"Baztanen eskuara barra-barra" leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Egun osoko besta izanen da.
Igande goizeko 10etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00etan Mutil-dantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak, mezua, sari banaketa, animazioa, Hauspolariek taldearekin kantaldia eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan. 18:30ean hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldea igoko da oholtzara. 01:00etatik aitzinera, Juan Angel DJ-arekin bestak segi izanen du Laxoako plazako ostatuan.
Baigorriko Basaizea elkartearekin elkartasuna omendua
Omendua aukeratzerakoan, "huntekoan Izpegiz bertzalde salto egin eta Baigorriko Basaizea elkarteko lagunei luzatu diegu gure artera biltzeko gonbidapena. Helburuek, interesek, lanak eta bestak maiz elkartu gaituzte eta hemendik aitzin ere hala izatea nahi dugu. Hortaz, elkartea bera baino, elkartasuna omendu nahi dugu, Basaizea eta Baztandarren Biltzarra elkarteen arteko laguntasuna, batzuek muga gisa ikusten duten tokian guk zubia eraikitzen segi dezagun".
Baztandarren Biltzarrak berexiki nabarmendu nahi du ez duela inolako eraso sexistarik onartuko.
Ostatua frontoian
Ongi dagoena bere horretan utzi behar omen da eta, hortaz, aurtengoan aldaketa guti egin dituzte programan. Bat aipatzekotan, bazkal ondoko bestaren espazioa pixka bat aldatu eginen dutela eta frontoiari eman zaion estalkia probextuko dela, "karpa kendu eta gure ostatua frontonera mugitu dugu".
Baztandarren Biltzarrako menua hau izanen da: Etxeko piperrada, Patata tortila, aratxe errea litxuekin (aratxeak Gartzaingo Migeltxo Galarregi eta Elizondoko Pantxito abeltzainei erosiak eta litxua berriz Iruritako Urrutia anaiena). Ondotik Euskal pasela (Malkorra goxotegia), izozkia (jauregia esnekiak), kafea eta pattarra. Ilunabarrean karpan egiten diren bokadiloetarako Kortariko Bordako gasna erabiliko dute eta ostatuan salgai egonen den sagardoa, berriz, Lekarozko Larraldeakoa izanen da.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Zer da herri bat? Galdera horrek oso erantzun desberdinak izan ditzake alderdi materialari edo inmaterialari begiratuz gero: eraikin zein etxeei, edo komunitateari zein elkarbizitza arautzeko moduari. Baina herriek ingurumenari eta lanari estuki loturiko iragan bat dute, eta... [+]
Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako sei ikasle baino ez ditu Zigako (Nafarroa) eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagogikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume gehiago... [+]
Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]
Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]
Heldu den asteazkenean, otsailaren 14an, batzar irekia eginen dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera.