Hamahiru pertsonaren artean jipoitu zuten asteburuan gazte bat, zio homofoboengatik. Bederatzi pertsona ikertzen ari da Polizia, erasoarekin lotura izan dezaketelakoan. Ekainaren 10ean manifestazioa deitu dute hainbat eragilek, gertakizuna gaitzesteko.
Larunbatetik iganderako gauez, 23 urteko gazte bat jipoitu zuen hamahiru pertsonako talde batek, Basauriko Bizkotxalde parkean. Arrazoi homofoboek motibatuta egin zioten eraso gazteari, "marikoi zikina" bezalakoekin iraintzen zuten bitartean; nazka ematen zuela eta handik ospa egin zezala ere oihukatu zioten, lekukoek jakinarazi dutenez. Erasotuak, kolpeen eraginez, konortea galdu zuen eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Zauriak ditu gorputz guztian, burua eta aurpegia barne.
Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak gertakariaren inguruko ikerketa abiatu dute, eta 18 eta 23 urte arteko bederatzi pertsona ikertzen ari dira, erasoarekin lotura izan dezaketelakoan.
Gertakizuna ezagutu orduko, gaitzespen mezuak nagusitu dira. Basauriko Udalak, udal talde guztien izenean, "gertakizuna irmoki arbuiatzen" duela jakinarazi du. "Horrelako ekintza matxistek helburu dute norbanakoen askatasuna hertsatzea, eta erabat onartezinak dira", egin dute irakurketa.
Bestalde, hainbat eragilek erasoa gaitzesteko manifestazioa deitu dute ekainaren 10ean, "Homofobiarik ez! Ninguna agresión sin respuesta" lelopean. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da Basauriko Udaletxetik.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]
Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.
Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]
Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.
Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.
Gazte talde batek jipoitu eta irain homofobo zein arrazistak egin zizkietela salatu dute biktimek, larunbat gauean taberna batetik ateratzean Villabonan (Gipuzkoa). Lakuako Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da.
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Larunbatetik iganderako gauean, jende gehiagorekin batera Hondarribiko jatetxe batetik ateratzen zelarik gizon bati beste batek iseka eta irain homofoboak egin zizkion eta jo egin zion aurpegian. Ertzaintzak erasotzailea izan daitekeena identifikatu du. Astearte arratsalde... [+]
Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]
50 apaiz gay italiarrek sinaturiko gutun irekiak hautsak harrotu ditu Eliza Katolikoan: ezin dutela beren sexualitateaz hitz egin, trabak jartzen zaizkiela eta seminarioetatik homosexualitatearen aurkako gorrotoa bultzatzen dela salatu dute.
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.