Baztandarren hitzordu handia igandean Elizondon

  • Bidelagun elkarteko ordezkariek irekiko dute Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 19an - 10:56
Baztango ia herri gehienek aurkezten dute orga (argazkia: Erran.eus).

Orgak hartuta, jantzi dotoreak soinean, Elizondorako bidea eginen dute baztandarrek uztailaren 21ean. Baztandarren Biltzarrak ohiko egitaraua izanen du aurten ere, eta orga desfilea irekitzeko ohorea Bidelagun Elkarteko kideek izanen dute. Hogei urte bete dituen elkarteari, Baztanen egindako lana aitortu nahi diete horrela.

Baztandarren Biltzarreko egitaraua

    - 10:00etan artisau-azoka Pedro Axular Karrikan (goiz osoan)

    - 11:00etan orga apainduen desfilea.

    - 13:30ean mutil-dantzak Elizondoko plazan.

    - 14:30ean herri-bazkaria Merkatuko Zelaian.

    - Bazkalondoan: Olaia Inziarterekin kantaldia, Elizondoko gaiteroak, Baztango xirubitariak, Trikidantz, Oharkabe, Tirri & Tery.

Iragan urteetan bezala, aurten ere, orgen desfilean Euskal Herriko zazpi probintzietako musikari eta dantzariak gonbidatzeko ahalegin berezia egin dute. Bertako taldeez gain, aurten, berritasun modura, atzerritik etorritako talde bat ikusteko parada izanen da. San Francisco Basque Culture Center, Chino Basque Club, Kern County Basque Club (Bakersfield), Iparreko Ibarra Basque Club (Rocklin) eta Fresno Basque Club euskal etxeetako 50 musikariz eta dantzariz osatutako talde batek hartuko baitu parte desfilean. Horiekin batera, bidaian etortzekoak dira beren senideak ere. Orotara, 160 lagun inguru etorriko dira Baztanera; horietako anitzek jatorri baztandarra dute, gainera.

Aurten ere, ez da besta iragartzeko kartel lehiaketarik egin. Bertze behin, Baztango sortzaile bati eman zaio aukera. Hala, Karmele Gomez artistarena izan da Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartela egiteko ardura. Aitzineko kartelekin alderatuta, proposamen urratzaileagoa egin du Gomezek. Irrintzi baztandar bat irudi bilakatu du, sinestesia deituriko zentzumenaren bidez. Kartel hori oinarritzat hartuta kamisetak egin dira, eta Mendi ostatuan erosi daitezke. Bertzela, larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara eta besta aitzineko astean arratsaldero, Baztandarren Biltzarra elkartearen egoitzan izanen dira eskuragarri.

Elizondoko Merkatu plazan eginen den bazkariari dagokionez, Baztandarren biltzarrak bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Iaz bezala, bazkari txartelak 23 euroan salduko dira. Bertzalde, bestan sortzen diren hondakinak murrizteko lanean jarraitzen du elkarteak. Bertze urte batez, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatuko du. Berrikuntza modura, ohiko komun kimokoez gain, egun dauden alternatibak Baztandarren Biltzarra bezalako besta handi batean egingarriak diren ala ez jakin nahi du elkarteak. Hala, belar bola bat erabiliko da pixa-toki modura. Alternatiba horrek funtzionatuz gero, litekeena da apurka-apurka komunen eredua aldatzen joatea.

Denendako besta

Baztandarren Biltzarra denendako besta izatea nahi du Baztandarren Biltzarra elkarteak. Horregatik, ez du Mutil Dantza baztertzailerik babestuko. Are gehiago, orgen desfilearen ondotik, Elizondoko plazan neskek zein mutilek dantzatzeko aukera izaten duten Mutil Dantzan parte hartzeko deia egiten du. Izan ere, denek, gizon ala emakume den inporta gabe, bestaz gozatzeko aukera izatea ezinbertzekotzat jo du. Berdintasuna lan ildo bat izaki, elkarteak argi utzi du sexu erasoen salaketen aitzinean, eraso sexisten aurkako protokoloa martxan paratuko duela.

Baztandar guztien besta iristeko gero eta gutiago falta da. Uztailaren 21ean, denei Elizondora hurbiltzeko gonbita luzatzen die Baztandarren Biltzarra elkarteak. Baztango hamabortz herriak beren orgekin bestan izatea espero du, herriak bestan ezinbertzekoak direlako erakusteko. Orgen desfilearen ondotik, denak animatu ditu merkatu zelaian eginen den bazkarira etortzera, eta horren ostean izanen den bestaz gozatzera beti ere, eskuaraz barra-barra eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztan
Hasier Larretxea
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Madame Birrots
“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.


Eguneraketa berriak daude