Erbesteratu eta espetxeratu guztiek idatzi bateratua sinatu dute. Espainiako Epaitegi gorenaren epaia begi-bistan, irailaren 11n “aparteko” mobilizazioa eskatu dute. “Frustrazioa” gainditzeko, urriaren 1aren espiritua berreskuratzea aldarrikatu dute.
“Duintasun demokratikoa eta askatasuna” du izenburu Dolors Bassa, Antoni Comín, Jordi Cuixart, Carme Forcadell, Joaquim Forn, Anna Gabriel, Oriol Junqueras, Clara Ponsatí, Lluís Puig, Carles Puigdemont, Raül Romeva, Josep Rull, Marta Rovira, Jordi Sànchez, Meritxell Serret eta Jordi Turull espetxeratu eta erbesteratuek sinatu duten idatzi bateratuak.
Urrirako espero den Epaitegi Gorenaren sententziak aurtengo Diadari “berriz ere ohiz kanpokoa” iritzi diote sinatzaileek, eta horregatik, “berriz ere ohiz kanpoko mobilizazioa burutzera” deitzen dute Kataluniako jendartea.
Urriaren 1era bueltatu
Aurtengo Diadaren deialdiak ika-mikak sortu ditu. Historikoki irailaren 11 bakoitzaren diferentziak onartzen dituen batasunaren adibide izan dela diote preso eta erbesteratuek, eta horri eusteko eskatu dute.
Norabide horretan, 2017ko urriaren 1eko espiritua aldarrikatu dute errepresaliatuek: “Urriaren 1a posible izan zen helburu komunak eta gure eskubideak defendatzeko erabakitasunak Estatuaren biolentziak baino gehiago gehitu zutelako (…) Frustrazioaren aurka, lasaitasunera, eskuzabaltasunera, heldutasunera eta erabakitasunera bueltatu behar dugu”.
"Mugarri berria"
Irailaren 11ko mobilizazioa “Kataluniako herriaren borondate demokratikoaren mugarri berria” bilakatzera deitu dute preso eta erbesteratuek. Hori litzateke, Epaitegi Gorenaren sententziari eman behar zaion erantzunaren “aurrekari aproposena”: “Argi eta ozen esan behar dugu epai justu bakarra epaitegietako auzipetu guztien absoluzioa dela”.
Espainiako jarduneko gobernua kritikatzen du idatziak, Pedro Sánchez Mariano Rajoy “imitatzen” ari dela nabarmenduz. Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzen du sinatzaileen irudiko. “Atzerabide demokratikoak” independentismoari ez ezik herritar guztiei eragiten diela uste dute, eta “bereziki, bere oinarrizko eskubideak libreki praktikatu nahi dituen edozein mugimendu politiko edo soziali”. Horregatik, “demokrata guztiei” luzatzen diete deia.
“Borroka hau zuekin konpartitzea ohorea da. Berriz ere egiteko, berriz ere egon beharra dugu” esanez amaitzen du idatziak, jaio berri den Tsunami Democrátic ekimenak erabilitako leloetako bati keinua eginez.
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]