Atzo aipatzen genuen Zinemaldiaren gaindosiak derrigorrez dakartzala berarekin zenbait sintoma. Haien artean, nagusiena, errealitatea fikzioarekin nahastearena, edo sinestesia bat non pantailaz kanpoko eta barruko mugak ezabatzen diren. Gaur, ordea, filmak berak izan dira kontzeptu horrekin jolastu dutenak, errodatzetik haratagoko mundu batez kontziente agertu direnak eta gidoi sinestesikoak eratu dituztenak. Ikusi behar horrek datorren astean medikuak egiten digun diagnostikoan aldeko edo kontrako papera jokatuko duen; zinezalearentzat, halere, ebatzi beharreko problema matematiko tentagarria da.
Errusian eginiko Chupacabra filma Grigory Kolomytseven lehen lan luzea da. Bertan etorkizunari beldur dion haur baten istorioa ageri da, ingurukoarekin frustrazio handi batean bizi dena. Aitak ez du ikusi ere egin nahi, amak umezurztegi batera eraman nahi du, eta bere maitasun platonikoa herriko gazte harroxkoenarekin ari da ateratzen. Tartean txakur bakarti bat ezagutuko du, zeina banpiro-ahuntz pertsonaia mitologikoa dela erabakiko duen, berekin fida daitekeen lagun bakarra. Haurra kontziente da Chupacabraren hozkadak biktima erasotzaile bihur dezakeela. Proiektua Ikusmira Berriak programan garatu zen 2018. urtean zehar.
Haurtzarorako itzulera da filma, hirietan arriskutsuegiak gerta daitezkeen jolasetan gauzatzen dena. Sarri filmetan onartzen ditugu gure egunerokoan gaindituko gintuzketen eszenatokiak; pantailak filtro bat, gauzak goxatzeko edo edertzeko modu bat emango balu bezala. Haur hauek heriotzatik gertu daude behin baino gehiagotan, eta hori da egunerokotasunean bizitzearen parte. Inguruak den bezala onartzen ez duela ikusita, protagonistak irmotu egingo ditu bere jokaera basatiak, eta Chupacabra piztia mitologikoa bilakatzea erabakiko du. Pertsonaiak nahiko sakonak dira, eta elkarren artean sortzen duten gizartea marraztua gelditzen da filmean, horrek asko laguntzen du kontakizuna eraikitzeko orduan. Kontu mitologikoaren gauzatzeak zabalik uzten du atea gertatutakoak sentitzeko, egia eta gezurraren artekoa ahalbidetuz.
Laida Lertxundiren azken laburra da Autoficción. Bertan Lertxundik inguruan dituen emakumeak filmatzen ditu amatasuna, abortua, hausturak eta antsietatearen inguruan mintzo diren bitartean. Ispilu dituen edo izan ditzakeen emakume hauen hitzetan eraikitzen du artistak berea izan daitekeen identitatea, bide posibleak edo haiekin bat datozen ekintzak. Sotiltasunez eginiko lanak norberaren bide hautuez galdetzera garamatza, eta erritmo azkarrean igarotzen da. Zuzendariak bere burua ere filmatzen du, fikzioa den ala ez den galdera irekita utziz.
Fauna filmak absurdoa denaren umorea dirdiran jartzen du. Nicolás Peredak zuzendutako luzea da, eta Mexiko iparraldeko mehatze-herrixka batean du kokalekua. Bertan, gurasoak bisitatzera joaten diren anaia-arrebak ageri dira, azken urteetan elkar ikusi ez dutenak. Familiaren artean dagoen distantzia fisiko eta emozionalak errealitate paraleloak irudikatzera eramango ditu denak, ohikotasunetik urrunduz pertsonaia bakoitza.
