Barañaingo familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute

  • SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 18an - 07:40
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

SAREB, edo “banku txar” deritzona, Espainiako Gobernuak 2008ko krisi ekonomikoaren testuinguruan sortutako sozietatea da, bankuen kontuak onbideratzeko. Hilabete hauetan zehar, Haritu Etxebizitza Sindikatuak eta “Barañain etxegabetzerik gabe” plataformak, Barañaingo kolektibo gehiagorekin eta hainbat auzokiderekin batera, famili honen egoera salatu dute. “Banketxeak, funts putreak eta errentistak alokairu-merkatuaren negozioaz baliatzen diren bitartean, errenta ordaintzea da langile-klasea pobretzeko arrazoi nagusia. Gainera, erakundeek ez dute inolako alternatiba duinik bermatzeko gaitasunik, eta pertsona askok egun batetik bestera kalean ikusten du bere burua, bizitoki-alternatiba errealik gabe”, dio Harituk ohar batean.

Haritu Elkarlaguntza Sareak “etxegabetzeak gelditzen eta etxebizitzaren desmerkantilizazioaren alde borrokatzen” jarraituko duela ziurtatu du, “etxebizitzarako sarbide unibertsala lortzeko bide bakarra” dela sinetsita.

“Garaipen txiki hauetan antolakuntzaren, klase-elkartasunaren eta elkarlaguntzaren alderik politena ikus daiteke, borrokatzea merezi du eta!”, esan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


2024-11-20 | El Salto-Hordago
Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian

 Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Etxebizitzaren iruzurra

Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


2024-11-12 | Leire Ibar
70 urteko emakume bat eta bere biloba etxegabetu dituzte Erandion eta Poliziak bi pertsona atxilotu ditu

Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]


2024-11-12 | Gedar
Asteartean etxegabetu nahi dute andre bat Astrabuduan, mailegu-enpresa bati 7.000 euro eskatzeagatik

Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


EH Bilduk Nafarroako landa eremuko etxebizitzak birgaitzeko plan bat exijituko dio Nafarroako Gobernuari

Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izenda dezala eskatu dio udalak Jaurlaritzari

Izendapenak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea ekarriko du. Nolanahi ere, udal ordezkariek argi utzi dute, legediaren bitartez soilik, ezin izango zaiola aurre egin etxebizitzaren aferari. Ondo bidean, 2025eko lehen hilabeteetan indarrean sartzea aurreikusten... [+]


2024-11-05 | Jon Torner Zabala
Nafarroako 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu du gobernuak

Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Hiru familia etxegabetu ditu Berakah-k, Gasteizko elizaren gizarte ekintzak, urtebetean

Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.


2024-10-22 | Jon Torner Zabala
Alokairuen prezioa mugatzeko araua azaroaren 25ean jarriko da indarrean Ipar Euskal Herrian

Tentsiopean dagoen eremuko 24 udalerritan mugatuko dituzte alokairuen prezioak, Angelun, Baionan, Donibane Lohizunen, Hendaian, Miarritzen, Uztaritzen eta Ziburun, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude