Duela hamar urte pasatxo hartu zuten Amaia eta Nerea Arsuaga Etxebeste ahizpek Andoaingo baserrian barazki ekoizpena abiatzeko erabakia. “Baserria zaharberritzen ari ginela, ohartu ginen lursailak utziak genituela eta egoera txarrean jartzen ari zirela”, kontatu du Nereak. Gurasoek urteetan txukun mantendutako eta zaindutako lurrak gainbeheran ikusteak amorrarazi egin zituen ahizpak, eta zerbait egin beharra zutela erabaki zuten. “Bagenuen beste zereginik, nik beste ikasketa batzuk nituen, ahizpa ume txikiekin zegoen… baina zerbait egin beharra genuen”, dio. Fraisoro eskolan izena eman eta lehen sektorean profesionalizatzeko apustua egin zuten biek 2011n.
Lehen sektoreari lotutako proiektu jakinak martxan jartzeak inbertsio handia eskatzen zien andoaindarrei, eta sektorean nagusi zen egoera ezegonkorrarekin, ez zuten horretarako segurtasun handiegirik sumatzen. “Etengabe entzuten genituen ixten ari ziren ukuiluen eta esplotazioen berriak, eta horregatik, erabaki genuen inbertsio handiegirik eskatzen ez zuen zerbaitetan hastea”, azaldu du Arsuagak. Barazkigintzarako hautua egin zuten; ahizpak, gainera, bazuen aurretik esperientzia barazkien salmentan, eta hori ere lagungarri izan zitekeela pentsatu zuten.
Fraisoroko ikastaroa egiten ari zirela, ekoizle eta kontsumitzaileen topagune batean hartu zuten parte ekoizleek, eta bertan Andoaingo talde bat ekoizle bila zebilela jakin zuten. “Haiek ekoizleak nahi zituzten, eta guk, berriz, kontsumo taldea bilatzen genuen. Horrelaxe hasi ginen, baratzean oraindik ezer gutxi genuela!”, gogoratzen du. Geroztik, asteroko saskiak egiten dituzte bi ahizpek, eta herriko bi dendetan, haurtzaindegian –Ekolapiko proiektuaren bidez– eta Andoaingo eta Donostiako bi kontsumo taldetan banatzen dituzte. Eredu ekologikoan ari dira, haiek dioten bezala, txikitatik etxean ikusi dutena delako eta kalitatezko produktuak sortu nahi dituztelako.
Barazki ekoizpenari beste jarduera bat gehitu diote aurtengo udan. “Proiektuari ekin genionetik genuen ideia buruan, baina horrek ere inbertsioa eskatzen zuen, eta beraz, erabaki genuen pixkanaka hastea, eta behin oinarri sendo bat izanda, pauso gehiago ematea”. Bada, hamar urteren ondoren, aurtengoan ekin diote udalekuen proiektuari: haurren hiru talde txiki izan dituzte udan baserrian eta baratzean. “Oso polita da umeekin baratzea nola egiten den ikustea, gauza asko landu daitezke haiekin baserrian”, dio ekoizleak.
Haurrek naturarekin harreman zuzena izateaz gain, bertan landutako jarduerekin abereen bizitzan, baratzean, eta jakien jatorrian sakontzen dute, beti ingurumenaren zaintzan eta errespetuan oinarrituta. Lehen udalekuen balorazio oso positiboa egin dute ahizpek, eta zalantzarik gabe, datorren urtean errepikatuko dutela diote.
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]