Bazen behin zirku bat… AHT izenekoa


2021eko abenduaren 15ean - 15:55
Azken eguneraketa: 16:59

AHTa den elefante txuri handi hori une honetako zirkurik kolosalena bihurtu da. Amaitzen ez den krisi-kateatze honek kolpatutako gizartearen oinarrizko beharrizanak asetzeko erabili beharko liratekeen funts guztiak irensten ari da.

Elefante zuriaren zirku handiaren aktore nagusien artean, Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesioko “berritsua” nabarmentzen da, zeinak iragartzen baitigu Castejon eta Campanas “hiri jendetsuak” elkartuko direla 60 km-ko AHT TxuTxuaren bidez, Europako funtsek erreskatatua. Beste 200 milioi euro gehiago, lehen xahututakoari gehitzeko, denona den itsulapikotik lapurtuak. Lurralde bat kohesionatzeko modu polita! Andoni Ortuzar ile-hazle saltzaile handia ere badugu, alimaleko dirutza inbertitu  arren AHTa bidegorri bat besterik ez dela iragartzen diguna, baina prestidigitaziozko alarde batean Gasteiz eta Bilboko sarrerak lurperatzeko beste 1.600 milioi euro lortu dituena, adreiluaren negozio espekulatiboarekin jarraitu ahal izateko; era berean, Glasgowtik iritsi berri diren Maria Chivite eta Arantxa Tapia pailazoak ere baditugu, CO2 isurketarik gabeko AHT berdearekin engainatzen gaituztenak; halaber, ezin ziren falta, magiaz, eraikuntza-enpresen poltsikoak betetzeko diru-kutxa publikoak husten dituzten politikari prestidigitatzaile horiek guztiak; eta, jakina, AHTaren eta beste makro proiektuen aurkariak isunez itotzen dituzten isun-jaurtitzaile handiak.

Zirkuak baditu bigarren mailako aktoreak ere, AHTaren elefante zuri handia elikatzen jarraitzera behartuta daudenak:  osasun eta hezkuntzako langile, pentsiodun eta langabedun funanbulistak, etengabe soka ahuletik dabiltzanak, murrizketen amildegian

Baina zirkuak baditu bigarren mailako aktoreak ere, AHTaren elefante zuri handia elikatzen jarraitzera behartuta daudenak. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: osasun eta hezkuntzako langile, pentsiodun eta langabedun funanbulistak, etengabe soka ahuletik dabiltzanak, murrizketen amildegian; akrobata eta malabaristen segizio handia, besteak beste, gazteak, migratzaileak, etxegabetuak, arte eta kulturaren mundua, euskara, tokiko ekonomia, LGTBI+ kolektiboak… Sektore horiek guztiek malabareak egin behar izaten dituzte hilaren amaierara iristeko, aurrekontu-partida justuak lortzeko, edo akrobazia fisiko eta psikikoak egin behar dituzte etxe duina eskuratzeko; halaber, baditugu emakume indartsuak, emakume langile horiek guztiak (etxetik kanpo zein  barruan lan egiten dutenak), egoitzetako langileak eta, oro har, zaintzan diharduten emakumeak. Bere bizkar daude lanik astunenak, garrantzitsuenak, baina gutxien aitortzen direnak. Elefante zuri handia bizkar gainean eusten dutenak dira; eta, azkenik, jauzilari handiak, ekologistak eta azpiegitura handien aurkakoak, lurraren defentsan jauzi hilgarriak egin behar dituztenak.

Zirku gehiago ez, mesedez! AHTren elefante zuriaren zirku kolosal hau berehala eta behin betiko gelditzea eskatzen dugu. Funts horiek, behingoz, herritar guztientzako bizi-baldintza duinak bermatzera dedikatzea eskatzen dugu, enplegua, osasuna, irakaskuntza, pentsioak, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak eta kalitatezko zaintzak ziurtatuz. Azken batean, bizitza politikaren erdigunean jar dadila. AHTren dirua gastu sozialentzat!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude