BEC

BECeko eguzki-energia instalazioak eroslerik gabe urtebeteren ondoren

  • BECek 1.000 metro karratuko eguzki-energia instalazioa eraiki zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera. 540.000 euroko inbertsioa egin zuten; oraindik ez dute saldu.


2014ko azaroaren 26an - 09:39
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
BECeko eguzki-energia instalazioak salgai daude 2013ko abuztutik. (Argazkia:Barakaldo Digital)

Instalazioak 628 eguzki-energia modulu ditu eta guztira 540.000 euroko inbertsioa egin zuten: BEC-ek inbertsio osoaren %45,  EEEk %30 eta Milennium Energyk %25, eldiario.es agerkariak argitaratu duenez.

Gaur egun, EEEren arabera 100.000 kw sortu –40 etxeri energia emateko adina– eta urtean ohikoa baino 95.000 kilo CO2 gutxiago jaurtitzen ditu.

Kontu-ikuskaritzaren arabera urteko datuak positiboak badira ere, momentuz ez dago eroslerik, nahiz eta 2013ko abuztuan jarri zuten salgai.

Hobariak kendu

Eguzki-energia instalazioak handitu nahi zituen BECek 2.000 kw sortzera ailegatu arte. Baina asmoak bertan behera geratu ziren, Mariano Rajoy Espainiako Estatuko presidenteak energia berriztagarriei zegozkien primak deuseztatu ondoren.

El Diariok azaldu duenez, diru sarien suspentsioak erosle potentzialei atzera eginarazten die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BEC
Whatsapp ez da derrigorrezkoa izango EAEko irakasleen oposizioetan parte hartzeko

EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.


Munduko Bankuaren gailurra aurkako mobilizazioak ere

Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean,... [+]


2021-11-16 | Leire Artola Arin
Haurren pantailaren erabilerari buruzko jardunaldiak egingo dituzte

Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]


2019-04-30 | Markos Zapiain
Bob Dylanentzat nostalgia heriotza da

AEBetako musika betirako eraldatu zuen Bob Dylanek 1960ko hamarkadan eta geroztik bere leienda hazi besterik ez da egin. Iruñean jo zuen joan den ostegunean eta Barakaldon berriz ostiralean. Bigarren kontzertu horren kronika da hau, iraganean iltzatuta geratu ez den... [+]


Piztu Bilbo Itzali MTV hiri ereduaren inguruan hausnartzeko lekua

Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere.


2018-01-24 | ARGIA
MTVren sarietan euskarak toki “duina eta aproposa” izan behar duela gogorarazi du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.


2018-01-23 | Andoni Mikelarena
1,5 eta 3 milioi euro arteko kostua izango du Bizkaiko Aldundiarentzat MTV sarien antolaketak

2018ko azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da. Milioika jarraitzaile izan ohi ditu MTV telebista kateak urtero banatzen dituen Europako Musika Sarien galak, aurten Bizkaian izango da.


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Industriako lan istripuen %40 duen azpikontraten sektorea, BECen bilduta

Industria azoka garatzen ari dira ekainaren 6tik 8ra bitarte BEC-en. Sei eremutan banatuta, eta horietako bat azpikontratazioari buruzkoa da.  Duela bi urte 65 herrialdetatik etorritako 18.500 lagun bertaratu ziren hitzordu honetara.


2015-03-31 | Igor Agirre
BECen 330 milioiko zorrari beste 4 pilatuko zaizkio aurten

2015. urtean BECen orain arteko zorrari lau milioi euro gehitzea aurreikusten da, eraikinaren administrazio kontseiluak onartu duen aurrekontuaren arabera. Gaur egun 330 milioi euro ingurukoa da zorra.


2014-02-06 | ARGIA
BEC izenetik Bilbo kendu eta Barakaldo jartzea eskatu dute

Barakaldoko Udalak BEC erakustazokaren izenetik Bilbo hitza kendu eta Barakaldo jartzea eskatu du asteazkenean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako mozioan. PSEren Udalak  herriko talde politiko guztien sostengua eskuratu nahi du.


2013-12-04 | ARGIA
BECeko finalaz jakin behar duzun guztia

Abenduaren 15eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztu dute eta hainbat informazio praktiko eskaini dituzte antolatzaileek finalera doazen bertsozaleek plana antolatzeko arazorik izan ez dezaten.


2013-11-13 | ARGIA
Bukatu egin dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak

Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu direla jakinarazi du Bertsozale Elkarteak.


2013-06-27 | ARGIA
BEC, pribatizatzeko bidean

BEC erakustazokaren parte den Bizkaia Arena pabilioiaren kudeaketa enpresa pribatu baten esku utzi nahi dute erakundeek, azpiegiturak dituen arazo ekonomikoei aurre egiteko.


2012-10-02
Euskal taldeek BEC bete nahi dute

Azaroaren 10ean Becatu festibala izango da Barakaldoko BEC-en (18:00etan). Berri txarrak, Esne Beltza, Zea Mays, Willis Drummond eta Zuloak taldeek joko dute bertan. Sarrerak 17 eurotan daude salgai Becaturen webgunean; lehiatilan aldiz 20 eurotan eskuratu ahal izango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude