Balutxe independentistek Txinako kontsulatuari eraso egin diote Karatxi hirian, lau hildako eraginez

Pakistango polizia erasoa gertatu zen lekuan.

2018ko azaroaren 27an - 09:43

Erasotzaileak hil egin zituzten tiroka. Baloch Liberation Armyk bere gain hartu du erasoa. Txina Balutxistanen barrena pasabide erraldoia eraikitzen ari da Arabiar itsasora heldu asmoz.

Balutxistan hiru estatutan banatutako herria da: ekialdea Pakistanen menpe, mendebaldea Iranen menpe, eta iparraldea Afganistanen menpe. Pakistanekiko eta Iranekiko independentzia aldarrikatzen duten talde armatuak daude.

2004az geroztik BLAk borroka armatua praktikatu du Pakistango estatuaren aurka. Balutxistanentzat autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du, salatuz "hamarkadetan zapalduak" izan direla. BLAk batez ere Balutxistanen egiten ditu ekintza armatuak, Pakistanen menpe dagoen eremu zabala.

Balutxeei buruzko informazio gehiago:

Nortzuk dira balutxeak?

Balutxeak, basamortuko gerlariak. Diaporama.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Balutxistan
2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Eguneraketa berriak daude