Josema Azpeitia (Legazpi, Gipuzkoa, 1969) gastronomia kazetariak inork baino hobeto ezagutzen du ostalaritzaren mundua, bereziki Donostiako ostalaritzarena. ‘Ondojan’ hilabetekariko zuzendaria da, gastronomiari buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta Basque Culinary Center eskolan irakasle ere bada. Ostalaritzaren etorkizuna kinka larrian dagoen honetan, Donostiako tabernen etorkizuna aztertu dugu berarekin.
Zein da une honetan Donostiako ostalaritzaren egoera?
Hainbeste urtetan turismoari lotuta egon den ostalaritza dago okerren. Establezimenduak ireki zituztenean ere, halakoek gaizki pasa zuten, ez zegoelako turistarik. Parte Zaharra nolabaiteko basamortu bat bihurtu zen, jendea ez baitzen auzoan sartzen; donostiarren artean Bulebarretik aurrera pasatzeko beldur moduko bat sortu da, eta jendeak nahiago izan du espazio zabaletan gelditu.
Horretaz gain, Parte Zaharreko beste fenomeno bat kontuan izan behar dugu: talde inbertsiogile handiena. Izan ere, Parte Zaharreko 30 bat taberna horrelako taldeen eskuetan daude. Talde horietako gehienek turismoari begira egiten dute lan, eta, noski, oso gaizki pasatzen ari dira. Hala ere, badaude espreski turistentzat lan egiten ez duten tabernak ere, baina kalitate handiko pintxoen aldeko apustua egin dutenez, gida turistikoetan agertzen joan dira, eta turistez beteta egoten bukatu dute. Horrek tokiko bezeroak aldentzea eragin du, eta orain oso egoera txarrean daude; A Fuego Negroren itxiera da horren erakusgarri. Donostiarrek taberna horiek alde batera utzi dituzte, eta nahiago izan dute auzoko tabernetan gelditu, gaur egun kalitatezko tabernak daudelako Donostiako auzo guztietan.
Egoerari hobeto egin diote aurre betiko tabernek?
Nik uste dut izaera tradizionala mantendu duten tabernek –Parte Zaharrean ere badaude horrelakoak– hobeto egingo diotela aurre egoerari. Ildo horretatik, Casa Urola nabarmenduko nuke: jakin du turismoari ateak zabaltzen, baina ez du inoiz ahaztu bere tabernaren izaera.
Betiko taberna asko txikiak dira, eta horrek edukiera aldetik muga ugari ditu. Zein da horien errealitatea?
Horiek ere arazoak dituzte, baina espazioaren arrazoiarengatik: edukiera oso mugatua dute, jendeak ezin ditu pintxoak jan barran, ezin da zutik egon, eta, kasu askotan, ezin dute terraza jarri. Etorkizunean ere arazo handia izango da hori. Izan ere, tabernak irekitzen dituztenean, edukierarekin hasiko dira berriz, eta luzerako izango da. Beraz, taberna txikientzako diru-laguntza berezi bat ateratzen ez badute, ateak ixtera kondenatuta daude.
Donostian taberna askok ateak itxiko dituztela aurreikusten duzu?
Kalkulatzen da Euskal Herrian tabernen %30 itxiko direla. Izan ere, bankuek orain ez dute dirurik uzten, eta Eusko Jaurlaritzatik datozen laguntzak oso txikiak dira; taberna batek itxita hilabete batean sortzen dituen gastuei ere ezin zaie aurre egin laguntza horiekin. Baliteke Parte Zaharreko tabernen erdiak atea ixtea. Edukieraren arazoarekin, terraza izatea funtsezkoa izango da hemendik aurrera, eta Donostiako Parte Zaharrean ez da inoiz baimendu terrazak jartzea.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak eskasak direla aipatu duzu.
Oso eskasak. Une honetan, taberna batek lortu dezakeen gehienezko laguntza 4.000 euro dira; ez hilabetero, 4.000 euro eta kito. Duela gutxi, Egiako tabernari batekin hitz egin nuen, eta esan zidan taberna itxita izateak 5.000 eurotik gorako gastuak sortzen dizkiola hilabetero.
Parte Zaharretik harago, nola eragingo du pandemiak auzoetako tabernetan?
