“Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta ezkerretik bideratu behar da”

  • Baldintzarik gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu zen joan den astean Eusko Legebiltzarreko Mahaian. Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna moduan aurkeztu dute.


2021eko otsailaren 26an - 11:37
Argazkia: Maitane Arnoso

Legegintzako Herri Ekimena hurrengo helburuetara zuzentzen da: pobreziarekin bukatzea, enplegua banatzea, bizitza erdigunean jartzea, erabakitzeko autonomia gehiago lortzea, modu jasangarriagoan bizitzea eta aberastasuna birbanatzea. Maitane Arnoso Martínez politika eta administrazio zientzietan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakaslea da, ekimenaren parte izateaz gain.

Zertan datza Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren Herri Ekimenak? 

Guztiontzat bideratuta egongo den sarrera ekonomikoan jarri nahi dugu indarra. Pertsonak pobreziaren mugaren azpitik ez egotea bilatzen dugu ekimen honekinBatez ere, pobreziaren aurkako neurria izango litzateke eta autonomia gehiagorekin bizitzeko asmatzen dugun edo sortzen dugun eskubide berria. Diru-sarrera hori hilean 900 eurokoa izango litzateke pertsona helduentzat, 270 euro 14 urtetik beherakoentzat, eta 450 euro emantzipatu gabeko 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Ze arazo edo hutsune ikusi zenituzten ekimen hau sortzerako orduan?

Aspalditik ekintza ezberdinetan egon gara, baina batez ere, orain arte zeuden laguntza ekonomikoak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) adibidez, ez direla nahikoa ikusi genuenEz dute lortzen pobrezian dauden pertsonak pobreziatik ateratzea. Baditugu datuak, pertsona askok ez dute lortzen laguntza hauek eskuratzea. Bestetik, jasotzen dituztenen artean %30ak pobrezian jarraitzen du. Eredu horiek ez dira baliagarriak, beste garai batzuk dira eta beste neurri batzuk hartu behar ditugu. 

Neurri hau, hezkuntza eta osasuna bezala, giza eskubideen kategorian jarri behar den neurria da. Pobrezian dauden pertsonentzat bideratutako neurriak hartu behar dira. Hori da guk indartu nahi duguna. Besteak beste, pandemia garai honetan, oso agerian geratu delako beti egoera ekonomiko onean egongo zirela pentsatu duten pertsonak ere edozein momentutan kalean geratu ahal direla. Estatuarekiko dependentzia txarra da, bakoitzak bere kabuz lortu behar du bere egoera ekonomikoa babestea, baina pandemiarekin hori ez dela posible oso argi geratu da. Horregatik, gizarte osora bideratzeko neurri honen momentua da. 

Begira ostalaritzarekin gertatzen ari den guztia. Pertsona horiek guztiak, langileak, enpresariak edo autonomoak azkenean kate kapitalistaren azkenak dira. Momentu honetan langileak enpresak irekitzeko eskatzen hasi dira. Osasun baldintzak betetzen ez diren egora batean. Duela urte batzuk ikusten genuen nola fabrikak ixten ziren eta grebak antolatzen ziren osasun baldintzak betetzen ez zirenean eta orain langileek, hori aldarrikatu beharrean, lanera itzultzea eskatzen dute. Hori segurtasun ekonomikoa  ez dagoelako gertatzen da. Jendeak badakielako ez duela beste aukerarik eta benetan gaizki pasako duela hurrengo urteetan. Beharrezkoa da klik hori egitea gizartean eta eskubideak eskatu ahal ditugula pentsatzea. Fokoa horretan jarri behar dela uste dugu. Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko ikerketak eta analisiak egin dira. Aurrera eramateko dirua badago, zer gertatzen da edo non gelditzen da diru hori? Eta krisian zergatik irabazten dute beti berdinek? Gizartea ahalduntzeko unea da, eta ez ez betikoek irabazteko unea. Krisi momentutan batzuek irabazten dute eta beste batzuek galdu. Gure momentua iritsi da.

Gasteizko Legebiltzarraren kanpoaldean prentsaurrekoa. Argazkia: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren Herri Ekimena

Ekimena COVID-19ak eragindako pandemia baino lehenago pentsatuta egon da?

