Barrongo urtegia beharrezkoa ez den azpiegitura dela eta egitasmoa gelditzeko urratsak ematen hasiko dira Añana Kuadrillan.
Espejoko gizarte etxean ostegun arratsaldean batzarra egin zuten. 50 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Kaltetuak diren eta ez diren bizilagunak, nekazariak, ordezkari politikoak eta talde ekologisten kideak bertan egon ziren.
Arabako urtegi handienetakoa Barron eta Atiega artean eraikitzea erabaki dute Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak. 2014. urtean lurrak ureztatzeko baltsa bat aurreikusita zegoen zonaldean baina iazko abuztuan planak aldatu eta urtegi erraldoi baten obra aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak. 4.000 milioi litro ur bildu, 56 hektarea okupatu eta 182 milioi euro gastatuko dituzte. Hori salatu dute ostegunean Espejoko gizarte etxean bilera irekian bildu ziren Añanako bizilagunak. Gaineratu dute obrak ez diola inolaz ere erantzuten egun Añanan dagoen nekazarien kopuruari ezta beharrei ere.
Urtegiak nekazaritza eta abere lurrak hartuko ditu eta Barrongo nekazarien bizitza eta lana hondatuko ditu. Bestalde Atiegako errepidea uraren azpian geratuko da eta herriaren ondoan urtegiaren 35 metro altuerako horma eraikiko dute. Urtegia eraikitzeko obrak eragin latza izango du oso ingurune natural aberatsean.
Urtegiaren egitasmoaren atzean "ezkutuko interesak" antzematen dituzte Añanako herritarrek eta urarekin negozioa egin nahi dutela uste dute. Gainera nekazarien beharrak erabili nahi dituztela uste dute. Otsailan bigarren batzarra egingo dute eta bitartean Arabako Batzar Nagusietan talde politikoen bitartez informazio gehiago eskuratzen saiatuko dira. Halaber euren oposizioa agertuko dute.
Kaltetutako Barron eta Gineako bizilagunek parte hartu zuten bileran, inguruko nekazariek eta herritarrek baita EAJ, EH Bildu, Podemos eta Irabazi taldeetako ordezkariek ere.
Oharra: Albiste hau Arabako Alea-tik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.
Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.
Añana Kuadrillako bizilagunek Gasteizko kaleetara eraman dute Barronen egin nahi duten urtegiaren kontrako protesta, eta Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Batzar Nagusiaren osoko bilkura zegoela baliatu nahi izan dute urtegiaren egitasmoaren salaketa... [+]
Añanako Kuadrillaren ureztatze planak eztabaida eragin du Araban. Espainiako Gobernuak eta Arabako Foru Aldundiak bultzaturiko egitasmoak hainbat putzu eraikitzea aurreikusten du; Barróngo urtegia litzateke proiektuaren azpiegitura nagusia. 1999an diseinaturiko... [+]
Arabako Kongresurako zerrendaburu guztiak bildu nahi ditu Barrongo urtegiaren kontrako plataformak mahai-inguru batean urtegiari buruz hitz egiteko.
Arabako Kontzejuen Elkarteak Barrongo urtegiak kaltetuko dituen bizilagunekin bat egin du, eta egitasmoa gelditzeko exijitu du. Beharrezkoa ez den azpiegitura dela salatu dute.
Arabako Batzar Nagusiek atzera bota dute asteazkenean Barrongo urtegiaren obra gelditzeko eskatzen zuen mozioa. EH Bildu, Podemos eta Irabazi biltzarkide taldeek defendatu dituzte Barrongo Urtegiari Ez plataformaren eskaerak.