Auzoetako tabernentzat, agian etorkizuna ez da Parte Zaharrekoentzat bezain zaila izango. Izan ere, alokairuak askoz baxuagoak dira, eta tabernari askok lokalaren jabe izatea lortu dute. Horretaz gain, askoz terraza gehiago daude, tabernak familiarragoak dira eta errazagoa da lokalen jabeekin prezioa negoziatzea. Beraz, auzoetan agian ez dira %30 horretara iritsiko. Gainera, jendeak gero eta gehiago bilatzen du etxetik hurbil gelditzea.
Etxera eramateko janaria prestatuz ari dira bizirik irauten taberna eta jatetxe asko. Epe luzera errentagarria izango da?
Epe luzera horrela aurrera egitea zaila ikusten dut. Batzuei ondo ateratzen ari zaie, tabernaren kokapenaren arabera eta eskaintzan egin duten apustuaren arabera, baina, epe luzera begira, zaila da etxera eramateko janariarekin bizirik irautea.
Hala ere, La Cuchara de San Telmo tabernako jabearekin hitz egin nuen duela gutxi, eta esan zidan AEBetan [bera han bizi da] etxera eramateko janaria prestatzearena oso zabalduta dagoela, pandemia iritsi baino lehenagotik. Beraz, tabernariek jakin behar dute etorkizunaren parte izango dela hori, pandemiak hainbat aldaketa ekarriko dituelako datozen urteetarako.
Eta sukalderik ez dutenek?
Bakoitzak bere baliabideen arabera egokitu beharko du, eta sukalderik ez dutenek agian erreforma egin behar dute sukaldea jartzeko. Azken finean, gaur egungo tabernak ez dira duela 20 urtekoen modukoak, eta etorkizunekoak ez dira gaur egungoen modukoak izango.
Gaueko tabernek sukaldea jarri beharko dute?
Egokitu beharko dute, hori ziur. Pandemia heldu aurretik ere gaueko tabernen egoera gero eta zailagoa zela ikusten nuen, gero eta oztopo gehiago jartzen zaizkiolako gaueko aisialdiari. Begira, XIX. mendean, jendeak etxeen azpian zeuden sagardotegietan pasatzen zuen denbora, baina Donostiako gune berrietan bestelako taberna eta jatetxeak ireki zituzten, eta turistak etortzen hasi ziren. Beraz, agintariek erabaki zuten sagardotegi horiek ixtea, eta herritarrek elkarte gastronomikoak ireki zituzten. Pandemia heldu aurretik, nire ikasleei esaten nien antzeko fenomeno bat gertatzen ari dela gaur egun: gaueko aisialdia mugatzen ari dira, ostalaritza munduko frankizia handiak iristen ari dira eta taberna txikiek gero eta zailagoa dute aurrera egitea. Pandemiak fenomeno hori areagotu egin du.
Zer iruditzen zaizkizu ostalarien mobilizazioak?
Parte hartu dut, baina ez dut uste mobilizazioek eragin handirik izango dutenik. Ez dut itxaropen handirik, tamalez. Katalunian, esaterako, mobilizazioekin bat egin dute Ferran Adriaren eta Jordi Rocaren moduko sukaldari ezagunek, baina horrela ere ez dute ezer lortu. Hemen, mobilizazio asko izan dira, baina Eusko Jaurlaritzak betiko jarrerarekin jarraitzen du. Azaroko manifestazio jendetsuaren ondoren, esaterako, jaurlaritzak esan zuen hogei milioi euro bideratuko zituela ostalariak laguntzera, baina gero ikusi da laguntza horiek jasotzea oso zaila dela. Eusko Jaurlaritzak ez du jarrera aldatuko, eta aldatzeko aukera bakarra EAEko ostalaritzaren barruko sektore guztiek bat egitea izango litzateke.
Katalunian Michelin Izarrak dituzten sukaldariek mobilizazioekin bat egin dutela aipatu duzu. Hemen, aldiz, ez da halakorik gertatu, ezta?
Bitxia da, Arzak, Akelarre eta horrelako jatetxeak ere oso gaizki pasatzen ari direlako. Aurreko krisian, turismo gastronomikoaren modari esker biziraun zuten, baina pandemiarekin turismo hori ere bukatu da, eta tokiko jendea ez da joaten, prezioak oso altuak direlako. Horregatik, oso gauza bitxiak gertatzen ari dira, esaterako, Arzak deskontu sare batean sartu zen duela gutxi, menu batekin. Era berean, Kokotxa jatetxea eta horrelako beste asko etxera eramateko janaria prestatzen ari dira. Lehen, hori pentsaezina zen. Ondo legoke jatetxe horietako sukaldariek mobilizazioekin bat egitea, azken finean, erreferenteak direlako.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]