: ikastetxeak erosi, baliabideak xahutu eta eraikina berriro saltzea. Donostiako El Carmelo eta Madrilgo beste hainbat ikastetxe antzeko egoeran itxi dira, eta Bilboko ikastetxeak bide bera jarraitu dezake.
Irregulartasunen ondorioz Eusko Jaurlaritzak kontzertua ez berritzeko erabakia hartu du, El Correok adierazi duenez. Itunpeko ikastetxea izan denez, langile gehienen soldata gobernuaren mende zegoela adierazi dute, eta egoera “gero eta larriagoa” bilakatzen ari dela.
Enpresak aitzitik, langileei eta familiei mezu lasaigarriak helarazi dizkie, eta arazoa konponduko dela dio. Dirudienez, enpresa berak erositako Donostiako El Carmelo ikastetxea Eusko Jaurlaritzak erosteko prozesua abian du, eta transakzio horren bidez eskolako zorra kitatzeko dirua lortuko dela argudiatzen du Scientiak.
Hala ere, langileek salatu dute “hitz hutsak” besterik ez direla izan orain arte, eta arazo ekonomikoak areagotu besterik ez direla egin. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza kontzertua eten eta ikastetxea ixteko prozesua abiatu du, ikasleak beste ikastetxe batzuetan birkokatzeko asmoarekin. Hala ere, langileek salatu dute gobernuak beste modu batera esku hartu izan balu saihestu zitekeela egungo egoera. Itxiera prozesuaren erdian, langileak eta familiak babesik gabe geratu direla, eta komunitate “osoa kaltetuta” dagoela jaso du Radio Nervión-ek.
Mobilizazioak egiten ari diren arren, komunitatea oraindik informaziorik gabe dagoela azaldu dute langileek, eta egoeraren larria okertzen jarraitzen duela. Langileek eta familiek Eusko Jaurlaritzari erantzunkizunak hartzea eskatzen diote, espekulazioari aurre egin eta hezkuntzaren kalitatea babesteko.
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Lehen, anbulatoriotako sarreran edo kontsulten itxarongelan ohikoa zen gizon batzuk ikustea, trajez jantzita eta maletatxoekin. Ez zeuden txanda itxaroten medikuak ikus zitzan. Kontsultak noiz amaituko zain zeuden, berarekin egoteko, haren enpresak merkatura zer botika berri... [+]
2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. 2.246,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eta hortik 1.642,4 milioi zuzenean Jaurlaritzak jarriko ditu: 1.569,7 milioi EHUri, 40,2 Deusturi eta 32,4 Mondragon Unibertsitateari.
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
Klase sozialen erakusgarri dira klase partikularrak, diru gehien duten etxeetako seme-alabak direlako horietara gehien jotzen dutenak, baina joera orokorra da: urteotan hazi egin da klase horietara familiek bideratzen duten dirua. Espainiako Estatuan egindako azterlan baten... [+]
Azken hilabeteotan EAEko Hezkuntza Legearen inguruan eztabaida sakon eta interesgarria (ber)piztu da euskal gizartean, eta agerian geratu da hezkuntzak dituen erronken artean jatorriak eta maila sozio-ekonomikoak eragindako segregazioari aurre egitea dagoela.
Eztabaida... [+]
Bilboko Hezkuntza Delegaritza aurrean elkarretaratzea egin du Steilas sindikatuak, irailaren 14an aurkeztu zen EAEko Hezkuntza lege proiektuaren zirriborroaren aurka. Besteak beste, kritikatu dute testua eragile sozialen parte hartzerik gabe osatu dutela eta ez duela euskal... [+]