Baxoa proba bere horretan mantentzearen aurka protestatu dute Ipar Euskal Herriko lizeoetako ikasleek

  • Bigarren Hezkuntzaren amaieran egiten den baxoa azterketa bere horretan mantenduko du Frantziako Gobernuak. Ikasleak kontra agertu dira eta ebaluaketa jarraia egokiagoa dela defendatzen dute. Protestak izan dira Ipar Euskal Herriko hainbat lizeotan.


2021eko maiatzaren 10ean - 11:32

Baxoa azterketa bere horretan mantenduko du Gobernuak, pandemia garaian kurtsoa aurrera eramateko gora-beherak izan arren. Herrialde osoan izan dira erabakiaren kontrako protestak eta azken asteetan Ipar Euskal Herriko ikasleek ere mobilizazioak burutu dituzte.

Ipar Euskal Herriko kolegio eta lizeoak maiatzaren 3an itzuli ziren ikasgeletara. Kolegioetan modu presentzialera itzuli dira eta lizeoetan irakaskuntza “hibridoa” daukate, hau da, txandaka ikasleen erdia ikasgelatik eta besteak etxetik.

Egun horretan bertan, Baionako Cassin lizeoko eta Donibane Lohizuneko Ravel lizeoko ikasleek UNL Frantziako lizeotarren batasunak deituta, protesta egin zuten baxoko azterketak mantenduko dituztelako. Astelehen honetan ordea Bernat Etxepare lizeoan izan dira protestak. Frantziako Hezkuntza ministro Jean Michel Blanquerrek prentsaurreko bidez jakinarazi zuenez, bere horretan utziko dituzte azterketak: “Gure helburua da ahalik eta baldintza normalenak eskaintzea ikasleei”.

Ikasleen ustez ordea, ebaluaketa jarraia egokiagoa da 2021eko baxoaren notarako. Ez daude ados gobernuaren erabakiarekin eta parekotasun eza sortzen duela salatu dute ikasleek.

Horrez gain, Seaskako ikasleek urtero baxoari begirako beste aldarrikapen bat izaten dute: azterketa euskaraz egin ahal izatea. Gaur egun Historia-Geografia eta Matematika baino ezin ditzakete egin euskaraz eta beste guztiak frantsesez. Horregatik, ikasle, irakasle eta gurasoek protestak egiten dituzte urtero. Azterketen zuzenketak ere Pauen egiten dira, irakasle frantsesdunek zuzendu ditzaten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baxoa
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


“Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da”

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2022-09-14 | ARGIA
EPPko ordezkariak inpresio onarekin etorri dira Paristik

Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.


2022-05-31 | ARGIA
Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaera atzera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak

Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.


2022-05-24 | ARGIA
Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


2022-02-08
Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatu die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten

Euskaltzaindiak Baionan otsailaren 3an sinatutako agiria plazaratu du. Euskararen Akademiarentzat, "onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak"... [+]


Euskaraz erantzundako Baxoko filosofia azterketak ez dituzte zuzendu, “izaera politikoa” dutela argudiatuta

Filosofiako proba euskaraz idaztea “izaera politiko eta aldarrikatzailea” duen ekintzatzat ikusi dute zuzentzaileek, azterketa frantsesez baino ezin baita egin. Ikasleetako bati, baina, etsamina zuzendu diote eta 20tik 12 puntu lortu ditu.


2021-06-15 | ARGIA
“Brebeta azterketak euskaraz zuzentzeko bitartekoak badira, baina ez dute nahi, erabaki politikoa da”

Brebeta azterketa euskaraz egiten dute Seaskako ikasleek, baina zientzietako froga euskaraz ez dakiten irakasle frantsesek zuzendu dituzte azken bi aldietan. Aurtengo azterketak euskaraz zuzenduak izan daitezela eskatu dute Seaskako irakasleek eta desobedientziaren bidean... [+]


Unibertsitatera sartzeko probaren ordez, ebaluazio jarraia egingo dute Ipar Euskal Herrian

Hego Euskal Herrian selektibitatea mantentzea aurreikusten duten bitartean, Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute baxoa egin beharko. Unibertsitatera sartzeko proba egiteko baldintzarik ez dagoela adierazi du Frantziako Hezkuntza ministroak, eta ikasturtean zehar ikasleak duen... [+]


2020-01-29 | ARGIA
Baionako Cassin lizeoko ikasleen herenak uko egin dio baxoa berrituaren lehen proba egiteari

Orain arte lizeoko azken urtearen bukaeran egiten zuten ikasleek baxoaren proba, bi astean azterketa guztiak eginaz. Baina baxoaren erreformaren arabera, lizeoko azken bi urteetan egin beharko dituzte azterketak aurrerantzean. Beste aldaketa bat ere bada: orain ikastetxe... [+]


Brebeta osorik euskaraz egin ahal izatea eskatuko dute Lartzabale, Ziburu eta Kanbon

Frantziako Hezkuntza Ministerioak aurten ere ez du onartu Ipar Euskal Herriko 193 ikaslek Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egitea. Joan den urtean ere ez zuten utzi, eta ikasleek euskaraz egin zuten azterketa; irakasle erdaldunek zuzendu zituzten azterketa hauek,... [+]


2018-06-18 | ARGIA
Baxoa euskaraz egitea aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean Baionan

Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskaraz! Ikasle kolektiboak deituta, 12:00etan egingo da elkarretaratzea Baionako René Cassin lizeo aurrean.


2018-02-15 | ARGIA
Baxoa lau azterketatara mugatu eta lizeoko adarrak kenduko ditu Frantziako Gobernuak

Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak jakinarazi du baxoan eta lizeoan aldaketa nabarmenak egingo dituztela. 2021era arte jarri du epea aldaketak indarrean jartzeko.


Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna salatu dute ikasleek

Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dituzte baxoko azterketak. Oraindik, ordea, ez dute guztia euskaraz egiteko aukerarik, eta "Aitzina pausoa, euskaraz baxoa!" lelopean elkarretaratzea egin dute Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean lehen azterketa egunean, ekainaren... [+]


Eguneraketa berriak daude