Baso jangarria bizi beharreko basoa da, elkarrizketa bat sortuz, hartu-eman bat. Elkarrizketa horretan, ekintza zehatz batzuk burutzen dira eta basoaren erantzuna jasotzen da bueltan.
Baso bat sortzea naturan ematen diren elkarreraginak errepikatzean datza, denboran ekosistemaren permanentzia eta independentzia bilatzeko asmotan. Aurrekoa buruan izanda, interakzioak egiteko espazio eta denbora diseinatu behar ditugu, energia minimo bat igorrita erantzun esanguratsu bat ahalbidetzeko. Hona hemen ekintza horiek burutzeko gida labur bat:
– Diseinua: Garrantzitsua da hausnarketa prozesu bat egitea, behin landaketak eginda, ezingo direlako zuhaitzak mugitu. Atal honetan kontutan hartu beharrekoak: uraren mugimendua, sarbideak, eraikuntzak, animalien erabilera, ezagutza, dirua, denbora...
– Landaketa: Diseinuaren arabera landaketak egin. Ez dago zertan denak urte berean egin, komeni da prozesua presa barik hartzea. Landaketa garai ona otsail ingurua izan liteke; zitriko zein ahuakateondoentzako, udaberria.
– Neguko inausketa: Historikoki inausketak neguan egin izan dira gurean. Hala ere, esperientziak dio negua ez dela momenturik egokiena zuhaitza bortizki inausteko. Neguko inausketan punta nagusiak atximurkatzen dira, adar gaixo, makal edo animaliek erasotakoak mozteko, eta ipurditik jaiotzen direnak akabatzeko.
– Udako inausketa berdea: Zuhaitzaren egitura eratzen duen inausketa nagusia egiten da berdetan. Garai egokia hostoa guztiz osatzen duenean izaten da, ekain inguruan, zuhaitzak zauria ixteko gaitasun handiagoa duenean.
– Belarra moztea: Sega-makinarekin egin beharreko lana da, moztu ondoren, belarra zuhaitzen ipurdiaren inguruetan batu ahal izateko. Honek, zuhaitz inguruko lurra babestuko du, eta ura hobeto gordeko. Belarraren kontrola animaliekin egiten bada, interesgarria da André Voisinek azaldutako txandakako larretzea ondo planifikatzea eta diseinuan kontuan hartzea.
– Ureztatzea: Ezinbestekoa da zuhaitzaren lehen urteetan lurra umel mantentzea. Urtearen arabera ur gehiago edo gutxiago behar izango du, eta urte batzuetan ez du ureztatzerik beharko.
– "Moztu eta bota": Permakulturan hedatutako praktika da hau. Helburuak biomasa sortzea eta lurra ongarritzea eta egituratzea dira. Edozein espezie erabili daiteke honetarako, adibidez, akazia, paulonia edo eukaliptoa. Berragertze ona duten zuhaitzak dira erabilienak, behin landatuta, urtetan behin eta berriz moztu ahal izango direnak.
– Ustekabeak: Prozesu honetan guztian, badaude planifikatu ezin diren hainbat gertaera, kontuan hartu behar ditugunak. Eratze prozesuan animalia basatiak sartu ahal dira jokoan, adibidez, zuhaitzak atera edota azala janez. Horiek saihesteko erabili daitezke babesak, plastiko edo metalezkoak.
Gaur egungo klima aldaketaren testuinguruan desastre ugari gertatu daitezke. Horien kontra ez dago zeregin handirik, baina suertatzen badira, prest egon beharko gara basoa lagundu eta kalteak murrizteko.
Gida honek baso jangarri bat mantentzeko ekintzak laburbiltzen ditu, gure energia eta indarra planifikatu ahal izateko. Lan handia ematen badu ere, garrantzitsuena prozesua bizitzea da, egunen batean fruituak gozatu ahal izateko. Hastea besterik ez da behar... Ekin!
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]
Urteak daramatzate Atxondoko Biezko baserrian bizitzen eta lanean Aner Garitaonandiak eta Oihane Lekunberrik. “Kaletarrak ginen gu, nik enpresa eta turismo ikasketak egin nituen, baina mundu hori ez zitzaidan gustatzen…”, azaldu du ekoizleak. Lekunberrik,... [+]
Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]
Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]
Azaroaren 26an ospatu zuten Biriatun lehenbizikoz Arbolaren Besta. Audrey Hoc eta Aimar Rordriguezek bultzatu dute eguna, hango udalarekin elkarlanean. Aurtengoak formatu xumea izan arren, besta eguna urtero antolatzen segitzea dute asmo, eta pixkanaka egunari indar handiagoa... [+]
Gogoratzen dut nola goiz hartan ez nintzen konbentzimentu handiz jaiki. Gogotsu bai, edozer gauza ikasteak nire barne ingeniaritza itzartzen duelako, baina esperantza gutxiz kontzeptu hark nire ikuspegia zer edo zertan aldatuko zuen: nekazaritza sintropikoa.
Munduko herri guztietan ematen dira lekuko klima eta kulturari lotutako ekosistema agroforestalak. Ez bakarrik haien konstantzia marraztu edo idatzia dugulako, baizik eta bizirik dirautelako gaur egun, kasu batzuetan, milaka urteren ondoren. Biziraute horrek ekoizpen mota horren... [+]
Gero eta gehiago entzuten ari dena, gutxi batzuk zer den erantzuten dakitena eta are gutxiago dira horrelako bat inoiz ikusi dutenak: baso jangarria. Baina lasai, organizazio ez sekretu honetatik kontaktu zuzena izan dugu berarekin eta hurrengo paragrafoetan kontzeptua... [+]
2018an sortu zuten Iñaki Etxebeste Larrañagak eta Markel Arriolabengoa Martiarenak Errez Kooperatiba Elkarte Txikia. Basogintzako kudeaketa eta aholkularitza enpresa da beraiena, baina jardun horri ikuspegi desberdin bat ematen diote. “Kooperatiba sortu... [+]
Pandemia dela eta ez dela, gero eta jende gehiago ari da hurbileko mendietara jotzeko ohitura hartzen, eta dirudienez, gure basoen egoeraren inguruan hausnartzeko aukera ere ematen ari da. “Pinuaren gaitzak zuhaitzok hondatu edo egoera oso kaxkarrean utzi ditu, eta... [+]
Oihanak atzeraka ari dira mundu osoan. Oso-osoan? Ez, badira txoko batzuk non zuhaitzak ugaritzen ari diren haiekiko harremana aldatu duten baserritarren lanari esker. Hauek ikasi behar izan dute arbolak ez direla laboreen etsaiak, zuhaitz eta zuhaixken esku dagoela lurzoruaren... [+]
Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]
Papua Ginea Berria ekialdetik mendebaldera mendilerro garai batek zeharkatzen du. Bere bi aieketan mendixkak eta bailara itxiak daude, eta han, milaka urtean bakarturik bizi izan diren tribuek kultura eta hizkuntza aniztasunaren sona ematen diote lurralde hari. Mendilerro... [+]
Boladan dira baso jangarriak; bai, bai, baso jangarriak. “Baso jangarriak” deitzen dira, batez ere elikaduraren aiekatik begiratuta egiten direlako basoaren sorkuntza eta zaintza.
Lehenaz gain, gero eta ohikoagoa da basotik hartutako zerbait jateko baliatzea... [+]