Espainiako bandera Gipuzkoako Aldundiko balkoian “ohorezko tokian” jartzeko Espainiako Auzitegi Gorenak emandako aginduaren aurrean, EAJk eta Bilduk proposamen bateratua eraman eta onartu dute Batzar Nagusietan: eraikinaren aurrean dagoen Gipuzkoa Plazan ikur bat jartzea.
EAJk Aldundiaren Donostiako foru jauregiaren parean ikurra jartzea proposatu du, “bandera espainolaren inposizioari” aipamena egingo diona, Bilduk ere “ikur esanguratsu” bat jarriko luke plaza horretan, baina Espainiak inposatzen dituen ikur guztien kontrako aipamen zabalagoa eginez.
2005ean EAJren esku zegoen Aldundiak teilatu gainean paratu zituen Espainiako, Europako, EAEko eta Donostiako banderak, EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako banderen legedia betetzeko agindu zionean. Era berean, 2010ean plaka bat jarri zuten inposizioa salatzeko. Plaka hori bikote Madrildar batek kendu zuen indarrez handik hilabete gutxira:
Plaka hori 2011n kendu behar izan zuen foru erakundeak, Espainiako Auzitegi Gorenaren epai bati kasu eginez. Ordurako Bildu zegoen gobernuan.
2012an, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskatuta, Estatuko Abokatutzak salaketa jarri zuen bandera espainiarra “ezkutuko” tokian zegoela argudiatuta. Auzitegi Nagusiak Aldundiari agindu zion ikurra “ohorezko” tokian jar zezala, zehazki eraikinaren balkoi nagusian. Aldundiak helegitea jarri zuen, baina urtarrilean auzitegiak epaia baieztatu du (pdf), eta horrez gain 4.000 euro ordaintzera derrigortu du Martin Garitano buru duen erakundea.
Aldundiak oraingoz ez du neurririk hartu, baina Batzar Nagusietan erabaki denak erakuts dezake hemendik aurrera hartuko duen bidea. Urquijok mehatxu egin dio Garitanori, desobeditzeak inhabilitazioa ekar dakiokeela esanez.
Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.
Espainiak uso mezularien erakusketa egingo du Gipuzkoan. Banderak kentzeko eskatu du Udalak, eta haren partez ikurrinak jarri ditu.
"Zuzenbidearen araberakoa" izan zen Espainiako erregearen erretratua eta bandera mugitzea, udalaren arabera. Administrazioarekiko lehenengo epaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian" ipintzeko agindu dio.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko... [+]
Kataluniako dozenaka udalen aurkako 270 helegite aurkeztu ditu Espainiako Gobernuak 2011tik, horietako 80 Espainiako bandera jartzeari uko egiteagatik.