Barru giro

  • Bertsolariak: Igor Elortza (703 puntu), Alaia Martin (674,5), Aitor Sarriegi (674), Jon Martin (641,5), Etxahun Lekue (639,5) eta Fredi Paia (617,5).


2013ko azaroaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Igor Elortza eta Alaia Martin. (Argazkia: Gari Garaialde / Bertsozale Elkartea)

Igandea iritsi eta giro bikaina barrurako. Halaxe bildu ziren Gaska kiroldegian ia 2.500 lagun, Txapelketa Nagusi honetako azken-bigarren finalaurrekoaz gozatzera. Oholtzan derbia, Anoeta ondorako propio jarrita bezala: hiru gipuzkoar eta hiru bizkaitar. Eta oholtzapean benetan giro bildua eta beroa. Aurkezpenak, agurrak eta ti-tau, ariketa puntuagarrietara.

Hamarreko handiko ariketa zuten lehen lana finalaurrekotako bigarren itzuli honetan. Gai dezente konplikatu bati Igor Elortzak eman zion begiratua ederra izan zen, entzun genuen lehen bertsoaldian. Oso zentratuta ikusi genuen Igor uneoro. Ariketa honetan, gainera, benetan eskertzen da halako diskurtsoa, jeneralean nahiko gai markatu eta populismora lerratzeko bidea irekitzen dutenak izaten baitira.

Zortziko txikikoekin hasi zen saioa lehertzen pixkanaka. Sarriegiri ezohiko laprastadatxo bat entzun genion, bukaera batek ihes eginda, baina oro har elkarrizketa biziak osatzeko gai izan ziren sei bertsolariak. Gaiak ere aurreko ariketakoekin kontrajarriak, egoera komiko xamarrak guztiek abiapuntu. Akaso tonu komiko horretatik gehiegi tira egin eta uneka behartu antzera ere geratu ziren, nire irudiko, arrazoi batzuk.

Handik hamarreko txikiko ofiziotara. Berriz ere gai melodramatikoak, tragiko izatera iritsi gabe. Balantzin tematikoan hara eta hona. Fredi publikoa poltsikoratzen hasi zen ariketa honetan, Jon Martinekin egin zuen ofizio beroan: bere lekua bilatu zuen saioan, beharbada teknikoki zabar  antxean aritu bazen ere tarteka. Sarriegi hamarreko handiko ildo diskurtsibo beretsuan, baina kontundentziaz aritu zen Alaia Martinekin. Alaia pixka bat itzali ote zen iruditu zitzaidan ariketa honetan, gero atzera berriz pizteko. Igor eta Etxahunek elkarrizketa xume, eguneroko bat osatu zuten, eta horrek berak indarra kendu zion, zoritxarrez, bertsoaldiari. Zein zaila den aldi berean deigarri eta sinesgarri egitea, horra adibidea.

Puntuka bizi-bizi, Sarriegi eta Fredi hasita. Fredi lehengo bidetik tiraka, espektakular bere zentzurik literalenean, akatsak egiteko erreparorik gabe kolpearen bila. Erritmo bajuxeagoan seguruenik gehiago luzituko zuten biek ala biek. Poto festatxoa joan zen, dena esaten hasita, puntukakoan. Fredi bera, Jon Martin eta Etxahun ez ziren libratu. Bestalde, betikoa gertatu zen gizon-emakume ahotsak elkartu zirenean puntuka: bakoitza bere tonuan. Niri krak egiten dit belarrian, baina soluzio zaila du horrek txapelketako estuasunean.

Puntukako irristadatxoen gazi-gozoarekin joan ginen kartzelakora. Gaia abaniko zabal xamarrekoa iruditu zitzaidan hasieratik eta gero hori igarri genuen bertsolarien jardunean. “Nekatuta zaude, baina badakizu ezin duzula geratu” (zenbat aldiz pentsatu ote du bertsolariak hori bera askotan hain luze egiten zaion txapelketako saioan zehar...). Elortzak doinu berria ekarri zigun, lehen entzunaldian tankera emateko zaila egin zitzaidana. Oso metrika eta intonazio berezikoa, maior-minor jokuekin. Solemnea, hori bai.

