Basurtuko ospitaleko bihotz-kirurgia zerbitzua ixteko Osasun Sailak duen asmoa bertan behera utzi dezala eta oro har “gure osasun sistema publikoak pairatzen dituen egiturazko arazo larriei premiaz” hel diezaiela eskatzeko, manifestazioa deitu dute sindikatuek abenduaren 2rako.
Basurtuko bihotz-kirurgia zerbitzua itxi eta Gurutzetako ospitalean kontzentratu nahi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, azaroaren 17an egin nahi zuen lekualdaketa, baina epaitegi batek bertan behera utzi zuen Osakidetzaren nahia, kautelazko neurri gisa. Itxiera eteten duen ebazpen horri jarritako helegitea kendu dezala eta “negoziazioaren bidea berreskura dezala” eskatu diote orain Osasun Sailari.
“Ez da isolatua, sistematikoa da”
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen hitzetan, Basurtuko adibidea ez da adibide isolatua, eta Osakidetzaren politikak “lan baldintzen prekarizazioa eta herritarrei eskaintzen zaien osasun arretan murrizketa” dakar. “Aski ezagunak dira lan-gainkarga sistematikoaren arazoak, kolapso egoerak zerbitzu jakin batzuetan, behin-behinekotasun tasa altuak, plantilla eskasa... Arazo horiek bereziki larriak dira Lehen Arretan eta ospitaleko larrialdietan, eta azken urteetan aplikatutako erabaki politikoen eta murrizketen ondorio zuzena dira”.
Basurtuko ospitaleko zerbitzua itxi nahi izatea hainbat elementuren isla dela diote sindikatuek: batetik, Osasun Sailak ez duela negoziatzeko borondaterik; “ebazpen judizialak adierazten du Osakidetzak alde bakarreko erabakiak hartu dituela, erabaki arbitrarioak”. Bigarrenik, zerbitzuaren itxierak “atea irekitzen dio osasungintza pribatuari, gogora dezagun Araban eta Gipuzkoan zerbitzu hori osasun pribatuarekin azpikontratatzen dela”. Hirugarrenik, “Osakidetzak irizpide ekonomizistak eta aurreztekoak erabiltzen jarraitzen du osasun-zerbitzu publikoa antolatzeko orduan”. Eta azkenik, horrek guztiak zerbitzuaren kalitatea murriztea dakarrela azpimarratu dute, “eta horrek eragin zuzena du herritarren osasunean”.
Honen guztiaren aurrean, sindikatuek abenduaren 2 arratsalderako deitu dute manifestazioa: mobilizazioa 17:30ean abiatuko da Basurtuko ospitaletik bertatik.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.