Batera karabana Hendaiatik abiatu zen. Baiona, Angelu eta ondoko herrietatik ibili da, Baterako militanteen ondoan auzapez eta hautetsi franko direlarik, Baterak daraman lanaren garrantzia eta osagarritasuna aitortu dute politikariek.
Batera karabana bosgarren egunera iritsi da. Baterako kide Nikolas Blain honela mintzatu zen Hendaian abiaburuan: “Euskal instituzioaren (Herri Elkargoa) gaia ez da bakarrik Herriko Etxeetako kontseiluetan landu behar”. Herritarrei proiektuaren nondik norakoa sakonetik azaldu behar zaie karriketan: “Instituzioak ukanen dituen eskumenek, garraioak, hizkuntza politikak eta beste, horiek oro ondorio zuzenak izanen dituzte herritarren egunerokotasunean. Eta, beraz, lehenbailehen jabetu behar dute gaiaz. Ohartzeko elkargo hori heldu dela, eta horrekin egin beharko dugula lan bihar”.
Herritar asko ez dira Herri Elkargoaren garrantziaz jabetu
Eskualde berriko bozen kanpaina hastear batera abiatu zen Batera karabana. Egia erran, Bordeleko Kontseilu Nagusirako kanpaina usaian eta are manera oharkabeagoan pasako zen Batera kabana karriketan ibili ez balitz. Udaberrian izanen dira Herri Elkargoari buruzko benetako bozak. Haiei begira ari dira Baterako kideak, bidez bide, herriz herri, karrikaz karrika eta karabanaren bitartez
Angelu eta Miarritzeko Herri Etxeko hautetsien gehiengoek Herri Elkargoaren Herri Elkargoaren aurka bozkatu dute, Baionako Herri Kontseiluko gehienak alde daude. Hemendik aitzina, falta diren herrietako ordezkariek bozkatuko dute: “Argi da, batzuk zalantzan daude, informazio eskasagatik edo beldurragatik. Horiei konfiantza transmititu behar diegu eta haien iritzia gure alde erakarri”, erran zuen Nikolas Blainek
Baterako kide Sébastien Casteten aburua
Karabana bidean bide doan bitartean, Baterako kide Sébastien Castetek bere aburua helarazi digu: “2016ko udaberrian Iparraldeko herriko kontseilu guziek Iparraldea instituzionalki Elkargo bakar batean antolatu nahi duten erabaki beharko dute. Anitz izan dira azken urte hauetan Iparraldearen biharko gobernantzari buruz egin gogoetak, azterketak... baina hautetsien artean nagusiki eramanak izan direnak.
Betidanik egin ohi izan duen bezala, Batera Plataforma sozializazio lana egiten ari da, Euskal Herri Elkargoak ekarriko dituen aldaketei buruz argibideak eman, eztabaidatu eta iritziak jasotzeko.
Aldi honetan, jendarteratze lan hori ezin manera originalagoaz antolatuko da, hemendik martxora Iparraldeko 158 herrietatik pasako den Batera autobusaren bidez eginen baita, herritarrengana zuzenki joanez. Karabana azaroaren 23an abiatu zen Hendaiatik eta aste berean Baiona eta Angelu herrietatik pasa. Abiatze eta pasatze egun horietan Baterako militanteen ondoan auzapez eta hautetsi franko ere hor zirelarik, Baterak daraman lanaren garrantzia eta osagarritasuna nonbait politikoki aitortuz”.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.
Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]
Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.
Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.
Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]
Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.
ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”
Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]
Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.
Frantziako Iraultza ondorengo lehen instituzio politikoa Ipar Euskal Herrian martxan dago. Jean-René Etchegaray da lehen presidentea, hautetsien gehiengoak hala erabakita.
1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da,... [+]
Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.
Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.
HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez