Baratzea Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagaina auzoak esnatzeko

  • Iruñeko Mendebaldea eta Ermitagainako bizilagunek haien auzoak lotegi hutsa izaten uzteko Ermitaldea kolektiboa osatu zuten pasa den urtean. Orain, beraien proiekturik neketsuena, hiri baratzaren sorrera Nafarroako Liburutegiaren ondoan, haziak ematen hasi da larunbatean berrogei  lagun inguru bildu zituen auzolanaren bidez. Hara hurbildutakoek, harriak kendu zituzten, lurzorua ereiteko lurrez estali zuten, Iruñeko Udalak utzitako lehenengo materialak ipini eta baratzeak izango dituen 2.150 metro karratuak apaintzen hasi ziren.


2019ko martxoaren 12an - 13:18
Auzolanean parte hartu zutenek lurzorua landu, lekua txukundu eta materialak jartzen hasi ziren. (Arg: Mikel Urabaien Otamendi) Auzolanean parte hartu zutenek lurzorua landu, lekua txukundu eta materialak jartzen hasi ziren. (Arg: Mikel Urabaien Otamendi)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

21 urteko gazte eta Ermitaldeako sortzaileetakoa den Mikel Ansorenak baratzarekin lortu nahi duten helburua “Ermitagaina eta Mendebaldea lotegi-auzoak izaten utzi eta adin ezberdinetako bizilagunen arteko harremanak estutzea” dela dio. Belaunaldi ezberdinak kolektiboan bertan ikus daitezke, non, adibidez, Enrique Herranz biologoak bere alaba Maiterekin parte hartzen duen. Aitaren ikuspuntutik, 2011n Nafarroako Gobernuak Mendebaldeko liburutegia ireki zuenean, “zertxobait piztu zen auzoko aktibitate kulturala”, eta orain “esku-hartzea ere sustatu” nahi dute.

Baratzaren sorrerarekin, bizilagunek ekintza kulturalez gain Ermitagaina eta Mendebaldea auzoetan faltan botatzen zuten partaidetza lortzea espero dute. Baina horretarako, funtsezkoa izan da orain arte udalarekin batera egindako bidea. Marina Jiménez Iruñeko Udalaren Hiri Ekologia Zerbitzuaren arduradunak lagundu du bidean, baina “benetako gidariak” bizilagunak izan direla baieztatzen du. “Nik bakarrik gai burokratikoen inguruko aholkuak ematen ditut, baina udalak ez du bere kabuz hiri-baratzerik egiten. Horretarako proposamenak egiten dituen auzo erakunde bat egon behar da”, azaltzen du Jiménezek.

Bera materialaren hornitzailea bilatzeaz arduratu zen udalak proiektua onartu eta gero. Aukera guztien artean, desgaitasun intelektuala duten pertsonek osatutako Elkarkide fundazioa aukeratu zuen eta Ermitaldean “zerbitzuarekin liluratuta” daudela esaten du teknikariak. Modu honetan, gainera, baldintza anitzetako pertsonak baratzaren proiektuaren barne sartzea lortu dute.

Auzolana oinarrian

Larunbateko auzolanean, adibidez, duela hiru hilabete Venezuelatik etorritako errefuxiatu familia bat zegoen, zazpi eta lau urteko bi alaba, aita eta aiton-amonekin. Amarekin batera, Iruñeko Arrosadia auzoan bizi dira, baina dagoeneko Alde Zaharreko Piparrika baratzean eta Mendebaldean egon dira haien laguntza eskaintzen. Haurren aita den Javier Medinak dio “natura zaintzen ikasteko oso modu polita dela umeentzako” eta kanpotik datozenentzat bizileku berri batean “lagunak egiteko eta jendea ezagutzeko” balio duela.

Helburu hori jada lortu du Sarah Lauhead estatubatuarrak, larunbatean baratzeko auzolanean presente. Zortzi urte daramatza Iruñean eta, orain, Zuzenbide Ekonomikoaren (inguruko) doktoretza egiten ari da Nafarroako Unibertsitatean. Lauheadek “Minnesotako baratzetako lanak faltan botatzen” dituela aitortzen du. Gainera, baratze komunitarioak “auzogintzarako ideia bikaina” direla pentsatzen du.

Patricia Calderón eta Javier Teranek osaturiko madrildar bikotea ere oso sartua dago baratzearen kudeaketa taldean. Atzoko auzolanean, bi eta hiru urteko alabak jolasean zeuden bitartean, Vallecasen lur zati bat okupatu ondoren sortu zuten baratza gogora etorri zitzaien. “Madrilgo Udalari hasieratik aurkeztu genion gure proiektua, baina ez ziguten erraztasunik eman eta partzelak gureganatu genituen. Azkenean, hiriko bizilagunon elkarte baten presioari esker, Udala Vallecasko baratzetan inplikatu egin zen”, kontatzen dute. Orain Mendebaldean bizi direla, “ekonomia lokala eta arduratsua garatzeko” eta “alabak naturarekin harremanean hazteko” aukera paregabetzat ikusten dute auzoan.

