Banderak “bueltan”


2023ko abuztuaren 31n - 08:14
Azken eguneraketa: 10:18

Bandera oihal zati bat da; talde, komunitate edota pertsona juridiko bat identifikatzen duena: nazioa, lurraldea, hiria, erakundea… Bandera batzuen esanahia ia unibertsala da, esate baterako, arerioaren aurrean altxatutako bandera zuriak amore emate edo menia eskatzea adierazten du. Horiez guztiez gain, bandera, seinale edo markaren erabilera giza-arlo askotara hedatu da: gorriak, debekua; laranjak, arriskua eta berdeak, baimena, kode komun zabal moduan onartzen dira.

Komunitate nazional bati edo Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) definitu duen moduan “objektiboki identifikagarria den pertsona-talde” bati eragiten dionean, pertsona-talde edo komunitate horren identitatea elkarrekin adierazteko sinbolo bihurtzen da. Bi adibide jartzearren, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ikurra erakundearena berarena soilik da. Munduko leku askotara zabalduta badago ere ez du identitate-talde jakinik ordezkatzen.

Aitzitik, ikurrina ez da Eusko Jaurlaritzarena, ez eta “Euskal” Autonomia Erkidegoko jendearena soilik. 1936ko lehen Euzko Jaurlaritza bera baino lehenagokoa da eta Euskal Herriko biztanleriak eurentzat hartu zuen Foruen kontra Madriletik zetorren erasoari aurre egiteko. Are gehiago, Espainiapeko euskaldunen ikur ez ezik Frantziapekoentzat ere halaxe da gaur egun.

Ba al du zilegitasunik Nafarroa Garaiko Gobernuak berea ez den ikurra jartzera derrigortzeko ala debekatzeko? Eta Jaurlaritzak Erkidegoko udaletan nafar ikurra debekatzeko?

Nafarroako banderarekin, bere diseinu eta iruditeri bertsio guztiak gorabehera, gauza bera gertatzen da. Nafarroako bandera ez da Nafarroako (Garaiko) Foru Aldundi edo Nafarroako (Garaiko) Gobernuaren ikurra. Euskal herritar guztiok (zazpi probintzietako eta bertze anitz lekutakook) bildu gintuen Nafar Erresuma subirano, independente eta homologatuaren ikurra izan zen 1620ra arte Europako Estatuen kontzertuan.

Batean zein bestean, ordea, ikur biak erakundeen ikur partikular gisa aurkezteko ahalegina sumatzen da azken urte hauetan. Bistakoa da ahalegin hori euskalnafarren batasunaren kontrako bidetik doala. Ez da erraza izango Iparraldeko eta euskal diasporaren komunitateetan errotzea ikurrina ez dela euren ikurra, soilik Autonomia Erkidegokoena baizik. Zailagoa izan daiteke ikurrina Nafarroa Garaiko biztanle guztiona dela eta hegemonikoa bilakatzea lurralde horretan; bide batez, Autonomia Erkidegoko erakundeetan Nafarroakoa ere geurea badela zabaltzea bezain zaila. Horretarako, batean zein bestean, Espainiako auzibideak aitzaki eta indarkeria (coercitivo haientzat) erabili behar badituzte ere. Adibidez, jada, Baztanen eta Lizarran.

2023ko aurtengo Baztandarren Biltzarra festa egunean, esaldi hau ikus zitekeen Baztango Udalaren balkoi nagusitik zintzilik, “Frankismoan bezala, ikurriña udaletxean paratzea debekatu dute”. Gauza bat da derrigorrez ipinaraztea eta bestea debekatzea. Ba al du zilegitasunik Nafarroa Garaiko Gobernuak berea ez den ikurra jartzera derrigortzeko ala debekatzeko? Eta Jaurlaritzak Erkidegoko udaletan nafar ikurra debekatzeko? Frantziapeko Ipar Euskal Herrian ez, ez bata ez bestea, biak libre. Gure ustez biak ala biak beharko lirateke elkarren ondoan. Gero eta gehiago gara hori uste dugunok. Horrela ikusi genuen Tourrean eta hala ikusteko esperantza dugu hurrengo bueltan. Barka, Vueltan.

Beñi Agirre, idazlea eta historialaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude