“Gorpu-prozesio bat ikusi behar ez izateko dimititu dut. Ikasleen gorpuen gainean boterera iritsi nahi zuten, baina ez nuen onartu, lehen ministro kargua utzi nuen. Boterean jarrai nezakeen Saint Martin uhartearen subiranotasunari uko egin izan banio eta Estatu Batuek Bengalako golkoa menderatzea baimendu izan banu. Gure herriari eskatzen diot erradikalek ez dezatela manipulatu”.
Abuztuaren 5ean agintetik kendu eta erbestera joanarazi zuten Sheikh Hasina Wajid, luzaro Bangladesheko lehen ministro izan denaren adierazpenak dira, Indian eginak, bere herrikideei zuzenduak –baina indiar hedabideek haizatuak–.
Utz dezagun beste baterako bere eraispenaren nondik norakoaz lehen esaldian dioenaren sinesgarritasuna ebaztea. Eta esan gabe doazen sintagma horiek osatzea. Demagun, nortzuk ziren agintera iritsi nahi zuten horiek. Ziur samar dakiguna da goi-agintari militarrek erbestera joanarazi dutela, ikasle-mugimenduaren protestei men eginez. Eta Muhammad Yunus, Ekonomiako Nobel sariduna ipini dutela haiek trantsizioko gobernuaren buru. Oraingoz.
San Martin uhartea eta Estatu Batuak aipatzen dituen bigarren esaldian datza pozoia. Orain arte inork hizpidera ekarri gabeko zerbait da, eta ez da erraza asmatzea zergatik esan zezakeen horrelakorik Hasina andreak... egiaren hurbileko zerbait ez balitz.
Bengalako Golkoaren ekialdeko ertzean dagoen mikro-uhartea da San Martin hori. Bangladesheko hego-muturra da, Myanmarretik hurbilxeago bere herrialdeko hegoburu kontinentaletik baino. 3 kilometro karratu (gure udalerri txikienen paretsuko hedadura ñimiñoa) dituen irlatxo zoragarria, arrantzatik eta turistei zerbitzuak eskaintzetik bizi diren hiruzpalau mila biztanle iraunkor dituena.
Eta estrategikoa baino estrategikoagoa. Myanmar eta Bangladesh begi hutsez ikusten dituela ekialderantz. Eta Golkoaren barrenalde osoa ipar-mendebaldera. Uhartetxo hori eskatua ziotela Estatu Batuek Hasina andreari? Subiranotasuna hitz potoloa da, baina bere estrategikotasuna edonork igar dezake mapari begirada botata.
Baina haren balioa are nabarmenagoa da kontuan izaten bada begi hutsez ikusten ez dena: irlatik 100 milia hego-ekialdera dagoela Kyaukphyu, Myanmarren. Txinak, aspalditik, Bengalako Golkora iristeko hautatua eta landua duen ur sakoneko portua. Jada amaituta daukan Hangrui mega-autobidearen, eta haren jarraipena izan behar lukeen eta oraintxe bertan Myanmarren gero eta oldartuago dagoen gerra zibilaren “biktima ekonomiko” nagusia litzatekeenaren akabua.
Txikiegia da San Martin uhartea bertan pulamentuzko base militar bat jartzeko. Ez, agian, ederki hornitutako zaintza-leku bat kokatzeko. Ikusiko dugu Bangladesheko gobernu berria Hasinarena baino eskuzabalagoa ote den horretarako.
Bizkitartean, Hasinaren babesleku den Indian, haren atzetik heltzen hasi diren errefuxiatuei atea ixtearekin batera, kontuak ateratzeari ekin diote han jada baten batzuek. Ezkorrak kontuak.
Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]
Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]