Barbado eta Zelaiaren espetxeratzea salatu dute milaka pertsonak Gasteizko kaleetan

  • Ankerkeria stop! plataformak deituta manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean, Galder Barbado eta Aitor Zelaiari ezarritako lau urteko espetxe zigorraren aurka. Ostiralean agortu zuten bi gazteek beren borondatez espetxean aurkezteko epea, eta larunbatean bertan, manifestazio deialdia baino ordu eta erdi lehenago, Espainiako Gobernu Militarreko eraikinaren balkoi batean agertu ziren. Ertzaintzak atxilo eraman zituen, eta Zaballako espetxean dira jada.


2023ko urriaren 01ean - 20:05
Azken eguneraketa: 2023-10-02 12:52
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Manifestazioa 18:30tan zegoen deituta, baina 17:00etan sare sozialen bitartez zabaldu zen albistea: Barbado eta Zelaia Espainiako Gobernu Militarraren eraikinaren balkoi batean agertu ziren. Jendea ondoko plazara bertaratzen hasi zen, eta ehunka gaztek bi gazteen aldeko eta Ertzaintzaren eta EAJren aurkako oihuekin bete zituzten atxiloketa bitarteko uneak. Azkenean 18:30ak alderahartu zituen Ertzaintzak atxilo, eta Zaballako espetxera eraman zituen ondoren. Une horretan poliziek kalean zeuden gazteen aurka egin zuen segundo batzuez, baina antolatzaileek manifestazioa hasi behar zuen Artiumeko plazara bideratu zuten jendea, eta ez zen bestelako liskarrik egon. Errepidea hartu eta manifestazio espontaneoan abiatu ziren manifestariak Artiumeko plazaraino (Urriaren 1ean, atxiloketa osteko egunean, Galder Barbadori eginiko elkarrizketa luzea argitaratu du Aiaraldea komunikabideak).

Hemen Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa unearen laburpen bideoa:

 

 

Manifestazio jendetsua

Ordu erdiko atzerapenarekin abiatu zen manifestazioa, Barbado eta Zelaiaren atxiloketaren kausaz. Ankerkeria stop!ren kamisetak soinean, jende uholde urdin batek Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatu zituen. Ibilbidean zenbait puntuk iraganeko eta egungo hainbat borroka gogoratu zituzten, hala nola euskararen aldekoa, feminista, gerra zikinaren aurkakoa edo herri harresiena.

Argazkia: Hala Bedi

Ekitaldi hunkigarria

Foru enparantza bete zuten manifestariek, eta bertan eman zioten amaiera mobilizazioari ekitaldi hunkigarri batekin. Eszenatokiko pantaila erraldoian bideo batek azken urteotan Barbado eta Zelaiaren alde egindako hamaika mobilizazioak zein gazte mugimenduak burututako bestelako pro, ekimen, jardunaldi edo sabotajeen irudiak kateatu zituen. Ankerkeria stop! plataformako bi kidek hartu zuten hitza ondoren. Ordu pare bat lehenago atxilotutako bi gazteei eta haien senide eta lagunei elkartasuna eta maitasuna adierazi zieten, eskerrak eman urteotan ekimena modu batera edo bestera hauspotu duten guztiei, eta egindako lana goraipatu zuten.

Jarraian Barbadok eta Zelaiak hartu zuten hitza, aurrez grabatutako bideo baten bitartez. Gazteek atxilotu zituzten unetik espetxeratu arteko bost urte luzeak errepasatu zituzten, militante politiko gisa aldarrikatu zuten beren burua, eta egungo gazteei borrokan jarraitzeko deia egin zieten. Amaitzeko hiru pertsonek hartu zuten hitza txandaka, estatu propioa izango duen Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskaldun baten alde egiteko. Manifestariek oihu eta txaloekin hartu zituzten batzuen eta besten hitzak, bero. Eusko Gudariak abestuz eman zioten itxiera ekitaldiari.

Argazkia: Hala Bedi
Argazkia: Hala Bedi

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


Bost urteko espetxe zigorra eskatu diete Covid garaian Donostian atxilotutako sei gazteri

2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


Eguneraketa berriak daude