Bai, pobreziako datuak nahiko esanguratsuak dira eta aspalditik dakigu hori. Pandemia aukera bezala ikusi dugu noski, egoera nahiko larria zen aurretik. Badaude datu batzuk asko esaten ez direnak baina pentsatzen dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat, pobreziarik gabeko lurralde batean bizi garela baina ez da horrela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan biztanleriaren erdia bakarrik dago babestua enpleguaren sisteman, baina ia beste erdiak ez dauzka bere bizi aukerak horren babestuak. 

Bestetik, ikuspegi feministatik, bizitza erdigunean jartzearen aldarrikapena gaineratzen ari gara eta orain pandemian oso argi ikusi da, ekonomia salbatu edo bizia salbatu. Bizitza salbatzeko sarrera ekonomikoa beharrezkoak da. Elkarren artean zaintzen diren pertsonen komunitatearen beharra dago hau lortzeko.

"Egoera aprobetxatzea eta giza eskubideen eztabaidan sartzea aukera egokia dela uste dugu"

Posible ikusten duzue Legebiltzarreko baietza lortzea?

Promotoran ni baikorretakoa naiz. Printzipioz nahiko ezkorrak gara, ez da neurri iraultzailea, baina nik uste dut alderdi politikoei kostatuko zaiela onurak ikustea. Alderdi kontserbadoreentzat baditu onurak proposamen honek. Azkenean kapitalismoak behar du pertsonok dirua izatea kontsumitu ahal izateko eta orduan lanak edo enpleguak diru sarrera hori ematen ez dutenean kontsumoa ere jaisten da. Beraz, kapitalismoak badaki errazagoa dela horrelako neurri bat ematea, guztiontzat enplegua ematea baino. Orduan, kontsumoa handitzeko neurri gisa positiboa litzateke. Noski, hori ez da guk nahi dugun eredua, guk beste bizimodu bat nahi dugu bideratu, bizitza erdigunean jartzea, gure denbora zertarako erabiltzen dugun erabakitzea, zer lan eta zer baldintzetan egiten dugun erabakitzea. Horregatik, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Ezkerraldetik bideratu behar den neurria dela uste dugu.Hori da gure proposamena, baina badakigu gutxiengoa garela. Ez dutela onartuko uste dugu, baina gaia agenda mediatikoan satzeko momentua da. Ekimen honen bitartez, gizarte mailan gaia eztabaidatzea nahi dugu. Egoera aprobetxatzea eta giza eskubideen eztabaidan sartzea aukera egokia da.

Oinarrizko errentarako legegintzako herri ekimenaren arrazoiak txostenean ageri dira. Migratzaileak jasotzen duten dirua baino 810 milioi euro gehiago ematen dizkiote euskal ekonomiari. Zer esango zenioke dei efektua diskurtso moduan erabiltzen duten pertsonei?

Batetik, diskurtso arrazista dela eta, bestetik, ez dela egia. Euskadiko erkidegoan dugun Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta Espainiako Estatuko beste erkidegoetan baino babes sozial handiagokoa da, baina horrek ez du dei efektu hori eragin.

Errenta jasotzeko guk ez dugu jarri baldintza moduan egoera administrazio legalean egotea. Atzerritik etorri diren pertsonak gure bizilagunak dira eta gure bizilagun guztiak babestu behar ditugu. Besteak beste, pobreziaren datuetan okerren dauden pertsonak, atzerritarrak, emakumeak eta gazteak dira. 

Legebiltzarreko mahaian ekimena onartu ondoren, ezinbestekoak dira sinadurak legebiltzarrean eztabaidatzeko. 

Legebiltzarrak badu 30 eguneko epea onartzeko eta uste dugu onartu egingo duela, behintzat hasierako tramite hori. Hemendik hiru astera jakingo dugula suposatzen dut eta orduan hasiko litzateke sinaduren bilketa. Bilketa lau hilabetekoa izango da, 10.000 sinadura lortu beharko dira eta espero dugu prozesu horretan eztabaida hauek ematea. Asanbladak irekiak dira hiru lurraldeetan eta mugimendua sortzea espero dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


“Estatuko biktimen fiskaltza soziala” izan nahi du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak bere bigarren fasean

2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Eguneraketa berriak daude