Zapore mingotsa utzi dit azaroaren 4ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua salatzeko manifestazio arrakastatsua egin, eta zertaz hitz egin zen astelehenean? Euskal Herria ez da Katalunia.
Hemen ez ditugu hango hedabide publikoak. Ez galtzeko modukoa da astelehenean Radio Euskadiko Ganbara saioko kazetariak Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasi egin zion galdeketa (2h20min-tik aurrera hasten da). Ez da zaila Zelai itsutzen duen foko zuri bat imajinatzea bere aurpegi aurrean. Ikaragarria.
Han milioika pertsona mobilizatu dituzte hainbat urtetan zehar kristaltxo bat ere hautsi gabe. Hemen larunbateko manifa ostean pintaketak agertu dira hainbat batzokitan. Urrun daukagu, oraindik, Kataluniako kultura ez biolentoa.
Prozesuaren motorra diren hango mugimendu sozialak ez dira hemengoak. Larunbateko manifestaziora EAJ ez dator, eta Gure Esku Dagok egiten du autokritika. Hedabideak ikusita, badirudi Gure Esku Dagoren errua dela EAJk manifan ez parte hartu izana. Aizue, EAJ erabakitzeko eskubidea duen alderdi autonomo bat da, eta egokiena iruditzen zaiena egiten dute. Hori ez dago gure esku, ez dago Gure Eskuren esku.
155. artikuluaren aurrean GEDek uste du Euskal Herrian mobilizatu egin behar garela. EAJk uste du ezetz. Zer egingo luke Kataluniako mugimendu sozialak? Manifestazioaren arrakasta hauspotu eta alderdi abertzale batek ez parte hartu izana tristuraz azpimarratu, akaso deitoratu, are kritikatu, agian.
Hemen, ordea, autokritika da egiten dena, “ez dugulako asmatu EAJ erakartzen”. Autoflajelazioa; beste harri bat gehiago motxilara. Ia-ia, mobilizazioaren arrakastagatik barkamen eske gabiltza… Baina, zer gertatu da, benetan?
Nik, hemen, nire ikuspegia emango dut. Ea jende gehiagok parte hartuta, pasa dena ahalik eta modu zintzoenean deskribatzea lortzen dugun:
Urriaren 24ko astea da. 155. artikulua etortzear, eraso larria demokraziari, gure aurka ere erabil daitekeena. Erantzun ahalik eta zabalena prestatzeko beharra, bilera (EAJ ez dator eta dio manifestazioan ez duela parte hartuko) eta prentsaurrekoa urriaren 26rako aurreikusten da, Puigdemontek DUIa aldarrikatuko duen eguna (printzipioz). El Correo-ko albiste honekin esnatu gara 26 hartan.
Eta ondoren dator EAJ manifara ez etortzeko arrazoia azaltzen duen albistea: Puigdemontek DUIa aldarrikatu ordez hauteskundeetara deitzeko lanean dabiltza jo eta su Urkullu eta Ortuzar. Osteguneko prentsaurrekoa bertan behera utzi eta astelehenera pasatzen da, ostiral hartan bertan DUIa eta 155.a baitatoz.
Gauzak horrela, normala denez, manifestazioaren deitzaileek adierazpen bat adostu dute, manifestaziora joango direnek partekatzen dutena idatzita; ez, etorriko ez direnei gustatuko ez zaien zerbait jartzeko beldurrez idatzita.
Beti esan izan da zentsura eraginkorra dela, baina askoz gehiago mugatzen gaitu autozentsurak, aurrera egitea galarazteraino.
Saiatu ginen ahalik eta manifestazio zabalena egiten, ezin dugu inor behartu parte hartzera, ordea. Ginenon artean gauzak ahalik eta egokien egiten saiatu ginen, eta emaitza oso ona lortu genuen, aurreko bi manifestazioetan baino jende gehiago bildu baikinen Bilbon. Zorionak manifestazioko deitzaileei, bene-benetan!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]