“Baserriak ez ziratekeen aurrera irtengo emakumerik egon izan ez balitz”

  • Maria Teresa Garate (Azkoitia, 1943) 11 urterekin hasi zen azokara jaisten, eta horretan dihardu oraindik. Arantxa Ulaziak (Azkoitia, 1972) eta Irati Amianok (Azkoitia, 2000), berriz, 16 urterekin erabaki zuten amaren eta amamaren bidetik jarraitzea. Hiru emakume baserritarren belaunaldia osatu du, beraz, Zumeta baserriak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 03an - 09:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Maria Teresa, 64 urte daramatzazu plazara etortzen; nola aldatu da azokako panorama?

Lehen gainezka egoten zen; pentsa, ume nintzela, amaren otarretik helduta etortzen nintzen, jende artean ez galtzeko. Gerora, Larrañaga baserritik urteak egin nituen astoarekin plazara jaisten, bakar-bakarrik. Orduan, baserritar asko etortzen ginen, baina bakoitzak gauza gutxi izaten genuen saltzeko. Asto otarre batean zenbat sartuko da, ba? Ezin asko izan. Askotan, gainera, otarren zama berdintzeko, harriarekin betetzen jarduten genuen.

Gustura etortzen al zara azokara?

Bai, lan honetan ohitu naiz, eta pena ematen dit uzteak. Kafetegian egoten aspertu egin naiz ni; plazan egoten naiz gustura, jendearekin hizketan eta saltzen.

Zer ekartzen duzue plazara?

Batez ere, garaian garaiko barazkiak. Lehen, ganadua ere bagenuen, baina ez zen errentagarria: etekinik batere ez genion ateratzen, eta lan asko ematen zigun.

Plazan goiza pasatzeko, etxean orduak eman beharko dira lanean, ezta?

Bai, ordu asko. Han ez dago egun eta ordu finkorik. Benetan gustatu beharreko lana da; ez da obligazioz hartzekoa. Gu eguraldiak baldintzatzen gaitu, eguraldiarekin egiten baita lana baserrian: ona denean, lan denak egin nahi izaten ditugu, eta presio horrek estutzen gaitu.

Noiz etortzen zarete Azkoitiko azokara?

Astearteak eta igandeak kenduta, egunero, 10:00etatik 13:00etara. Astean zehar, bi-hiru baserritar etortzen gara, eta zapatuetan, berriz, hogei bat. Askok baserria ez daukate bizi maila moduan ipinita; alegia, baserrian bizi bai, baina ez handik bizitzeko. Guk, aldiz, bai; larre motzean ohitutakoak gara [barrez].

Irati, zuk ere ama eta amamaren ofizioa aukeratu duzu.

Bai, asko gustatzen zait; bizi osoan etxean ikusi izan dudana da. Nire kuadrillan zeharo arraroa da nik egiten dudana. Gaizki ikusitako lanbidea da. Hala ere, badaezpada, erdi mailako zikloa ari naiz ikasten, eta lan honekin partekatzen ditut ikasketak. Amak esaten dit baserriko lanak sakrifizio handia eskatzen duela eta ondo pentsatzeko. Baina, oraingoz, jarraitu nahi dut.

Gazteak etortzen al dira azokara?

Asteburutan, asko. Adin tarte bat dago ez dena etortzen: 50-60 urte artekoak. Beste joera batzuk dituzte horiek.

Erraza al da barazkiak erabat ekologikoak izatea?

Ez, beti behar du zerbait, gutxi bada ere. Barraskiloarekin eta barearekin gutxi dago egiteko. Ekologikoa esaten duten askok ere botika botatzen diote. Badira botika ekologikoak ere, baina botikak dira. Guk horiek erabiltzen ditugu gehienbat, baina zomorroak hiltzen baditu, zerbait izango du ona ez dena; zerbaitengatik hiltzen ditu.

Berdura plazari zerbait hobetzeko ikusten al diozue?

Leku ederra da, baina autoentzako aparkalekuak falta dira, karga eta deskargarako, eta ez guretzat bakarrik, baita bezeroentzat ere. Udalak egingo zituela agindu zigun, baina zain gaude urte hasieratik.

Zer iruditu zaizue Udane Juaristik emakume baserritarrei egindako horma irudia?

Oso polita. Gainera, gu saltzen aritzen garen lekutik begiratuta, benetakoa dirudi emakumeak. Urte askoan, lehen eta orain, ezkutuan egon izan dira emakume baserritarrak, baina baserriak ez ziratekeen aurrera irtengo emakumerik egongo ez balitz. Gizonezkoek figuratu izan dute beti, eta emakumeek egin lana.

Elkarrizketa hau maxixatzen.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nekazaritza azoka
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


2024-03-14 | Estitxu Eizagirre
“Amama harro legoke, nahiko luke landareetan izan genuen aberastasun horretara iristea egun gure lurra”

Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria... [+]


Baserritarren isunen inguruko bilera eskatu dio Gipuzkoako Diputazioak Gizarte Segurantzari

6.000 euro eta bi hilabeteko isunak ezarri dizkiete erretiratutako baserritarrei azoketan saltzeagatik. Hori dela eta irtenbide bat eskatzeko bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Segurantzari. Ikuskapenek beldurra sortu dute Gipuzkoako azoketan; gutxienez dozena... [+]


2023-12-15 | ARGIA
Amillubiren metro koadro bat lur oparitzeko aukera Gabon inguruko azoketan

Gipuzkoako Zestoa herrian, Urola ibaiaren meandroan, 90.000 metro koadro lur eta baserria kolektiboan erostea da laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak euskal herritarrei proposatu dien erronka. Nekazari agroekologikoek lurrak izan ditzaten eta herritarrek... [+]


Azokako postutik begira

Goizean goizetik norbere postuan aste guztiko lana mahai gainean jarriz. Bateko bezperan bildutako aza, azenario, sagar eta intxaur, besteko hilabete ontzen edukitako gazta edo ezti ontziratu berria. Hasi dira joan etorrian karro, kapaxo eta motxilak. Bati fruta erosi, besteari... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra

Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.


2023-08-22 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak martxan dira eta ekoizpen ekologikoa gora doa EAEn

EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2022-04-29 | Garazi Zabaleta
Azoka ibiltaria
Hasi da Nafarroako Mendialdeko ekoizle eta artisauen plaza bira

2019an abiatu zen Nafarroako iparraldean Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lehen edizioa. Aurtengoan, hirugarrena abiatu berri da, apirilaren 24an Atallun (Araitz) egin zen lehen azokarekin. Cederna Garalur Landa Garapenerako elkartea, eskualdeko hamar udal, Habelarte baserritar... [+]


2021-01-22 | Garazi Zabaleta
Iruñeko merkatua
Nafarroako ekoizle ekologiko txikiek badute hileroko elkargunea

Hileko lehenbiziko larunbatean Geltokin –autobus geltoki zaharrean– egiten dute azoka. Iruñeko erdialdean azoka iraunkorra edukitzea ekoizleen urteetako aldarrikapena izan da. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bueltan lanean ari diren elkarte eta... [+]


Eguneraketa berriak daude