Uger musika taldea izango da Udako uzta girotzen abuztuaren 26an Biezko Baserrian. EHKOlektiboak kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batzeko helburuarekin antolatzen du Baserriko Uzta ekimena. Udazkeneko Uztak ere data eta lekua ditu: azaroaren 18a, Arbonan.
Atxondoko Biezko Baserriak hartuko du txanda Udako Baserriko Uzta ekimenaren ospakizunean. Abuztuaren 26an Anerrek eta Oihanek beraien baserriko ateak parez-pare irekiko dituzte: “Hainbeste urte EHKOlektiboko talde eragilean ibilita, aurten gurean tokatzen da Baserriko Uzta egitea. Lehen aldia da Biezkon horrelako zerbait egiten duguna eta espero dugu gure bezero eta lagunen laguntza jasotzea. Ardura handia da guretzat eta espero dugu ahalik eta ondoen pasatzea, jai eder bat egitea eta jende anitza hurbiltzea”, adierazi du Anerrek.
2007. urtean inguruko herrietan etxez etxe banatzeko saskiak egiten hasi ziren baratzean ekoiztutako produktuekin. Orain beste salmenta puntu gehiago dituzte: Durangoko merkatuan larunbatetan, Durangoko Marisatsa kontsumo elkartean eta Arrazolako Amillena jatetxean, adibidez. Horrela, baserritik bizitzeko erabakia hartu zuten.
Oso etxalde dibertsifikatua da Biezko. Baratzeaz gain fruta arbolak, oiloak, oilaskoak, erleak, fruitu txikiak, sendabelarrak, baso jangarria eta nekazal-turismoa dituzte, besteak beste. “Landetxea duela 6-7 urte ireki genuen. Leku lasaia eta erosoa eskaintzen saiatzen gara, talde edo familia handiak elkartzeko aukera ematen duena”.
Animalia-trakzioa erabiltzen dute sarritan. Nahiz eta traktoreari uko ez egin, baratzea astoekin lantzen dute. Horrez gain, beraiek landuriko sendabelarrak eraldatu eta destilatzen dituzte xanpuak, xaboiak, kremak eta abarrak egiteko.
Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da ongi-etorriarekin, Axpeko parkinetik Biezkora pasiera gidatua egingo da bertako historia eta kontuak entzunez. Ondoren etxaldearen bisita egingo da hamaiketakoarekin bukatuz. 12:30etik aurrera, Uger rock talde bilbotarrak girotuko du hitzordua eta amaitzean, bazkaria egingo da: EHKOlektiboko kideen baserrietako elikagaiekin osatua eta Arrazolako Amillena jatetxekoek prestatua. Arratsaldean zenbait ekintza egongo dira, hala nola: bakarrizketa saio bat, Joana Ocaña eta Garazi Magunagoitiaren eskutik; Astoturfer musika taldearen kontzertua, zeinetan Biezko baserriko Anerrek gitarra jotzen duen; eta Sendabelarren Destilazio tailerra, zeinetan sendabelarrak bildu eta alanbikean destilatuko diren Biezko baserriko Oihanerekin.
Baserriko Uztan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, ekitaldiak, bazkaria eta tailerra barne. 6-12 urte bitarteko haurrek 15 euro. Eta 6tik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita.
Edizio honetako egitaraua oparoa izango da. Hori dela-eta, oraingoan berezitasun bat egongo da: bertan akanpatzeko aukera. Horrela, lagun taldeak zein familiak animatu nahi dira esperientzia bere osotasunean bizitzera.
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]
Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]
Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]
Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta... [+]
Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzeko eta bertan elikadura burujabetzari loturiko Amillubi proiektu kolektiboa martxan jartzeko apustua egina du Biolur elkarteak: "Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak bermatuta izatea izango litzateke mugimendu... [+]