Sandra Mason izendatu dute lehen presidente, estatuburutzatik Ingalaterrako Elizabeth II.a kenduta. Azaroaren 29 gauerdian egin dute ekitaldia Bridgetownen, gaur bete baitira 55 urte independentzia lortu zuenetik.
396 urte egin ditu Ingalaterraren agintepean Karibeko 300.000 biztanleko irlak: 1966an independentzia lortu zuen, baina Commonwealth barruan egon da gaur arte, Ingalaterrako monarkia estatuburu izanik.
Irlako herritar gehienak jatorriz afrikarrak dira (%91 da beltza eta %4 zuria): izan ere, Ingelesek 1625ean irla beren menpe hartu zutenean, oso biztanle gutxi bizi zen eta azukrea ustiatzeko zuen gaitasuna zukutzeko 600.000 esklabu eraman zituzten esku-lanera. Blacks Lives Matter mugimenduak salatu du Ingalaterrako monarkiak esklabutzarekin lotura estua izan zuela. 1833an abolitu zuten esklabotza.
Gatazkarik gabeko dibortzioa irudikatu du Ingalaterrako koroak, eta Charles Mountbatten-Windsor Elizabeth II.aren semeak parte hartu du bertan. Izan ere, bi aldeek jarraitu nahi dute Erresuma Batuko turismoa irlara bideratzen. Charlesek "esklabotzaren izugarrikeria" izan du mintzagai baina horrek ez ditu barbadostar denak asetu. David Denny Bakearen aldeko Mugimendu Karibearreko idazkariak adierazpen hauek egin ditu, The Guardian hedabideak jaso duenez: "Ez da dirua eskatzen duguna. Barkamenak eta laguntza zehatzak exigitzen ditugu, erreparazioa beharrezkoa baita gure gizartea eraldatzeko".
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Martinikako asanbleako bozeramaileek kreolera hizkuntza ofiziala bihurtzeko artikulu bat aurkeztu zuten maiatzaren 25ean. Parisko Gobernuaren ordezkari nagusi eta Martinikako prefektuak, ordea, atzera bota du proposamena, isla hartako hizkuntza ofiziala, frantsesa dela... [+]
Familia esklabista ohi batek Grenada Karibeko uharteari barkamena eskatu eta kalte ordaina ematearen harira, laboristek parlamentura eraman dute eskaria. Grenadako Erreparaziorako Komisioak horixe bera eskatu die gobernuari zein errege-erreginen etxeari.
Karibeko irlako herritarrek bost mende daramatzate era guztietako zapalkuntzak jasaten: Espainiaren kolonia izatetik AEBen kolonia izatera igaro ziren duela 124 urte, uztailaren 25ean. Halere, puertorricarrak ez dira inoiz isilik gelditu, eta mendekotasuna borrokatzen jakin... [+]
Linton Kwesi Johnson –LKJ laburduraz ere ezaguna– artista eta ekintzaile jamaikarraren poesiak euskarara itzuli eta liburu batean bildu ditu Pantx Records kolektiboak. Askatasuna kontu serioa da (Pantx Liburuak, DDT Liburuak, 2021) du izenburu poesia antologiak, eta... [+]
“Besteen bizitza arriskuan jartzea, arriskuan dagoen jendea ez laguntzea eta inkluso, homizidioa”. Gogor mintzo da Assaupamar erakunde ekologista Martinikan Frantziako Gobernuak koronabirusari aurre egiteko erakutsitako “axolagabekeriaz”. Ekologistek eta... [+]
1972tik 1993ra arte aritu ziren Chlordecone izeneko intsektizida Martinikako eta Guadalupeko banana plantazioetan hedatzen. Produktua minbizi-emaile eta nahasle endokrino zela jakinda ere, erabilpena baimentzeko hautua egin zuen Frantziako Estatuak. Gaur egun osoki kutsatuak... [+]
Martinika uharteko banana plantazioetan chlordécone (frantsesez) pestizida erabili zuten 1972tik 1993ra. Lurrak kutsatu eta prostatako minbizia kasuak areagotu dituela salatzen du chlordéconearen aurkako mugimenduak. Zazpi ekintzaileren aurkako epaiketaren... [+]
Literatur jaialdi batera gonbidatzen nautenero esker ona da sentitzen dudan bigarren gauza. Lehena, nagia da. Singapur, Macao, Hong Kong. Ez nuke nire kasa toki horietara bidaiatuko. Horregatik, ez diot nire buruari ezezkorik... [+]
Euskarazko Wikipediak berriki jakinarazi du Biblia osoa wikiteka.eus-en libre jarriko dutela, Dionisio Amundarain itzultzailearen baimenaz.
Reggae musika gizateriaren kultur ondare izendatu du Unescok ostegun honetan. Nazio Batuen Erakundearen kultura eta zientziarako agentziaren ondare immaterialen zerrendan izango da hemendik aurrera Jamaikan sorturiko musika estiloa.
Horrela dira gauzak nazioarteko agenda mediatikoan: urtetan ahaztuta egon da Bob Marley eta halako batean, nonahi ikusten hasten zara. Zergatik? Ba Netflixek estreinatu duen dokumental batengatik: Who Shot the Sheriff? lanean aztertzen da zer geratu 1976ko abenduaren 3an, zazpi... [+]