Polinizazioa erraztu

Horretarako, sortutako eremu berrian umeak jolasean ibiltzeko zati bat egongo da. Baratza dagoeneko egina zegoen konpostaren ontzien ondoan jarri da, eta landare usaintsuen eremua eta landatzeko baratze-mailak zein lur zatiak izango ditu. Zatitxo baterako, Pedro Esteban Ermitaldeako kideak zapalda biribila diseinatu du interneten aurkitu duenaren arabera, “klima aldaketaren ondorioz Hego-Amerikan zabaltzen ari den metodoaren arabera”, azaldu zuen. Eredu hau zapalda zirkularren erdian zuhaixka loredun bat jartzean datza, intsektuak inguruko landaretan biraka ibiltzeko eta polinizazioa errazteko. Bestalde, baratze-mailak lau zatitan banatzen dira, emango dutenaren arabera: sustraiak, hostoak, fruituak eta lekadunak; adibidez, azenarioak, urazak, tomateak eta lekak, hurrenez hurren.

Baratzean bilduko den uzta, auzo-bazkarietarako erabili edo lurra lantzen dutenen artean banatuko da eta partaidetza guztiz askea izango da, Iruñean jada abian diren Alde Zaharrean, Donibanen eta Txantreako auzo-baratzetan bezala. Denek bat egin dute elkar lagundu eta koordinatzeko sortu berri den lantalde baten bitartez. Honek, Marina Jiménezek esan bezala, “antzeko proposamenak dituzten Mendillorri, Etxabakoitz edo Buztintxuri bezalako auzoetan baratzeak garatu ahal izateko” balio izatea espero du. Udalak 15.000 euroko aurrekontua du baratze bakoitzeko.

Jiménezen hitzetan, “ideia hauek oso aberasgarriak dira eta jende interesgarri asko ezagutzeko balio dute”. Hiriko bizilagunak harremanetan jartzeko eta kaleak berpizteko hurrengo urratsak ostiral goizean Iturrama auzoan egongo den bilera batean eta larunbatean Arrotxapeko baratza prestatzen hasteko lehenengo auzolanean emango dira. Izan ere, mota honetako proiektuek, oraingoz gutxienez, Mendebaldea eta Ermitagaina “lotegi-auzoak” zirenak esnatzeko balio izan baitute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri baratzeak
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har... [+]


Nekazaritza kaletarrei gerturatzeko herri-proiektua garatu dute Berangon

Berangon, XV. mendeko Otxandategi dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat aurkeztu zuten zapatuan, apirilaren 2an: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, euren helburua da,... [+]


2019-02-04 | Garazi Zabaleta
Baratze bat auzoarentzat opari

Iruñeko Donibane auzoan martxan jarri berri duten proiektua da Udaberri Hiri Baratzea. Gune berdeak lehenagotik ere badira inguru horretan, baina San Juan Xar auzo elkarteak abiatu duen proiektu honek herritarrak espazio horretan paper aktiboa izatea nahi du, eta ez... [+]


2018-06-21 | Garazi Zabaleta
Berpiztu Agrokultura proiektua
Permakultura baratzea Gatikan, hiriari jaten emateko

“Bilboko gaztea izanik, sumatzen nuen hiriko gizartea ez dagoela nekazaritzarekin konektatuta”. Horrela azaldu du Kepa Añibarro Zoritak nondik sortu zitzaion ingurumenarekiko eta lurrarekiko interesa. Ingurumen-kimikako eta Paisajismo eta Landa-Ingurumeneko... [+]


2017-09-08 | Garazi Zabaleta
Baratzea paristar guztien eskubide
Hiriko mapa eskuetan, turista onen papera betetzen genbiltzan Parisen lagun bat eta biok. Ohiko kale paristarretatik oinez gindoazela, ordea, gure begirada bereganatu zuen zerbaitekin egin genuen topo: hiriko zuhaitzen jardinera askotan hainbat barazki eta lore zeuden landatuta... [+]

Iruñerriko erraietatik datoz hiri baratzeak

Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da –gaur egun 3.600 milioi bizi dira–. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsona eta naturaren... [+]


2017-03-03 | Esti Redondo
Elikadura: joerak arau bihurtzeko beharra

Elikagaien komertzializazio bide laburrak eta janari osasungarria joera bihurtu omen dira, baina baserritarrek zer diote horren inguruan?


2016-07-04 | ARGIA
Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu diote Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari

Uztailaren 20an hasiko da Donostiako Jazzaldia eta Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak kezka adierazi du: urtero jazz jaialdiaren babesle nagusia den garagardo marka iragartzeko kartel handi bat jartzen du Trinitate plazan, hain justu gazteek joan den apiriletik auzo... [+]


2016-04-28 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari

Uliako mintegien parkea arriskuan jarriko lukeen operazio urbanistikoaz herri galdeketa egiteari uko egin dio Donostiako Udaleko plenoak, EAJren eta PSE-EEren botoekin.


2016-04-27 | ARGIA
Donostiako Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, asteazken goizean udaltzainek Trinitate plazaren goiko aldean martxan jarritako auzo baratzea desegin dute.


2016-01-11 | Unai Brea
Barakaldoko Ekologistak Martxan, utzitako lursail bat berreskuratzegatik epaitegira

Barakaldoko Ekologistak Martxaneko ordezkari legala hiri horretako 1. Instrukzio-epaitegian deklaratzera deitu dute, gaur eguerdian, higiezinak usurpatzeko delitua leporatuta. Talde ekologistak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, abandonatutako lursail bat berreskuratu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude