AEBetako multinazionalaren ekitaldia egiteko Udalak 220.000 euro publiko jarriko zituela adierazi zuen. Barakaldoko PSE-EEk salatu duenez, kopuru horri gehitu behar zaizkio doan eskaini zaizkien zerbitzuak: urriaren 29ko kontzertuan lan egiten zuten 43 udaltzainak, garbiketa zerbitzuak, herri langileen lanak eta publizitatea.
Barakaldoko Udalak MTV kateari emandako diru-laguntza publikoa 220.000 eurokoa dela adierazi zuen Amaia Del Campo (EAJ) alkateak. Ostegunean, Barakaldoko PSE-EEk datu hori ez dela egia salatu du. Diru kopuru horri multinazionalaren urriaren 29ko ekitaldian aritu ziren udaltzainen, garbitzaileen eta herri langileen lanen kostua gehitu behar zaizkiolako, baita doan egindako publizitatea ere. Diru “asko” dela salatu dute, Barakaldoko Udalak ez duelako akordiorik sinatu multinazionalarekin, eta ez delako antolatzailea izan ere.
“Bilbori buruz besterik ez da hitz egin”, gaineratu dute Barakaldoko PSE-EEko kideek. MTVaren etorrerak Barakaldoren irudia zabaltzeko “aukera paregabea” izango zela azpimarratu baitzuen Barakaldoko alkateak. Bada, ekitaldi nagusian Barakaldo ez zuten aipatu ere egin, ezta eskerrak ematerakoan ere. EAJk “beste behin herritarrei gezurra esan eta hauek gutxietsi dituela” adierazi dute sozialistek.
Zergarik ordaindu gabe
EH Bilduk asteazkenean salatu du MTV kate multinazionalak ez zituela azaroaren 29ko Herriko Plazako kontzertua antolatzearen gaineko zergak ordaindu, eta hori Udalak “barkatu” egin diola. Barakaldoko Udalak guztia antolatu zuenez, ez zuten baimena eskatu beharrik izan. Horregatik, koalizio abertzaleak salatu du herriaren erdigunea “interes pribatuen zerbitzuetara” eskaini zuela Udalak, MTVren jarduna “matxista eta hipersexualizatua” dela eta alkoholaren eta drogen kontsumoa “sustatu” zutela ere gaineratu dute.
2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
2012ko azaroaren 9an egin zuen bere buruaz beste Barakaldon, etxegabetua izan behar zuenean. Ordutik, Barakaldoko beste 2.400 familia bota dituzte euren etxeetatik. Asteartean bertan, familia bat etxegabetu zuten Astrabuduan.
Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]
Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.
1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]
Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]
Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.