Batzarre Ahal Dugu-rekin eta Ezker Batuarekin aurkeztuko da A10eko hauteskundeetara

  • Jarraitzaileen %74k egin dute formula horren alde, barne bozketan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 30ean - 12:11
Batzarreren batzar orokorreko kideak, artxiboko irudi batean.

Batzarreren jarraitzaileei bi aukera eskaini dizkiete: koalizioa errepikatzea ala hauteskundeetara ez aurkeztea. Ez dute mahai gainean jarri Iñigo Errejonek sorturiko Mas Pais-ekin aurkezteko aukera. Orotara 122 lagunek parte hartu dute barne bozketan: 91k formula errepikatzearen alde egin dute, eta 31k ez aurkeztearen alde.

Emaitzak Batzarrek berak zabaldu ditu, prentsa ohar baten bitartez. Hartan garrantzitsutzat jo du Unidas Podemos hautagaitzaren alde egitea, “ezker alternatiboak ahalik eta indar gehien eduki dezan”; izan ere, “eskuinaren eta eskuin muturraren gobernuaren arriskua presente izan da eta presente izanen da”. “Gehiengo sozial aurrerakoiak dezepzio handia pairatu du ezkerreko indarrek akordiorik ez dutela lortu ikusita, baina halere garrantzitsua da hurrengo hauteskundeetan parte hartzea”, gaineratu du.

Izquierda Ezkerra koalizioan tira-birak izan dituzte azken hilabeteotan, Nafarroako Gobernuaren eraketaren kontura. Koalizioa Ezker Batuak eta Batzarrek osatzen dute. Bi indarrak zeuden gobernua sustengatzearen alde, baina EBk kanpotik egin nahi zuen, eta Batzarrek barrutik. Azkenean, Batzarreko Txema Mauleonek Eskubide Sozialen departamentuko kabinete buru izaten segitu du. Aurreko legealdian, postu hori bera izan zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019
Aurreakordioa sinatu dute koalizioan gobernatzeko PSOEk eta Unidas Podemosek

Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.


2019-11-11 | ARGIA
Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019-11-11 | Z. Oleaga
Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019-11-11 | ARGIA
JARRAIPENA | Pedro Sanchezen hauteskunde errepikapenak faxismoari hegoak eman dizkio

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeotan, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herritarrek 23 ordezkari hautatuko dituzte. 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


2019-09-18 | ARGIA
Berriz Espainiako hauteskundeak Hegoaldean: ziur edo ziur samar esan daitezkeen bost gauza

Asteartean jakin da Espainiako hauteskundeak errepikatu egingo direla. Azaroaren 10ean boto-kutxen aurrean zita dute Hegoaldeko euskal herritarrek berriz ere eta aurre-kanpaina dagoeneko martxan dago. Politikariek esaten dutena gorabehera, hauteskunde horiei buruz ziur edo ziur... [+]


2019-09-11 | Karmelo Landa
Zer aldatzera goazen

Badirudi hauteskundeen zurrunbiloan sartu nahi gaituztela berriro, eta ez dakit, horretan sartu aurretik, ez genukeen aztertu beharko azken hauteskundeen eta gobernu osaketen ziklo horretatik zer atera den garbi euskaldunontzat. Sarritan entzun izan dugu Espainiako Estatuak ez... [+]


2019-08-07 | Jule Goikoetxea
Espainiako Estatuko instituzioak
Autoritarismoa eta erresistentzia

Europako eta Espainiako Estatuko instituzio nagusiak osatu dira iragan hilabeteetan, baita foru eta udal erakundeak ere. Jule Goikoetxea filosofo politikoak eta irakasleak aztertu du azken hauteskundeen ondorengo erakundetze prozesua.


2019-06-04 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Mapak

Beharbada lehenago izanen ziren, baina hauteskundeak ailegatzearekin batera erreparatu diet nik sare sozialetan. Mapak.


2019-05-21 | ARGIA
Kataluniako parlamentari presoentzako txaloak nagusi Espainiako Kongresuan

Espainiako Kongresuan izan dira bigarren egunez jarraian Turull, Rull, Sanchez eta Junqueras. Behin osatuta, Kongresuko mahaiak erabakiko du euren kargugabetzearen inguruan. Meritxell Batet, izendatu dute Kongresuko presidente .


Bilboren erradiografia politiko bat

Hauteskunde zikloan sartuta gaude bete-betean. Kanpainaz kanpaina pasatzen dira egunak. Eta, beraz, hilabete honetan, neuk ere Bilbo hiriari betaurreko elektoralekin begiratu nahi izan diot.


Errenta, demokraziaren muga Donostian

Zer ezkutatzen dute abstentzio datuek? Zerk eragin dezake, udal hauteskunde batzuetan, hiri bereko bi auzoren artean hamar puntuko aldea egotea? Zubiak Eraikiz plataforma eta Montera34 laborategia klase sozialen eta abstentzio mailaren arteko korrelazioa azaleratzeko ari dira... [+]


2019-05-02 | Jon Alonso
Apirilak 28

Jeltzaleen mundua ezagutzen duen adiskide batek deitu berri dit, apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzen gainean berba egiteko. Harrituta dago: EAJk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, historikoak; bederatzi senatari, sei diputatu, hau da, hamabost lagun Madrilen ongi... [+]


2019-05-02 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa bete, eta betearazi

Azkenaldian, alderdiek eta gobernuak hauteskunde egoeran murgildu dituzte herritarrak, eta haien botoaren bila, promesaz beteriko hauteskunde programak haizatu dituzte. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik begiratuta, gauza asko eta oso anitzak hitzeman dituzte, zenbait alderdiren... [+]


2019-05-02 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Herensugeak eta ibiltari zuriak

Barka diezadatela Tronu jokoa oraindik ikusi ez edota sekulan ikusteko asmorik ez duten guziek, baina telesail horren inoiz baino antz handiagoa izan du Espainiako hauteskunde kanpainak.


Eguneraketa berriak daude