Gogoan dut gazte garaian zenbat aldiz aztertzen genituen Richard Feynman fisikari amerikarraren lanak. Gure ingeniari-eskolako irakasle kaskagorria maiteminduta zegoen fisikari amerikar horrekin. Fisikari amerikarrak matematikak zituen gogoko, asko zekien, ikaragarri. Bada, fisikari horrek, beste gauza askoren artean, hau defendatzen zuen: “Zientzia da gauzak ezagutzeko modua irakasten duen bideetako bat”.
Ez da ezagutzen ez ditugun gauzak ikasteko bidea bakarrik, baita ezagutza horien norainokoa zein den jakitekoa ere. Ezer ere ezin baitaiteke era absolutuan ezagutu. Zalantza eta duda-muda erabiltzeko bidea da. Gauzen inguruan iritzi jakin bat edukitzearren, pentsatzeko bidea. Egia eta iruzurra, egia eta ikuskizuna eta abar elkarrengandik desberdintzeko bidea.
Feynmanek esandakoa Hego Euskal Herrian egun bizi dugun egoerari aplikatuta, eta horri adimen ttantta bat gehituz gero, ikusiko genuke Iruñean eta Gasteizen maizterra maiz –oso maiz– aldatzea saihestu ezinezko zerbait dela, baita gaur bertan egoitzak hutsik geratuko balira ere.
Are gehiago, “normaltzat” jotzen dugu; izan ere, sisteman bizi dugun krisi-prozesuaren baitan aldaketarako aukera hori erabat bateragarria litzateke kapitalismoaren kontraesan sozialekin.
Hori horrela, eta datorkigun errealitatea kontuan hartuta, beste behin esan beharra dago guztiz jasanezina eta faltsua dela aipatutako bi egoitzetan –Iruñean eta Gasteizen– defendatzen duten teoria: “ongizate soziala” kontsumoarekin parekatzearena.
Tamalez, langabezia eta bazterkeria dira ekuazio horretan zalantzan jartzen dituzten lehendabiziko erreferentziak. Eta hori ez da “soilik” hemen gertatzen, gauza bera gertatzen da Europan eta baita mundu zabalean ere.
Joko hori berezkoa da demokrazia formaletan. Gobernuak etorri eta joan egiten diren bitartean, handikeria eta diruzalekeria bertan geratzen dira, ezagutzaren muturreko aurrerapausoak izango balira bezala, lana aurkitzeko bulegoaren pare.
“Ustezko” demokrazia horretan dirua eta urrearen koloreak ordeztu dituzte; morala, kontzientzia eta lotsa. Demokrazia horren bilakaerak zibilizazioaren modu kolonialaren zabalkundearen biktima bilakatzen gaitu. Balioen suntsiketa garaira garamatza, eta balio horien ordez objektuak baino ez ditugu aurkitzen. Bide hori ez da etorkizunera jotzeko egokiena.
Baina guztiok ez gara halakoak, eta gauzak ez dira betidanik horrela izan. Gure herriak auzolanen bidez administratzen ziren sasoi haietatik, euskal gizartearen eta euskal herritarren bizimodua elkarri lotuta egon dira. Indartsuak izan gara betidanik, eta hala izango gara etorkizunean ere. Beraz, Euskadi Irratian behin eta berriro entzuten dugun “auzolana” ez da sinesgarria.
Aldiz, ezker abertzaleak beti aitortu ditu norbanakoaren berezko balioak, eta hala ulertzen du kolektibismoa, hau da, helburu berbera izanik, hainbat pertsonaz osaturiko unitate edo multzoa.
Garena gara, herri burujabea amesten duen proiektu bateko kideak. Pertsonaren baikortasuna eta tragedia, biak onartzen ditugu, txanpon beraren aurpegi desberdinak direlako, batak bestea baztertzen ez duen batasun dialektikoa.
Badira diotenak Espainiako Estatuan gobernuak askatasuna isilarazten duela epaitegiak “aktibatzen” dituenean. Ni ere iritzi berekoa naiz, are gehiago, asko eta asko dira gaur “idazten” ari garenarekin bat datozen epaiak. Gertatzen ari denaren aurrean ezikusiarena egiten dute eta politikan mutur sartzea dute maite. Gaizkideak dira.
Idazle asko ezagutzen ditut –botikaren gisa denetarik gaude–, eta honako hau zuzendu nahi nieke: bizi dugun egoera konprometituaren aurrean, unibertsoaren eta pertsonen arteko bitartekoa izan beharko luke idazleak. Horregatik, epaitegiak aktibatu eta isiltasuna espetxeetako “soinu” bilakatzen denean, guk geuk onartzen dugu espetxe hori, gure isiltasunaren bidez. Hortaz barne begirada zintzoa eskatzen dut..
Egoera horren aurrean azpimarra nahi nuke beharrezkoak dituela herri honek saiheska eta beti beste aldea begiratuz bizi direnak ere. Euskaldun “aseptikoak” badaki bide zuzena eta okerra desberdintzen, baina ez da arrazoiaren eta egiaren bidean urrats bat bera ere emateko gai. Tristea, norberaren buruari iruzur egin beharra, barruan daraman utzikeria estaltzeko. Ze pena.
Batzuk eta besteak, denak baikara beharrezko.
Josu Iraeta, Espainiako Kongresuko diputatu ohia eta idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]