Parisko Bataclan aretoan zen Pierre Balaceyk honela azaldu die Euskal Irratiei ostiral gauean bizitakoa.
"Kontzertuan ginen eta gibeletik sartu dira, tiroak entzun ditugu. Hastapen batean ez genuen ulertzen, pentsatu dugu gusto txarreko txiste bat zela, hala ere, lurrean ginen eta elkarri begira. Badut oroitzapena norbait ikusi dudala gibelean, armatua, eta ni ateratze batera buruz joan naiz, eskuin aldera baina ainitz ginen eta lurrera erori gara denak bata bestearen gainean blokatuak. Erraiten ziguten ez mugitzeko, bestelaz tiro eginen zutela. Bazen jende ainitz zutitzen zena eta gainera tiro egin diete. Gu lurrean egon gara eta ez genuen ikusten gibelean zer gertatzen zen. Momentuan uste dut ohartzen ginela gure bizia jokoan zela baina denak lasai egon gara eta preseski harritu naiz ni ere ze lasai egon naizen. Itxoiten genuen bukatzea, espero izanez ondoko tiroa ez zela guretzat izanen."
Pierre Conesa (1948) Frantziako Defentsa ministerioko goi-funtzionario erretretaduna elkarrizketatu du Afrique-Asie hilabetekariak uztail-abuztuko zenbakian, Bartzelonako gertakizunak baino lehen. Pasarte txiki bat euskaratu dugu, non Afganistango gerratik gaur arte luzatu den... [+]
Parisko multzo hilketa odoltsuen ondotik, hona Brusela, bihotzean kolpatua: Dante miresgarriaren infernuko aurreneko kapituluetan igeri zebiltzala, uste bide zuten hiritarrek Zaventemeko aireportuan edo Maelbeek metro geltokian harrapatuak suertatu zirenean: “Hemen sartzen... [+]
Askotan iragarri eta beste hainbestetan gezurtatutako albistea asteazkenean bihurtu da egi: Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak dimititu egin du.
Astelehenean martxan jarritako Europako Terrorismoaren Aurkako Zentroko buru izango da Manuel Navarrete Guardia Zibileko koronela. “Terrorismoaren aurkako borrokan" duen esperientziagatik aukeratu dute: 1985ean abiatu zuen karrera Intxaurrondoko kuartelean.
Montpellierreko (Okzitania) auzitegiak atzera bota du Beziers hiriko alkateak herritarren milizia osatzeko abenduaren 1ean argitaratutako udal araua. Fronte Nazionalaren gertukoa den Robert Menard alkatearen enegarren erabaki polemikoa izan da.
Frantziako Gobernuak laguntza eta kalte-ordainetan kalkulatutako 300 milioi euroak Ekintza Terroristetako Biktimen Berme-funtsetik (FGTI) ordainduko ditu. Azaroaren 13ko atentatuetan 130 pertsona hil eta 300 zauritu zituzten.
Frantzia shock egoeratik atera da edo zaintza berezitik, aldi baterako behintzat. FN da frantziarren gaitza. Boterean dagoen PS galtzaile izan da LR alderdiaren (Les Républicains) mesederako. Sarkozy eskuindarrak –FNren muturrean ia– aurrea hartu die Hollande... [+]
Ariege (Frantziako Hegoaldean, hiriburua Foix) departamenduan bizi da François Hollandek ezarritako salbuespen egoeragatik etxean egotera derrigor behartutako herritar ugarietako bat. Politis astekarian plazaratu du gutun irekia: "Lettre d’un assigné... [+]
Robert Menard Beziersko (Okzitania) alkateak iragarri du “Beziersko guardia” eratuko dutela emergentzia egoera indarrean dagoenerako. Fronte Nazionalaren gertukoa da Menard, eta alkate denetik polemika ugari sortu ditu hartutako zenbait neurrigatik.
Azaroaren 13ko atentatuen ostean manifestatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen badu ere, COP21 Klima Aldaketaren Gailurraren bezperan 10.000 pertsona elkartu dira Frantziako hiriburuaren erdigunean. Poliziak gogor betearazi du manifestatzeko debekua: Errepublikako... [+]
Guardia Zibilak joan den astelehenean meskita bat miatu zuen. Gasteizko Komandantziak ohizko kontroltzat jo zuen baina Laudioko komunitate musulmaneko kideek salatu dute modu txarrean eman zirela miaketak.
Nafeez Ahmed (Britainia Handia, 1978) ikerketako kazetari eta Ekialde Hurbilean aditu ezaguna da. The Guardian egunkarian aritu ondoren, gaur Insurge Intelligence gunean ari da, bere blog pertsonala ere baduelarik. "NATO is harbouring the Islamic State" (OTANek... [+]
Frantziako zenbait intelektualek adierazpen baten bidez galdetu dute Parisko atentatuen ostean Frantziako Gobernuak abiatutako “terrorismoaren aurkako gerrak” zer ondorio izango dituen. Frantziak abiatutako bonbardaketen kontra bat egiteko deia luzatu dute.
Segurtasunaren izenean zenbait askatasun indibidual eta kolektibo murriztea onartu du, gehiengo handiz, Frantziako Asanblea Nazionalak. Erabakiarekin ados omen dago herritar ugari, galdeketa baten arabera. Ez alferrik, beste gai batzuetan egin ohi den lasaitasunerako deiaren... [+]
Dolua lege bihurtzen denean, Judith Butler izan da baltsamoa egunotan. Bere berbetan: "Horrek esan nahi du itxaron beharko dugula berriz ere pentsatzen hasi arte. Zaila da pentsatzea shock egoeran zaudenean".