Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak Euskal Herrian burututako gerra zikinaren aitortza eta babesa egin ditu José Barrionuevo Barne ministro ohiak asteburuan, El Pais egunkariak argitaratu duen elkarrizketan.
Espainiako Gobernuaren partetik "adierazpen argi batren" zain da Egiari Zor fundazioa eta hori "erantzukizunak bere gain hartzeko eta eragindako mina aitortzeko". José Barrionuevo Barne ministro ohiak asteburuan El Pais egunkarian plazaraturikoaren biharamunean dator eskakizuna. Adierazi du agindua eman zuela ETApm-ko kide José María Larretxea bahitzeko, "atxilotu eta Espainiara eramateko", bera jotzen zutelako Alberto Martín Barrios kapitainaren bahiketaren operazio arduraduna: "Harrapatu zuten, baina tipo handia zen, erresistentzia jarri zuen eta ez zen maletategian sartzen. Borrokan ari zirela, Frantziako Polizia iritsi zen, eta bahiketa zapuztu zuen”. Bahiketa saiakera haren inguruko zehaztasunak eman zituen Larretxeak berak 1996an Egunkariaren elkarrizketa batean, Kuban deportatu zegoela.
Hori horrela, behingoan erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Horrez gain, "estatu terrorismoak eragindako krimenak ebaztea ahalbidetuko duen dokumentazio sekretua desklasifikatzeko" ere eskatu dute agerraldian.
Barrionuevoren adierazpenak egiaren berrespena besterik ez dira izan Egiari Zor fundaziokoentzat: "Ez dute lehendik ez genekien ezer berririk ekarri". Gerra zikinaren gertakariei buruz justiziak eta fiskaltzak daukaten zigorgabetasun logika deitoratu dute, beste behin.
Berria-k zehazten duenari segi, Egiari Zor fundazioko kideek iragarri dute Jose Maria Larretxea Goñiren senitartekoak aztertzen ari direla auzitara jotzeko aukera.
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]
Urriaren 16an 39 urte bete dira GALek bi gazte tolosarrak Baionan bahitu zituenetik. Foro Sozial Iraunkorrak gogorarazi du erreparaziorako urratsak eman behar direla; hala nola Espainiako Gobernuak gerra zikina aitortzea eta berdin babestea ETAren zein Espainiako Estatuaren... [+]
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
Javier Chicote eta Juan Fernández-Miranda kazetariek El jefe de los espías (Espioien burua) liburua argitaratu berri dute. ABC espainiar egunkariko kazetariak dira biak, lehena ikerketa taldekoa eta bigarrena ABCko zuzendariaren albokoa. Hamalau urtez Espainiako... [+]
Maixabel Lasa elkarrizketatu ondoren bururatu zitzaion Álex Romaguera kazetariari Espainiako Estatuko ekintza armatuen inguruko liburu bat idaztea. Hamarkada bat geroago kaleratu du Victimes en so de pau (Biktimak bake asmoz). Katalunian errepresioaren ikurra den La Model... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak inkesta bat egin du gazteek talde armatuei buruz dakitena neurtzeko. Galdekatutakoen %38k ez daki ETA zer den.
GALek hildako Joxi Zabalaren arreba Pili Zabalak eta ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba Maria Jauregik manifestua aurkeztu dute ostiral honetan Madrilen, Espainiako Gobernuari eskatuz, GALen jarduera dela eta, “bere erantzukizuna eta eragindako mina onar... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikinari lotutako atentatuei buruzko datu zehatzak ematea saihestu du behin eta berriz. Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko txostenen arabera, kasuen % 37 gutxienez biktimentzat inolako erantzun formalik gabe itxi ziren.
PSE-EEko hautagaiak adierazi duenez, ez da beharrezkoa Felipe González presidente ohiak gerra zikinean izan zuen papera argitzea.
“Ikertuta eta epaituta” omen dagoela aitzakiatzat hartuta, PSOEk eta PPk bat egin dute GAL erakundea eta Felipe González ikertzea blokeatzeko.