Bankuen etxe hutsei zergak gehitu nahi dizkie Iruñeko Udalak, alokairura atera ditzaten

  • Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute etxebizitzen hutsen inguruan, bankuek edo higiezinen enpresek dauzkaten pisu hutsei zerga berriak jartzeko.

Asiron Hezkuntzako hitzarmena sinatzen Nafarroako Gobernuarekin (Argazkia: Navarra.es)

2018ko ekainaren 20an - 11:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iruñeko Udal Gobernuak bankuek eta higiezinen agentziek dituzten etxebizitzen gaineko tasa jarri nahi du alokairu soziala bultzatzeko. Era berean, salbuespen fiskalak ezarri nahi ditu konkurtso publikoen bidez etxebizitza eskuratzen duten pertsonentzat.

 Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udal Gobernuak hitzarmen bat sinatu dute etxebizitzen tramite ofizialetan herritarrei laguntza emateko. Iruñeko alkate Joseba Asironek adierazi du etxebizitzaren arazoa dela hiriek duten arazo nagusia eta gogoratu du lauko gobernuak etxebizitza sozialari bultzada handia eman diola.

Hutsik dauden etxebizitzak merkatuan sartu nahi dituzte helburu sozialeko etxebizitzak bilakatzeko. Honek prezioen gorakada geldi dezakela gehitu du Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, Miguel Laparrak, baina lege-aldaketa ere beharrezkoa dela uste du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025eko urriaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Zebra eraikinak

Eguneraketa berriak daude