Baratzeko ezagutzak erraz aurkitzeko eta ingurumenaz informatzeko erreminta

  • Bizi Baratzea webgunea berritu dugu, bi funtziori erantzuteko: baratzean dituzun dudak modu errazean kontsultatu ditzazun, eta ingurumenari buruzko berrietan jantzi zaitezen. Egunero berritzen dira baratzeko aholkuak, ilargiaren posizioaren berri ematen baitu, baita egutegi biodinamikoarena ere; eta egunean sasoiko lan berezi bat nola egin azalduko dizu. Eta lurrari buruzko lehen eskuko informazioa eta hausnarketa jaso ditzazun, kolaboratzaile sare berezitua batu zaio ARGIAko kazetari taldeari. Euskal Herrian elikadura burujabetzaren bidean diren ekimenak ere bertan aurkituko dituzu: azoka, hitzaldi eta ekitaldi berezien agendarik osatuena duzu bertan, baita eragileen plaza ere, zuzenean eragile bakoitzak elikatzen duena.

     


2023ko martxoaren 31n - 06:52
Azken eguneraketa: 08:25

Bizi Baratzean landare mota guztiek dute kabida, euskal tradizioan "baratze" hitzak izan duen adierari jarraituz: baratzekoek, etxeko landareek, basokoek, fruitu arbolek, sendabelarrek...

Horiek ongi zaintzeko jakintza eta azalpen zehatzak erraz aurkituko dituzu Bizi Baratzea webgune berrituan: eskuineko zutabean dituzu guztiak. Ezkerreko aldean irakurriko dituzu, berriz, hainbat alorretako adituen artikulu bereziak eta ARGIAko kazetariek idatzitako ingurumen albisteak. Eremuz eremu kolaboratzaile sare berezi honek idatziko du aurrerantzean: Garazi Zabaletak urteak daramatza astero Euskal Herriko proiektu edo esperientzia interesgarri bat ezagutarazten; Jakoba Errekondok hamarkadak daramatza astero landareei buruzko artikulu oso bereziak plazaratzen; Garbiñe Larreak sendabelarrei buruz idatzitako lehen artikulua irakurgai da eta izango du segida; Balerdipeko Erleak proiektuko Mattin Jauregi eta Inaxio Arinek erlezaintzaz idatziko digute; Josebe Blanco artzainak bere sektoreko eta ingurumeneko hausnarketak plazaratuko ditu; Marta Barbak hazien mundua ekarriko digu eta Aintzira Oñederrak eta Goiuri Alberdik ikerketaren mundutik elikadura burujabetzari buruzko analisiak ekarriko dizkigute.

Multimedia kanalean elikadura burujabetzari eta ingurumenari buruzko ikusentzunezko lanen bilduma dugu eskura.

Sartu bizibaratzea.eus-en begiratu bat ematera, eta buletinean harpidetzen bazara (goian eskuinean duzu botoia), astelehen goizetan postontzian jasoko duzu, besteak beste, aste horretan baratzean egin beharreko lanen berri, landareen inguruko Euskal Herriko Agenda eta albisteen bilduma. Telegram kanalera batzen bazara, egunero dosi bakarra jasoko duzu: egun horretarako Jakoba Errekondok proposatzen duen lan berezia.

Baratzerako zer kontsulta hoberik bertatik eta euskaraz idatzitakoa baino?

Jakoba Errekondoren eskutik, "garaiko lanak" zein diren errepasatu ahal izango duzu lehenik, hau da, aste honetan zer erein, zer landatu, egin beharreko lan berezien zerrenda... Ondoren, aste horretako lan berezi horietako batzuek zehatzago nola egin azaltzen dira.

Ilargiaren gorabeheren berri ere emango digu egunero webguneak. Eta egutegi biodinamikoaren arabera, egun horretan zer lan egitea komeni den, ordu zehatzak adierazita.

Bere baratzean duen arazo zehatzen baten kontsulta egin nahi duenak aukera du Jakoba Errekondori galdetzeko, eta atal horretan irakur daitezke orain arte egin dizkioten ehunka galderen erantzunak.

Hilabete horretako lanen berri ere irakur dezakegu pantailan beherago eginda, beti ere eskuineko zutabean. Eta erosleen artean elikadura burujabetza sustatzeko, garaiko bertako barazkiak zein diren ere kontsulta dezakegu.

Ondoren dator baratzeari buruzko hamaika gairen kontsulta egiteko oinarria: lurra, ongarriak, gaitzak eta erremedioak... oso modu errazean aurkituko ditugu "baratzearen oinarriak" atalean sartuta agertuko zaigun aurkibidean. Eta "ezer jakin gabe baratzean hasi nahi duenarentzat", hasteko zortzi urrats ere azalduta daude. Hauek guztiak Jakoba Errekondok idatzirikoak dira.

Sendabelarrei buruzko jakintza zehatza ere eskuratuko dugu, "Sendabelarrak" atalean: nola moztu, lehortu, nola zaindu eta 45 sendabelarri buruzko ezagutza, guztia Garbiñe Larrearen eskutik.

Eta etxeko landareei buruzko azalpenak eta 94 espezieren zaintzarako aholkuak irakurriko ditugu azken leihoan, Jakoba Errekondok sinatuak.

Eragileen plaza eta Euskal Herriko Agenda

Ingurumenean eta lehen sektorean diharduten eragileek zuzenean beraien informazioak komunikatzeko aukera dute Bizibaratzearen Plazan. Bertatik jarraitu dezake herritarrak eragile bakoitzaren jarduna. Euskal Herriko landareei buruzko agendarik osatuena Bizi Baratzean dugu: aste buru honetarako dauden aukerak ezagutu nahi?

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


2025-03-19 | Estitxu Eizagirre
Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean

Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


2024-11-18 | Garazi Zabaleta
Bizi Baratzea
Durangoko Azoka, bagoaz

Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Eguneraketa berriak daude