Lanak erritmo geldoan aurkezten ditu gertakizunak, ikuslea deseroso jarriz. Gizarte kode zuzenak betetzen ez dituzten harreman traketsek pazientzia galtzera daramate begira dagoena, era berean, zentzugabea denarekin barrez. Kontakizunaren barnean beste kontakizuna sortzen denean, ihes egiteko bide gisa hartuko da: herri berean eta pertsonaia berberekin sortutako istorio hunkigarriagoa irudikatuko da. Anaia desagertu baten bila ari den detektibea izango da, arreba gaixotasun batetik ateratzen ari den emakumea, eta ama tabernako abeslaria. Paper ezberdinetan jokatzen diren pertsonaiek onirikotasuna dakarkiote errutinari, eta bi istorioak amaitu gabe gelditzen dira. Anaia irakurtzen ari den liburuxka aurkitu beharko bukaera jakiteko...
Esperientzia sentsorialtzat dauka zinema Yulene Olaizola zuzendari mexikarrak: espazio bat deskubritu eta hura arakatzera jotzen du eta gidoiaz haragoko edozein aldaketa jasotzeko zentzumenak adi izaten ditu. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuen Selva trágica (Oihan... [+]
Palmaresetik eta koronabirusaren albo-kalteetatik harago, iruditzen zait 2020ko honen ondoren momentua iritsi dela Donostiako festibalak nabarmentzen dituen euskarazko lanak kritikoki aztertzeko.
Zinemaldia igarota izaten da lehiatutako filmen sari-banaketa ekitaldia. Bertan, sail bakoitzari dagokion sariduna aukeratzeaz gain, Sail Ofizialari dagokion palmaresa ere osatzen da: aktorerik onena, gidoirik onena, filmik onena... Batzuetan zalantza sartzen zait ez ote... [+]
Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filma izan da Zinemaldiaren 68. edizioko irabazle nagusia, palmares ofizialeko lau sari eskuratuta. COVID-19ak erabat markatutako edizioa izan da aurtengoa eta Kursaal auditorioko galan ere nabaritu da hori larunbat gauean.
Aipatzen genuen asperdura iritsi edo ez, bazdaezpada ere neurriak hartzea onena: bukatu dadila borondatez, eta ez utzikeriaz. Haizeak eta euriak ere ez dute gehiegi lagundu, ia Kursaala bera hegan atera den egun zurrunbilotsu honetan. Agurtu beharko ditugu panel eta alfonbra... [+]
Zinemaldia azken txanpan sartzeak ez gaitu oharkabean hartu. Berrikuntzak segituan dakar monotonia, eta filmen maratoia hasteak emozio gehiago zekarren amaitzeak baino. Azken saioetan txaloak ahulago sumatu ditut, motelagoak, euforia bukatuta; ez dakit ondo esku-ahurretako... [+]
Eugène Green zuzendariarekin gertatutakoak (maskara janzteari uko egiteagatik festibaletik kanporatu dute) eman du zeresana gaur Zinemaldian. Alor zinematografikoan, bi film asiarrek itxi dute lehiaketa ofiziala.
Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran... [+]
Egunero bizpahiru aldiz zinemara joatea gauza ohikoa balitz bezala dabiltza batetik bestera poltsa beltz eta maskara zuridun uniformeak, pantaila barneko mundua ia kanpokoarekin bateratzeraino. Batek bere etxekideari telebista pizteko eskatzen dion bezala oihukatu dute, gaur... [+]
Zinemaldiak pasa bezainbeste falta dituen egun kopurura iristean, badago atzera zein aurrera begiratzerik. Esan daiteke jada "hori da gehien gustatu zaidana" edo "beste hura ikusteko gogoz nago". Areto bakoitzak zenbakitze sistema ezberdina izanik arrunta da... [+]
Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa... [+]
Asteburuan eman dute SSIFF markadun poltsadunek maratoirik bortitzena. Goizean goizetik ilunabarrera arte areto batetik bestera ikusi ditut batzuk jauzika, desinfektatu berri zuten besaulkia libratu bezain azkar okupatuz. Horrek nahasmen bat ekar lezake burura, zeinetan jada ez... [+]
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako... [+]
Larunbat osteko igandea eta eguzkia kanpoan. Zinema aretora sartzeko ez dator gaizki euria, baina ateratzean sorpresa ederra izan daiteke zeru urdina. Edo agian, ikusi dugun filmaren araberako eguraldia litzateke ideala, kontraste latza baita negarra eta eguzki-izpia. Egon da,... [+]
Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa... [+]