Solemnitate berarekin, azken puntuazioak. Finaleko txartelak argitzen doaz, Mauleren zain. Zein barrurako?

SAILKAPEN TAULA

Bi saioetako puntuak batuta, lehen zazpi bertsolariek Maialen Lujanbio Zugastirekin jokatuko dute finala.

1. Amets Arzallus Antia (717 + 719,5)  > 1.436,5 puntu

2. Igor Elortza Aranoa (722 + 703) > 1.425

3. Beñat Gaztelumendi Arandia (697 + 695,5) > 1.392,5

4. Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (649 + 725) > 1.374

5. Aitor Sarriegi Galparsoro (688 + 674) > 1.362

6. Alaia Martin Etxebeste (667 + 674,5) >1.341,5

7. Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" (667,5 + 663,5) > 1.331

8. Jokin Uranga Isuskitza (657,5 + 668) > 1.325,5

9. Etxahun Lekue Etxebarria (649 + 639,5) > 1.288,5

10. Jon Martin Etxebeste (640,5 + 641,5) > 1.282

11. Fredi Paia Ruiz (661,5 + 617,5) > 1.279

12. Julio Soto Ezkurdia (639,5 + 620) > 1.259,5

Bigarren saioa jokatzeko zain:

13. Sustrai Colina Acordarrementeria (706)

14. Aitor Mendiluze Gonzalez (694,5)

15. Unai Agirre Goia (670,5)

16. Jone Uria  Albizuri (653)

17. Agin Laburu Rezola (650)

18. Jexux Mari Irazu Muñoa (638,5)

 

 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa 2013
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: dramatismoa gora, hitanoa behera

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bilakaera aztertu du IXA ikerketa taldeak, 1986ko sariketatik abiatu eta 2013kora arte. Besteak beste, erabilitako neurriak, doinuak eta euskara alderatu dituzte. Datu bat: 2013an gaien % 77 dramatikoa izan da eta %23 umorezkoa.


Eskerrik asko

Ez naiz ni hitz zurietan gehiegi luzatu zale, baina dagokionari berea ematea lege denez eta, bihotz-bihotzez horrela sentitzen dudalako, eskerrik asko ezer baino lehen BEC-eko oholtza gainera igo zineten zortzi bertsolarioi. Egiatan diot aspaldian hartu dudan gozaturik... [+]


2013-12-16 | ARGIA
Amets Arzallus: “BEC herri baten bizi nahiaren sinbolo bihurtzen da”

Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna elkarrizketatu du Euskal Irratiak. Elkarrizketako pasarte esanguratsuenak laburbildu ditugu ARGIAn.


Juanito Dorronsoro: “Zortzi finalistak bertso eskolan aritutakoak dira”

Juanito Dorronsoro bertsolaritza lantzen ibili da bizitza osoan eta 80ko hamarkadan buru-belarri jardun zen bertso eskolak sortzeko lanean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean berak jantziko dio txapela irabazleari, horren harira Urola Kostako Hitza berarekin mintzatu da.


2013-12-04 | ARGIA
BECeko finalaz jakin behar duzun guztia

Abenduaren 15eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztu dute eta hainbat informazio praktiko eskaini dituzte antolatzaileek finalera doazen bertsozaleek plana antolatzeko arazorik izan ez dezaten.


2013-12-02 | Xan Alkhat
Lehen aldia Maulen

Hitzordu berezia genuen Maulekoa. Gure saioa genuen nunbait... Gure lehen aldia eta ez genuen ezertan hutsegin nahi. Bertsolariak: Sustrai Colina (695,5 puntu), Unai Agirre (691,5), Jexux Mari Irazu (689,5), Aitor Mendiluze (688,5), Jone Uria (666,5), Agin Laburu (648).


Eguneraketa berriak daude