EHKOlektiboak, Espainiako Estatuko 150 erakunde baino gehiagorekin batera, eskaera formal bat erregistratu du martxoaren 30ean Espainiako Nekazaritza Ministerioan. Bertan eskatzen dute Gobernuak autonomia erkidegoei eta udalei argibide zehatzak ematea, baserritarren azokei eutsi ahal izateko.
Eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean eta nekazaritza ekologikoan diharduten 150 eragile baino gehiagok bidali duten gutunak azaltzen du herrietako baserritarren azoka asko itxi direla koronabirusaren alarma egoeran, "tokiko gobernu eta gobernu autonomiko askok interpretazio murriztaileegiak egiten dituztelako alarma-egoerak ezarritako debekuen gainean".
Tokiko nekazari txikien eta elikadura burujabetzaren aldeko politika egin dezala eskatzen diote Gobernuari.
Zortzi puntu hauek eskatu dituzte (hemen irakurri daiteke gutuna osorik eta sinatzeko aukera dago).
Autonomia-erkidegoei eta udalei beharrezko jarraibideak ematea, beren eskumen diren merkatu ez sedentarioetarako irtenbideak bila ditzaten, sarbide kontrolatua ahalbidetzen duten espazioetan.
Esplizituki baimena ematea elikagaiak beren kabuz hornitzeko etxalde, baratze eta ukuiluetara joateko, baita pertsona hori nekazaritzako erregimenean alta emanda ez badago ere, bai etxaldearen funtzionamenduari eusteko, bai elikagaien uztarako. Halaber, baimendu daitezela aziendaren joan-etorri transhumantea eta transterminantea.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7.1.a artikuluaren barruan, kontsumitzaileek kontsumo-taldeetan eta baserrian/ekoizpen gunean zuzenean elikagaiak erosteko egiten dituzten joan-etorriak kontuan hartzea.
Ospitale, zahar egoitza, jantoki sozial, eskolako jantoki eta elikagai-bankuek tokiko produktuak, ekoizle txikienak eta agroekologikoak lehenestea.
Abeltzainei osasun-erregistroak ematea malgutu, bultzatu eta azkartu dadila, produktuak zuzenean saltzea errazteko, esne gordina barne.
Neurri fiskalak ezartzea, hala nola autonomoak ordaintzetik salbuestea, nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiei laguntzeko, jendartearentzat funtsezkoak diren beste sektore batzuekin egin den bezala. Industriak eta banaketak ekoizleei bidezko prezioa ordainduko dietela bermatzea.
Autonomia-erkidegoei eta udalei eta jendarteari jakinaraztea "oso garrantzitsua dela ekoizleek eta saltoki txikiek gure nekazaritza-ekosistemak elikatzea eta haiei eustea. Beraz, ahalik eta produktu gertukoenak eta freskoenak kontsumitzea".
Zuzeneko salmentan eta banaketa-kanal laburretan hiltegi hauek duten garrantzia nabarmentzen du gutunak. Horregatik eskatzen du "udal-hiltegiak edo komunitate-hiltegiak, edukiera txikiko espezie anitzekoak, ustiapeneko hiltegiak eta/edo hiltegi mugikorrak berrirekitzea edo sortzea sustatzea, segurtasun-neurriak areagotzeko, animalien sufrimendua gutxitzeko eta ustiategi txikiei laguntzeko, eta lokalak berriro irekitzea edo zatiketa-aretoak sortzea".
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]