Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

  • Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan, Birsortze Biltzar Nagusi baten kari.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 08an - 08:30

2017an, Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) sortzea lehen urrats bat izan zen. Hala ere, zortzi urteko esperientziaren ondoren, konstatazioa argia da: Hirigune Elkargoak ez du baliabide eta gaitasun nahikorik lurraldearen eta bertako biztanleen beharrei erantzuteko. Hainbat aldarrikapen historiko betetzekoak daude oraindik eta erronka berriak agertu dira azken urteetan, batez ere klimari, etxebizitzari eta justizia sozialari buruz. Tokiko erabaki ahalmen murritzak eta baliabide ekonomiko eskasak politika publiko anbiziotsuen gauzatzea oztopatzen dute.

Beharrezko bilakaera: estatus bereziko kolektibitate baterantz

Muga horien aitzinean, Batera-k uste du urrats berri baten egiteko tenorea heldu dela: Estatutu berezia duen Lurralde Kolektibitate baterantz eboluzionatzea. Lyongo eredua, autonomia, eraginkortasuna eta demokrazia indartua uztartzen dituena, inspirazio iturri da Ipar Euskal Herriarentzat.

Batera-k ez du dena deseraiki nahi, baizik eta gure lurraldeari egokitua den instituzio bat eraikitzeko, dagoena aldarazi. Bilakaera hori kolektiboki eraman behar dute herritarrek, hautetsiek eta sektore engaiatuek.

Herritarren dinamika berri bat

Eraldaketa horren erdiesteko, Batera berriz sortzen da:

  • Antolaketa berri bat
  • Indar eta sektore berrien inplikazioa
  • Instituzioen aldarrikapena bultzatzeko bide orri gaurkotua.

Maiatzaren 10a, larunbata: Birsortze Biltzar Nagusia

Batera-k lurraldeko herritar, hautetsi eta eragile guziak mobilizatzera deitzen ditu. Dinamika berri honen lehen hitzordua maiatzaren 10ean iraganen da, 9:00etan, Ezpeletako Patronatuaren gelan, Batera-ren Birsortze Biltzar Nagusirako.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Batera
Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


Euskal Elkargoan izan daitekeen kargu metaketa ez du begi onez ikusten Baterak

Euskal Hirigune Elkargoaren balorazio gazi-gozoa egiten du Batera plataformak. Egitura horrek ahalbidetzen duen kargu metaketa dute puntu ezkorren artean. Duela hiru urte sortu zen instituzio hau eta martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeetan finkatuko da osaketa berria.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


Ipar Euskal Herria egituratzeko “aukera historikoa” baliatzeko asmoz Batera karabana

“Aldaketa nagusi batzuen bezperan gira, aukera historikoa dugu lehen aldikotz Euskal Herria egituratzeko eta Akitania eskualdeko bigarren indar publikoa bilakatzeko". Batera plataformak Ipar Euskal Herria egitura instituzional batean bateratzea lortzeko kanpaina... [+]


Eguneraketa berriak daude