Larunbatean Lesakan egin zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako final handia. Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak igo ziren taula gainera eta 360 lagunek bete zuten herriko frontoia.
Taldekako hasierako agurrekin hasi zen saioa. Hortik aurrera, banaka eta taldeka egin zituzten ariketak parte hartzaileek. Bederatzi bertsolarien amaierako agurrekin amaitu zen finala.
Saioko irabazlea Bardoak ekimenean parte hartu duten gainontzeko hamahiru taldeetako ordezkariek eta entzuleek erabaki dute bozen bitartez. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zien saria Baztango Lepatanatuek 2 taldeari, txapelketako irabazleari.
Ez dira finalistak saria jaso duten bakarrak. Beste hainbat sari banatu dituzte Bardoen finalean: hasierako agurrik onenaren saria Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eraman du; Bardoen talde errebelazioarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen izpirituarena Larraungo Paalletan Mocedades taldeak; otordu onenaren saria Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok taldeak.
Finala amaituta, bertso festak aurrera jarraitu zuen. Bertso-poteoa egin zuten herrian barna eta eguna Lesakako Linddurrenborda sagardotegian amaitu zuten Bardoen amaierako afariarekin.
Nafarroako taldekako bertso txapelketa otsailaren 7an hasi zen. 16 taldek parte hartu dute, guztira 110 parte-hartzailerekin. Orotara 23 saio izan dira Nafarroako hainbat herrietako elkarte, gaztetxe eta ostatuetan.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.