Baserri konposta abiatu dute Usurbilen, herrian sortutako hondakin organikoak herrian kudeatzeko

  • Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.

Lartzandieta baserriko konpost errenkadak. Argazkia: Usurbilgo Udala

2022ko apirilaren 04an - 18:30

Usurbilen sortutako hondakin organikoa herrian bertan kudeatzeko sortu dute baserri konposta. Abenduan jarri zuten martxan proiektu pilotua eta hiru alditan egin dute. Oraingoz, Txokoaldeko Lartzandieta baserrian ari dira egiten baserri konposta, eta laster jakingo dute zer moduzko konposta lortu duten.

Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo Alkateak emandako azalpenen arabera, Udalak hondakinen kudeaketan egindako ibilbide luzearen hurrengo pausoa da baserri konpostaren proiektua, eta beste baserri batzuetara zabaltzea da asmoa. 2009an herrian abiatutako atez ateko hondakin bilketarekin hasitako bidearen jarraipena da honakoa, eta urrats hau landa garapenerako Behemendi elkartearekin elkarlanean eman du Udalak.

Baserri konpostak bi oinarri nagusi ditu, Ibon Goikoetxea Usurbilgo Udaleko ingurumen eta nekazaritza teknikariak azaldu duenez: batetik, Usurbilen bildutako biohondakina edo hondakin organikoa, eta, bestetik, Lartzandieta baserria bera. Haren esanetan, planta txikia da Lartzandietakoa. Izan ere, urtean, 700-800 tona biohondakin biltzen dira Usurbilen, eta horietatik 48 konpostatuko dituzte Lartzandietan.

Baserri konposta nola egiten den ere azaldu du Goikoetxeak. “Prozesua oso modu sinplean egiten da. Biohondakina baserrira eramaten da, eta han baserritarrak prest utzi duen egituratzailearen gainean botatzen da. Biohondakina eta egituratzailea nahasten du traktorearen eta bolteadoraren laguntzarekin, eta errenkada batean prest uzten dugu, konpostaje prozesua has dadin”.

Errenkada estalita utzi, eta lauzpabost hilabetean lortuko du nekazariak bere baserrian erabiltzeko moduko konposta. “Bitarte horretan, hainbat lan egin behar dira, prozesua bide onean doala ziurtatzeko: tenperaturak hartu, hezetasuna kontrolatu, aldian aldiro guztia nahastu berriz...”. Goikoetxeak nabarmendu duenez, gainera, aipatzekoa da nekazariak ez duela soilik lan-eskua jartzen: oilaskoen hazkuntzatik eratorritako simaurra aprobetxatu egiten da konposterako egituratzaile bezala.

Nekazarien jarduna bultzatzen

Nekazal eremuetarako zerbitzuak sortu eta antolatzea da Behemendi elkartearen helburuetako bat, eremu horietan bizi direnen beharrak asetzeko asmoarekin, Mikel Zendoia elkarteko kideak azaldu duenez: “Baserri konpostak bete-betean egiten du bat helburu horrekin, gure ustez: nekazarien eguneroko lanen osagarri izateaz gain, euren jarduna bultzatu eta indartzen baitu”.

Lartzandieta baserriko Koldo Huegun nekazaria, baserri konposta martxan jarri duena, bat dator Zendoiarekin: “Ikusi dugu kaleko organikoa konpostatzeko proiektu hau eta baserriko jarduna erabat uztargarriak direla”. Huegunek, Lartzandieta baserriaren barne, Bordatxuri ustiategia du, eta oilaskoen hazkuntzan jarduten du, Lumagorriren barne. Orain, lan hori eta baserri konpostarena uztartzen ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


2022-06-16 | ARGIA
Bergarako erraustegiaren aurkako plataforma: “Jaurlaritzaren lehentasuna enpresa pribatuen interesak dira”

4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.


2022-05-16 | Usurbilgo Noaua
Martxa girotu batek Zubietako erraustegia geratzea eskatu du larunbatean

Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.


2022-04-13 | ARGIA
Jaurlaritzak baimena eman dio Bergarako paper hondakinen pirolisi plantari

Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.


2021-11-02 | ARGIA
Hondakinak tratatzeko planta bat eraikitzeko emandako hirigintza txostena baliogabetu egin du Bergarako Udalak

Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]


Donostia da gutxien birziklatzen duen herria Gipuzkoan

Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]


2021-06-08 | ARGIA
Zabortegiak handitu eta berriak ireki nahi dituzte EAEn

Zabortegien edukiera bikoiztu egin beharko da EAEn 2030 urtera arteko epean, Eusko Jaurlaritzak aitortu duenez. Horri aurre egiteko hainbat proiektu daude mahai gainean, egungo zabortegiak handitu eta berriak irekitzeko, hala jaso du Berria egunkariak.


Eguneraketa berriak daude