"Baztango Talde Feminista, Plazara Dantzara, Jo ala Jo, Baztandarren Biltzarra, Elizondoko herria eta Besta Batzordea eta Batzar Nagusiko zenbait kideren izenean, Baztango Mutildantzariak taldeari eskatu nahi diogu bazterketak egiteari uzteko, bai hemen, bai bertze edozein eremutan. Bazterketarik gabeko Baztan nahi dugulakoz".
Agerraldian azaldu dutenez, eragileok eskakizun zehatz bat dute egiteko: "Hementxe berean, gu gauden toki honetan, Baztandarren Biltzarrean eta Elizondoko bestetan egiten den dantza baztertzailearekin akitzea".
Gogorarazi dute hamarkadak pasatu direla emakumeek euren eskubideen defentsan Baztango Mutildantzetan parte hartzeko nahia azaldu zutenetik. "Bide luzea izan da eta denetarikoak izan dira emakumeak jasan ditugun erasoak, ahozkoak zein fisikoak. Ez da xamurra izan. Emakume bezala bestaz, dantzaz, plazaz eta tradizioez libreki eta nahi bezala gozatzeko eskubidea bermatu nahiak, antolatu eta borrokatzera eraman gaitu".
"Borroka luze honen ondorioz Mutildantza dantzatzen den herriko plaza publiko guztietan dantza parekidea izatea bermatu dugu", diote. Baina gaineratu dute emakumeen kontrako erasoak oraindik ematen ari direla.
Batzar Nagusia, emakumea baztertzearen aurka; Udala ordea...
Duela hilabete, mozio bat aurkeztu zuten Baztango Udaleko Osoko Bilkuran eta Batzar Nagusian, "Elizondoko elizaren eremuetan ematen den bazterketak eragiten duen kezkak" bultzatuta. Batzar Nagusiek onartu egin zuten emakumea baztertzearen kongrako mozioa; "zenbait alkate eta junterok eta EHBko hautetsiek erakutsi dutelakoz herritar guztiak ordezkatzen dituztela eta ez dutela bazterketarik onartuko".
Aldiz, Udaleko Osoko Bilkuran mozio hau ez zen aurrera atera Geroa Baik, Baztango Ezkerrak eta Baztan Auzolanean-ek kontra egin zutelako. "Zenbait ekitaldi instituzionaletan pankartan gibelean emakumeen indarkeria salatzen ikusten ditugunak, oraingo honetan bazterketa hau babestu dute", salatu dute eragileek.
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]