Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal Herria Bizirik plataformak mendi martxa antolatu du gailur horretaraino.
Balmasedako (Bizkaia) alkate Alfonso San Vicentek jakinarazi du Blue Viking Barbara enpresak ez duela egingo azkenean Kolitza eta Garbea mendien arteko zentral eolikoa. Proiektuak sei haize errota handi –200 metroko garaierakoak– aurreikusten zituen, eta Balmasedako Udalak ere helegitea jarri zion. Hala, proiektuaren kontzetsio edo emakidarik ez da argitaratu Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA).
El Correo egunkariak, Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuta, dio energiaz arduratzen den erakundeak bota duela atzera zentral eolikoa, baina "gutxiago eragingo" duen beste bat egitea aurreikusten dutela, Kolitza eta Sabugal mendien artean, hegoalderago.
EHAAn maiatzaren 12an iragarri zen bigarren proiektu hori, eta Bizkaiko Aldizkari Orokorrean asteazkeneko zenbakian eman dute horren berri. Guztira lau aerosorgailu izango ditu eta 15 milioi euroko aurrekontua.
Mendi martxa Kolitzara
Balmasedan ez ezik, Enkarterri osoan ere eolikoen beste hainbat proiektu dira egitekoak, Artzentales, Sopuerta, Turtzioz, Gueñes eta udalerri gehiagori eragingo lieke. Talde ekologistek eta herrietako plataformek salatu dute ingurumen kalte larriak sortu ditzaketela.
Hain justu, maiatzaren 26an Euskal Herria Bizirik plataformak deituta mendi martxa egingo dute Kolitza mendira, Azpeitiko manifestazioaren segidan antolaturiko mobilizazioa da, Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik! lelopean.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.